30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

41/1999 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Jurramendiko Ur Mankomunitateko ur horniduraren 1999ko tarifak onesten dituena.

Jurramendiko Ur Mankomunitateak ur horniduraren 1999ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/96 Errege Lege Dekretuaren 2. Eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. "E.A.O.").

Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena, Jurramendiko Ur Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

1999ko otsailaren 1ean egindako bilkuran kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Jurramendiko Ur Mankomunitateari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifa hauek:

A) Ur horniduraren kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

13 mm 1.262

20 mm 3.279

25 mm 4.770

30 mm 7.788

40 mm 13.853

50 mm 21.642

65 mm 36.240

80 mm 55.417

100 mm 86.594

125 mm 135.127

Ureztatzeko edo suteetarako ur-hartuneen kasuan, tarifa izanen da kontagailuaren kalibreari edo hodiak kontagailurik ez badu, hodiaren diametroari dagokien tarifaren % 20.

B) Ur horniduraren kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko prezioa.

A-1 tarifa: Etxebizitzetan, udal eta kontzejuek herriko etxeetan eta gainerako udal zerbitzu publikoetan, ongintza zentroetan eta ikastetxeetan erabiltzeko: 46,14 pezeta.

A-2 tarifa: Industri eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu honetan biltzen dira industriak, bulego eta langelak, aisiarako finketako ureztaketa eta apaindura, militarren egoitzak, obretarako hornidurak, abere haztegiak, bizigarritasun zedularik gabeko eraikinak eta, oro har, lizentzia fiskala behar duten jarduera guztiak: 71,46 pezeta.

A-3 tarifa: Udal eta kontzejuek udal kiroldegi publikoetan erabiltzeko: 31 pezeta.

A-4 tarifa: Ureztatzeko edo suteetarako ur-hartuneak: 46,14 pezeta.

A-5 tarifa: Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketa eta apaindura publikoetan erabiltzeko: 23,50 pezeta.

A-6 tarifa: Kontsumitzaile handiei lehenbiziko 60.000 metro kubikoetatik aurrera eginiko hornidurak: 29 pezeta.

A-7 tarifa: Mankomunitatekoak ez diren udal eta kontzejuei egiten zaizkien zuzeneko ur hornidurak: 41,82 pezeta.

C) Zerbitzuan alta emateko tasa:

c.1) Mugarik gabeko aldirako eskatutako hornidura:

13 mm 9.293

20 mm 15.608

25 mm 20.812

30 mm 27.716

40 mm 43.657

50 mm 66.334

65 mm 118.327

80 mm 174.147

100 mm 264.905

125 mm 405.927

c.2) Aldi jakin baterako eskatutako hornidura:

13 mm 6.635

20 mm 6.635

25 mm 6.635

30 mm 6.635

40 mm 6.635

50 mm 6.635

65 mm 12.775

80 mm 12.775

100 mm 12.775

125 mm 12.775

Behin-behingotasun kuota 4.641 pezeta/lauhileko izanen da, kontagailu guztientzat.

C.3) Unean unerako (gehienez ere 15 egun) eskatutako hornidura:

-Etxerako kuota 3.788 pezetakoa izanen da. Eskatutako denboraren arabera, zenbateko horri 1.000 pezeta gehitu beharko zaizkio aste bakoitzeko.

-Industriarako kuota bakarra 3.788 pezetakoa izanen da. Eskatutako denboraren arabera, zenbateko horri 5.000 pezeta gehitu beharko zaizkio asteko.

D) Horniduraren baldintzak aldatzeko tasa:

Kuota finkoa 10.323 pezetakoa izanen da. Zenbateko horri kuota aldakor bat erantsiko zaio, behin betiko altaren eta kontagailu zaharraren eta paratu berriaren arteko diferentziaren araberakoa (diferentzia hori positiboa baldin bada, betiere).

2. Ateratzen den tributu kuotari legeek unean-unean ezarriko dituzten zeharkako zergak aplikatu beharko zaizkio.

Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpeneko egunetik hilabeteko epean.

Foru Agindu hau jakinaraziko zaio Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Jurramendiko Ur Mankomunitateari eta Nafarroan kokatuta dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamaikan.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.

Iragarkiaren kodea: A9901502