30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

172/1999 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Sagrario Echarte Urtasun andreak paraturiko 2199/1998 helegitean interesa duten guztiei dei egiten diena eta haren espedientea Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko lehendakari jaunak, 1998ko abenduaren 16ko izkribuan, aditzera eman du, Sagrario Echarte Urtasun andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu duela, 2.199/98 zenbakia eman zaiona, Nafarroako Gobernuak 1998ko irailaren 1ean hartu zuen Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen hezkuntza sistemaren antolamendu berriaren ondoriozko espezialitateei atxikitzeko eta irakasleak banatzeko deialdiei buruz martxoaren 16ko 74/1998 Foru Aginduaren aurka paraturiko helegite arrunta. Eskatu ere egin du espedientea igor dadila eta interesatuei aditzera eman eta dei egin dakiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 64. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emaniko 398/96 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sagrario Echarte Urtasun andreak administrazioarekiko paraturiko auzi-errekurtsoa, 2.199/98 zenbakia eman zaiona, Nafarroako Gobernuak 1998ko irailaren 1ean hartu zuen Erabakiaren aurkakoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen martxoaren 16ko 74/1998 Foru Aginduaren aurka paraturiko helegite arrunta.

2. Inpugnaturiko ebazpenak eskubideak sorrarazi dizkienei eta hori mantentzeko zuzeneko interesa dutenei dei egitea, autoetan ager daitezen, Sail horretantxe, jakinarazi eta bederatzi eguneko epearen barrenean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta, interesatuari, hots, Sagrario Echarte Urtasun andreari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamaseian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9901694