30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

44/1999 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikasketak egiteko zortzi lizentzia emateko deialdia onesten duena. Lizentzia horiek 1999-2000 ikasturterako dira eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako lan-kontratudun finkoei zuzendurik daude.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu ikasketak egiteko zortzi lizentzia emateko deialdia onestea. Lizentzia horiek 1999-2000 ikasturterako dira eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako lan-kontratudun finkoei zuzendurik daude.

Nafarroako Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.-Ikasketak egiteko gehienez ere zortzi lizentzia emateko deialdia onestea. Lizentzia horiek 1999-2000 ikasturterako dira eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako lan-kontratudun finkoei zuzendurik daude.

2.-Deialdi hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3.-Foru Agindu hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Euskara Zerbitzura eta Irakasleen Hobekuntzako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

O I N A R R I A K

Lehenbizikoa.-Ikasketak egiteko gehienez ere zortzi lizentziatarako deia egiten da, 1999-2000 ikasturterako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako irakasle funtzionario zein lan-kontratudun finkoei eta eskola orientatzaileei zuzendurik. Era hauetakoak dira:

A) Izaera akademikoko ikasketak, eskatzaileak irakatsi edo lan egiten duen arlo, ziklo edo irakasgaiari dagozkion gaietan:

A.1) Lizentziatura, ingeniaritza, ingeniaritza tekniko, arkitektura edo arkitektura teknikoko azken kurtsoa edo lizentziatura, ingeniaritza, ingeniaritza tekniko, arkitektura edo arkitektura teknikoko azken kurtsoa, aurreko kurtsoari dagokion gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.

A.2.) Doktoretza tesiak.

A.3.) Eskatzaileak irakatsi edo lan egiten duen arloko beste espezializazio ikasketak, unibertsitateek egiaztatuak.

B) Hezkuntzako Ikerketa Proiektuak, Unibertsitateek abalatuak.

Ikasketak egiteko lizentziak honela banatuko dira:

A.1 modalitatea: lau lizentzia.

A.2 modalitatea: bi lizentzia.

A.3 modalitatea: lizentzia bat.

B modalitatea: lizentzia bat.

A.1 modalitateko lizentziaren bat eman gabe gelditzera, A.2, A.3 eta B modalitateetako eskatzaileei, ordena horretan, emanen zaie.

A.2, A.3 eta B modalitateetako lizentziaren bat eman gabe geldituz gero modalitate horietako eskatzaileei emanen zaie, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak agintzen duenaren arabera.

-Ikasketak egiteko lizentzien iraupena

Bigarrena.-Ikasketak egiteko lizentziek urte bat edo lauhileko bat iraun dezakete, data hauen arabera:

1. Urte bateko lizentzia: 1999-00 ikasturte guzia, 1999ko irailaren 1etik 2000ko abuztuaren 31 arte.

2. Lauhileko bateko lizentzia: 1999-2000 ikasturteko lehena edo bigarrena. Ondoan ematen dira hasteko eta bukatzeko datak:

Lehenbiziko lauhilekoa: 1999ko irailaren 1etik 1999ko abenduaren 31 arte.

Bigarren lauhilekoa: 2000ko martxoaren 1etik 2000ko ekainaren 30a arte.

-Hautagaiak

Hirugarrena.-1. Ikasketak egiteko lizentziak eskatzen ahal dituzte, deialdi honetan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako edozein ikastetxe publikotan diharduten irakasle funtzionarioek edo lan-kontratudun finkoek, unibertsitatean ari ez badira, eta orientatzaileek.

2. A.2 modalitatekoak eskatzen ahal dituzte irakasle funtzionarioek edo lan-kontratudun finkoek, unibertsitatean ari ez badira, eta orientatzaileek, baldin doktore titulu akademikorik ez badute.

-Baldintzak

Laugarrena.-Hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Jardunean egotea eta 1999-00 ikasturtean gaur egun Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako ikastetxeetan zerbitzuak ematea.

2. Karrerako irakasle funtzionario zein lan-kontratudun finko gisa, bost urteko antzinatasuna izatea bederen. Ondorio horietarako aurtengo ikasturtea ere kontuan hartuko da.

3. Ikasketak egiteko lizentziak dirauen bitartean, gizonezkoen kasuan, soldaduzka edota ordezko zerbitzu zibila egin beharrik ez izatea.

4. Ikasketak egiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edota bestelako edozein administrazio zentral nahiz autonomikok emandako lizentziarik ez izatea azkeneko hamar ikasturteetan.

5. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egindako balorazioan, gutxienez ere, bost puntu lortzea (hamaikagarren eta hamabigarren edo hamabosgarren oinarriak - IV. edo V. eranskinak).

6. A.1 modalitatea eskatzen dutenek, lizentzia urtebeterako edo lau hilabeterako eskatzen badute, horren arabera, 60 edo 24 kreditu egin beharko dituzte gutxienez ere (kreditu bakoitzak 10 ikastordu esan nahi du).

7. A.2 modalitatea eskatzen dutenek, dagokion doktoretza programako 32 kredituak gaindituak eta Ikertzeko Gaitasuna aitortua beharko dituzte. Horretaz gain, tesia egin behar duten unibertsitateko Doktoretza Batzordeak onetsia beharko dute tesi proiektua.

8. Baldintza horiek deialdi honetako zazpigarren oinarrian ezarritako eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira.

-Eskabideak eta agiriak

Bosgarrena.-Ikasketak egiteko lizentziak deialdi honen arabera jaso nahi dituztenek A edo B modalitaterako eskabidea aurkeztu beharko dute eta 1999-00 ikasturteko aldi bakarrerako, dela urtekoa, dela lauhilekoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko bulegoetan hartzen ahal den ereduari jarraikiz (I. eranskina) Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta (Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia, Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).

Seigarrena.-Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

1. 1999ko abuztuaren 31n itxitako zerbitzu-orria edo zerbitzuen ziurtagiria.

2. Lizentziak dirauen denboran egin gogo den ikerketa edo ikasketa proiektua, deialdi honetako II. eranskinean agertzen den eskemari jarraikiz.

3. Eskatzailearen espezialitateko gaiarekin zerikusia duten eta hark aipagarritzat jotzen dituen ikasketa nahiz lan merezimenduen frogagiriak. Merezimendu horiek egiaztatzeko, deialdi honetako baremoan zehazten diren agiriak erabiliko dira.

4. Aurkezten diren agirien zerrenda, bakoitza bere zenbaki, data eta sinadurarekin, aipatu baremoan ageri den ordenari segituz.

5. Lizentzia eskaera A.1 edo A.2 modalitateko bati badagokio, eskatzailearen zinpeko aitorpena erantsi beharko da, zeinetan adieraziko baita haren titulazio akademikoa eta deialdi honetako hirugarren oinarrian galdatzen den titulazioaren jabe dela.

6. Alegatu bai baina behar bezala frogatzen ez diren edota deialdi honetako zazpigarren oinarriak aipatzen duen epetik kanpo aurkezten diren merezimenduak ez dira ez baloratu ez kontuan hartuko.

-Aurkezteko epea

Zazpigarrena.-Eskabideak, arestian aipatu agiriekin batera, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epearen barrenean aurkeztu beharko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein baliabide erabiliz.

-Ikuskapen zerbitzuen txostena

Zortzigarrena.-Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari hautagai bakoitzari buruzko txostena eman dezan eskatuko dio, zerotik hamabi punturako balorazioa egiteko, IV edo V. eranskinetan zehaztu bezala.

Bederatzigarrena.-Hautagaia zein ikastetxetan aritzen den lanean, ikastetxe horretako ikuskatzailea izanen da balorazioaren arduraduna eta horretarako bere barrutiko ikuskatzaileei laguntza eskatu ahalko die, baina bera izanen da ebaluazio txostenaren eta hautagaiaren balorazioaren erantzulea.

Hamargarrena.-Ikuskatzaile arduradunak hautagaia lanean aritzen den ikastetxean behar diren argibideak eskatuko ditu hautagaiak bere laneko eginkizunak nola betetzen dituen jakiteko (irakastorduak, ordu osagarriak, asistentzia, puntualtasuna, hutsegiteen justifikazioa, eta abar). Horiek ez baldin baditu behar bezala betetzen, balorazio prozesua bere horretan geldituko da.

Hamaikagarrena.-Horren ondotik, hautagaiak laneko betebeharrak behar bezala bete dituela juzkatzen bada, balorazio prozesuaren ikuskatzaile arduradunak argibideak eskatuko ditu IV. eranskinean jasotako alderdiei buruz. Horretaz gainera hautagaiari txosten idatzi bat eskatuko dio eta biak elkarrizketa izanen dute hautagaiak bere lanaren alderdi horiei buruz zer balorazio egiten duen ezagutzeko.

Hamabigarrena.-Balorazio prozesua bukatzeko, ikuskatzaileak ikustaldi bat eginen dio hautagaiari, irakasten duen ikasgelan edo ikasgeletan, edo Orientabide Departamentuan biak elkarrekin erabakitzen dutenean, eta beharrezkotzat hartzen dituen dokumentuak aztertuko ditu.

Hamahirugarrena.-Balorazioaren arduradun den ikuskatzaileak azken txosten bat eginen du ondoko datu hauek bilduz: bildutako informazioa, hautagaiaren autoebaluazioa eta ikuskatzaileak berak egiten duen balorazioa.

Hamalaugarrena.-Hautagaiak eskatzen duenean eskura edukiko du azken txosten hori.

Hamabosgarrena.-Ikastetxeren bateko zuzendari edo ikasketaburu diren hautagaien balorazioa, V. eranskinean jasotakoa, eta azken txostena egiteko hautagaiaren autoebaluazioa eta prozesuaren arduradun den ikuskatzailearen balorazioa hartuko dira kontuan.

-Hautaketa Batzordea

Hamaseigarrena.-Honako kide hauek osatuko dute izangaiak hautatzeko batzordea:

Batzordeburua:

-Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendaria edo berak izendatzen duena.

Batzordekideak:

-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria edo berak izendatzen duena.

-Irakasleen Hobekuntzako atalburua edo berak izendatzen duena.

-Hezkuntza Berriztapenaren atalburua edo berak izendatzen duena.

-Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko irakaskuntza- aholkulari bat, Irakasleen Hobekuntzako atalburuak izendatua.

Hautaketa batzordera irakasle ez-unibertsitarioen Batzordeak izendatutako ordezkari bat joan ahalko da (hizpidea bai baina botorik gabe).

-Hautaketa

Hamazazpigarrena.-Hautaketa batzordeak behin-behineko hautaketa eginen du, baremoaren araberako puntuazioa kontuan hartuz (III. eranskina eta IV. edo V. eranskinak).

17.1. Behin-behineko hautatuen artean berdinketarik gertatuz gero, irizpide hauek erabiliko dira hura hausteko:

1. Nork puntuazio altuagoa baremoko 1. atalean.

2. Nork puntuazio altuagoa ikuskatzailearen txostenean (IV edo V. eranskinak).

3. Nork puntuazio altuagoa baremoko 2.1 atalean.

17.2. Behin-behineko hautatuen zerrenda jendaurrera aterako da Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Informazio eta Argibide Bulegoko iragarki oholean, eta hamar egun naturaleko epea irekiko, erreklamazioak egiteko. Epe hori amaitutakoan, erreklamazioak aztertu eta, hala denean, kontuan hartu ondotik, Hautaketa Batzordeak Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira deialdi honen Ebazpen proposamena igorriko du, eta horrekin batera behin betiko akta edo aktak, izangai bakoitzari emandako balorazioa dutela, bai eta hautatuen azken zerrenda ere.

-Uko egitea

Hemezortzigarrena.-Aurreko atalean ezarritako epe berean, ikasketak egiteko lizentziak jaso dituztenek ukamena aurkeztu ahalko diote aipatu hautaketa batzordeari.

-Deialdiaren ebazpena

Hemeretzigarrena.-Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak jakinaraziko die izangaiei ikasketak egiteko lizentziak emateari buruzko behin betiko ebazpena.

Deialdi hau ebatzi ondotik ez da ikasketak egiteko lizentziarik ukatzerik onartuko, salbu Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak, hautaketa batzordearen txostena ikusitakoan, libreki kontuan hartzen badu aparteko kasu larririk.

Hautagai bat, aldi berean, zerbitzu eginkizunetako erregimenean, edo kanpoan aldi baterako atxikipenekoan, hautatua gertatzen bada, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak behar dena ebatziko du, zerbitzuaren beharrak eta aurkezturiko proposamenen sarrera ordena kontuan hartuz.

-Urratsez urratseko txostena eta azken memoria

Hogeigarrena.-Ikasketak egiteko lizentziak dirauen bitartean, onuradunek Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Zuzendaritzan honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

1. Ikasketak egiteko lizentziak, A edo B modalitatekoak, urtebeteko iraupenekoak:

a) 2000ko otsailean, ordurarte urratsez urrats egindako lanari buruzko txostena. Lizentzia A1 edo A3 modalitateari badagokio, txosten horri matrikula egin den unibertsitateak luzatutako ikasketen ziurtagi ofiziala erantsiko zaio eta bertan sartuko dira hautatutako irakasgaiak eta horien ikastorduak kreditutan. Lizentzia A2 modalitatekoa bada, urratsez urratseko lanaren txostenari, tesiaren zuzendariaren ikus-onespen agiria eta unibertsitateko dagokion departamentuko zigilua gaineratuko zaizkio.

b) Ikasketak egiteko lizentziaren denbora amaitzen denean, luzatu ezin den hilabeteko epearen barrenean, egindako lanaren gaineko memoria orokorra, edo egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa, bidezko dena.

2. Ikasketak egiteko lizentziak, A edo B modalitatekoak, lau hileko iraupenekoak:

Ikasketak egiteko lizentziaren denbora amaitzen denean, luzatu ezin den hilabeteko epearen barrenean, egindako lanaren gaineko memoria orokorra, edo egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa, bidezkoa dena.

-Egoera administratiboa eta hautatuek bete beharrekoa

Hogeita batgarrena.-Ikasketak egiteko lizentziak dirauen bitartean, irakasleek beren kidegoko ordainsari oinarrizkoari eta osagarriari dagokien zenbatekoa jasoko dute.

Hogeita bigarrena.-Ikasketak egiteko lizentzia lortuz gero, hautagaia ezin arituko da beste edozein jarduera ordaindutan, publiko zein pribatutan, eta ezin izanen du administrazio edo erakunde publikoen laguntza edo bekaren bat jaso.

Hogeita hirugarrena.-Deialdi honetan xedatutakoa betetzeko, hautagaiek kanpoan egindako lanean edo ikasketetan "gutxiegi" kalifikazioa lortu badute, ikasketak egiteko lizentzia galdu eta disziplina erantzukizuna izan dezakete, indarra duen Administrazioko Funtzionarioen Disziplina Araubideari buruzko Erregelamenduaren arabera.

Hogeita laugarrena.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak egindako lanen memoriak erabili ahalko ditu, indarra duen jabetza intelektualari buruzko legediak dioenari jarraikiz.

Onuradunek argitara eman dezakete beren lana, aipatzen baldin badute Hezkuntza eta Kultura Departamentuak hori egiteko lizentzia eman diela. Lizentzia horrekin egin den lana osorik edo zatiren bat argitara ematen bada aipamen hori egin beharko da.

-Jarraipena eta kontrola

Hogeita bosgarrena.-Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, lizentzia denborak dirauen bitartean egiten diren lan eta ikasketak behar bezala begiratu eta kontrolatuko dituzte.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak lizentzia denboran egindako lan edo ikasketak baloratuko ditu, urratsez urratseko txostenaren eta begiratze nahiz kontrol egokia burutzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako bitartekoen bidez.

Hogeita seigarrena.-1999ko urrian dokumentazioa eskuratu ahalko da Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Zuzendaritzatik, zuzenean edota baimenduriko pertsona baten bidez. Epe hori amaitutakoan, suposatuko da ez dutela jaso nahi eta horren gaineko eskubide oro galduko dute.

Hogeita zazpigarrena.-Deialdi honen aurka, bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka errekurtso arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegiten den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean. Errekurtso arrunta ebazten duen Erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea izanen da bidezko Auzitegi Nagusiari zuzendua bi hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Ikasketak egiteko lizentziaren eskaera 1999/2000 ikasturtea

Deiturak

Izena

Ikasketak egiteko lizentzia eman dakion eskatzen du ondotik zehazten diren modalitate eta denborarako:

I.-Modalitateak.

A) Ikasketa akademikoak, irakatsi edo lan egiten duen arlo, ziklo edo irakasgaiari dagozkion gaietan:

A.1. Lizentziaturak, ingeniaritzak, ingeniaritza teknikoak, arkitektura edo arkitektura teknikoa

A.2. Doktoretza tesiak

A.3. Espezializazioko beste ikasketak

B) Hezkuntzako Ikerketa Proiektuak

II.-Aldiak.

Urte bat

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

(X) batez adierazi zein epe eta mota eskatzen duzun.

III.-Mailak.

- Maisu-maistrak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

-Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakasleak

-Musika eta Eszena-Arteetako irakasleak, Musika eta Eszena-Arteetako katedradunak, Arte Plastiko eta Diseinuko Tailer maisuak eta Arte Plastikoko eta Diseinuko irakasleak

-Iraungitzeko diren Kidego edo Eskalak

-Eskola orientatzaileak

(X) batez adierazi zein den kasua.

IV.-Lanbideko datuak.

Irakasgaia, arloa edo espezialitatea

Erregistroko norberaren zenbakia

Titulazio akademikoa

Ikastetxea Telefonoa (.....)

Ikastetxeko helbidea Herria P.K.

V.-Norberaren datuak.

N.A.N. Etxeko telefonoa (......)

Etxeko helbidea

Herria C.P. Probintzia

VI.-Zerbitzu eginkizunetan aritu al zara hezkuntzako aholkulari gisa, Irakasleendako Laguntza Zentroko aholkulari edo arduradun gisa, ikuskatzaile gisa edo 1997-98 y 1998-99 ikasturteetan kanpoan aldi baterako atxikirik?

BAI f EZ f

VII.-Zerbitzu eginkizunetan aritzea eskatu duzu 1999/00 ikasturterako?

Bai f Ez f Zer helbururekin?

VIII.-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, zuzenean edo beste herriekiko lankidetza hitzarmenen bidez emandako bekarik baduzu?

Bai f Ez f

............................(e)n, 1998ko............aren .........(e)an.

(Sinadura)

HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUKO PEDAGOGI BERRIKUNTZAKO ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUNA.

Santo Domingo aldapa, z.g. 31001 Iruña.

II. ERANSKINA

Ikasketa edo laneko proiektuaren edukia, modalitatearen arabera, 1.- A.1 Modalitatea:

Lizentziatura edo ingeniaritzak:

1. Zein ikastaro egin gogo den

2. Egindako ikastaroen ziurtagiri akademikoa realizados

3. Zein ikastetxetan egin gogo dituen ikasketak: (izena, helbidea, herria, probintzia, herrialdea telefonoa)

4. Ikastaroaren orduak edo kredituak

2.-A.2 Modalitatea:

Doktoretza tesiak:

1. Tesiaren titulua

2. Zuzendariaren txostena, zehaztasun hauekin: lanaren hasierako eguna eta zein fasetan dagoen: (hasieran, bide erdian, azken idazketan, eta abar)

3. Orain arte egindako lana

4. Lizentziak dirauen bitartean egin beharreko lana

5. Ziurtagiri akademiko ofiziala, hauei buruzkoa: hirugarren zikloko programari dagozkion kredituak gaindituta izanarena, ikerketako gaitasunarena eta dagokion unibertsitateko doktoretza batzordeak doktoretza tesiaren proiektua onetsi izanarena

3.- A.3 modalitatea:

Espezializazioko beste ikasketak:

1. Zein ikasketak egin gogo diren

2. Zein ikastetxetan egin gogo dituen ikasketak

3. Ikastaroaren orduak edo kredituak

4. Egin beharreko ikasketen plan ofiziala

5. Eskatzailea irakasle den arlorako edo espezialitaterako ikasketa hauen justifikazioa

6. Ikasketa horien balizko ekarpena, nahiz irakaslearentzat, nahiz erakundeentzat

4.-B modalitatea:

Hezkuntza berriztatzeko proiektuak:

1. Proiektuaren titulua

2. Gaia lehen eta orain, bibliografia garrantzitsuena ere sartzen dela

3. Xedeak

4. Zergatiak

5. Metodologia eta lan plana, behar bezala zehaztua

6. Proiektua babesten duen agintaritzaren edo entitatearen txostena

III. ERANSKINA

Baremoa

1. Ikasketa akademikoak, doktoretza tesiak edo hezkuntzako ikerketa proiektua. Gehienez ere 10 puntu.

1.1. A.1 modalitatea.-Lizentziaturak, ingeniaritzak, ingeniaritza teknikoak, arkitektura edo arkitektura teknikoa.

Kontuan hartuko da, batez ere, eginen diren ikasketak egokitzen ote zaizkien eskatzaileak irakaskuntzan daukan lanpostuaren ezaugarri akademikoei. Kontuan hartuko dira, halaber, proposaturiko ikasketei dagozkien lizentziatura edo titulua eskuratzeko beharrezkoak izan eta dagoeneko gainditurik dituzten ikasketak.

1.2. A.2 modalitatea.-Doktoretza tesiak.

Kontuan hartuko dira ematen diren azalpen eta zehaztasunak honako ikuspegi hauetan: egindako lana, lan horrek irakaslearen lanpostuaren ezaugarriekin duen zerikusia eta zein epetan egin gogo den, tesiaren zuzendariaren txostena eta hirugarren zikloko irakasgaietan lortutako kalifikazioak.

1.3. A.3 modalitatea.-Espezializazioko beste ikasketak.

Lizentzia eskabidearen xede diren ikasketak eskatzailearen lanpostuaren ezaugarriekin duen zerikusia hartuko da kontuan, baita eskatutako ikasketak gero batean izan dezaketen ekarpena, zein hezkuntza administrazioan, zein izangaiak destinoa duen ikastetxean.

1.4. B modalitatea.-Hezkuntzako ikerketa proiektuak.

Kontuan hartuko dira ematen diren azalpen eta zehaztasunak, irakaslearen lanpostuaren ezaugarriekin duen zerikusia eta zein epetan egin gogo den lana; orobat, proiektua bermatzen duen agintarien edo entitatearen txostena.

2. Irakaskuntza arloko merezimenduak. Gehienez ere 17 puntu.

2.1. Irakaskuntza zerbitzuak:

Irakasle funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa emandako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat urte osoagatik, eskakizun den bosgarrenetik hasita. Gehienez ere 10 puntu.

2.2. Irakaskuntzako ikastetxe publikoetan, irakasleendako laguntza zentroetan edo antzeko erakundeetan zuzendari lanetan aritutako urte bakoitzeko: puntu bat urte osoagatik, gehienez ere 5 puntu.

2.3. Zuzendariorde, menpeko zuzendari, idazkari, ikasketaburu, zikloaren koordinatzaile, mintegi edo departamentuburu lanetan eta ikastetxe publikoetako zuzendaritzari dagokion beste lanpostuetan aritutako urte bakoitzeko: gehienez ere 5 puntu.

a) Zuzendariorde, menpeko zuzendari, idazkari, ikasketaburu lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,5 puntu urte osoagatik.

b) Zikloaren koordinatzaile, mintegi edo departamentuburu lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,25 puntu urte osoagatik.

2.4. Hezkuntza administrazioan emandako zerbitzuak, irakaskuntzako aholkulari eta irakasleendako laguntza zentroetako aholkulari lanetan emandakoak barne: 0,5 puntu urte osoagatik, gehienez ere 5 puntu.

2.5. Erreforma esperimentaleko ikasketak eman zituzten ikastetxeko destinoan, % 50 irakaskuntza horretan emanez, egindako urte bakoitzeko: 0,5 puntu urte osoagatik, gehienez ere 3 puntu.

Agiriak: egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguetan izan den denbora ere agertzen duena.

3. Etengabeko prestakuntza jarduerak. Gehienez ere 8 puntu.

3.1. Eskatzailearen espezialitatearekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan irakasle izateagatik, edo irakaslegoaren prestakuntza etengabearekin zerikusirik duten entitate publiko nahiz pribatuen agindupean. Prestakuntzarako irakaskuntzako aholkularien edo Irakasleen Laguntzarako Zentroetako irakaskuntzako aholkularien kasuan, izendapenarekin batera izandako jarduerak ez dira kontuan izanen: 0,3 puntu jarduera bakoitzeko, gehienez ere 5 puntu.

3.2. Eskatzailearen espezialitatearekin zerikusia duten ikastaro, talde egonkor, mintegi eta bestelako jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu prestakuntzako 10 orduko, gehienez ere 5 puntu.

Agiriak: egiaztagirien fotokopia konpultsatuak.

4. Irakaskuntza edo disziplina edo pedagogiaren gaineko laguntza jarduerako espezialitate edo gaiari buruzko argitalpen edo ikerketa lanak: gehienez ere puntu bat lan bakoitzeko, eta denetara gehienez 5 puntu.

Agiriak: egindakoaren aleak. Argitaratu gabeko ikerketa lanak direnean, eskudun erakundeek abalaturik.

5. Merezimendu akademikoak. Gehienez ere 2 puntu.

5.1. Kidegoan sartzeko eskatu zitzaion titulua ez beste titulazio akademikoak: doktore titulua, lizentziatu titulua duten maisu-maistrak eta ingeniari tekniko titulua duten Lanbide Heziketa irakasle teknikoak: titulu bakoitzarengatik 0,50 puntu gehienez ere.

Agiriak: fotokopia konpultsatua edo ikasketen ziurtagiria.

Nota al baremo: Baremoari buruzko oharra: 2.2, 2.3, 2.4 eta 2.5 idazatietan, karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa emandako zerbitzuak baloratuko dira bakarrik.

IV. ERANSKINA

Irakaskuntzan eta orientatzaile lanetan egindako lanaren balorazioa: puntuaziogaiak eta puntuazioak

1. Irakaskuntzako lanaren balorazioa.

1.1. Ikastetxean emandako zerbitzuak (6 puntu gehienez ere):

Guraso eta ikasleei entzutea ematea eta, behar izanez gero, tutoretza lanak egitea (bi puntu gehienez ere).

Eskolaz kanpoko jarduerak antolatu eta garatzen parte hartzea, baita inguruko ahalbideez baliatzeko esperientzietan ere (bi puntu gehienez ere).

Irakasleen kide anitzeko organoetan eta koordinaziokoetan parte hartzea, baita irakasleen lana eta talde lana hobetzeko ekimenetan ere (bi puntu gehienez ere).

1.2. Ikasgelaren barneko ekintzak (sei puntu gehienez ere).

Ikasgelako lana eta irakasteko materialak irakaskuntza departamentuaren edo zikloaren programazioan hartutako erabakiei jarraikiz prestatzea (bi puntu gehienez).

Edukien ikasketa sustatzeko, behar bezalako metodologia erabiltzea (laboratorioko praktikak, irakurketak, ateraldi eta ikustaldiak, beste hizkuntzetan elkarrizketak egitea, etab.) (puntu bat gehienez ere).

Ikasketen ebaluaziorako prozedurak eta ikasleei horiei buruzko informazioa ematea (puntu bat gehienez ere).

Ikasleen ahalmen, interes eta motibazio ezberdinak arduran izanik, ohiko neurriak eta ohiz kanpokoak hartzea, batez ere ikasteko zailtasuna dutenei begira (puntu bat gehienez ere).

Ikasgelan egin beharreko lana antolatzea, batetik ikastaldiak behar bezalako bilakaera izan dezan eta, bestetik, ikasleak ikasketa prozesuan parte hartu eta sar daitezen (puntu bat gehienez ere).

2. Orientatzaile gisa emandako zerbitzuak: (gehienez 12 puntu).

Lankidetza, taldeko organoekin eta hezkuntza koordinatzeko organoekin, bere zerbitzuak ematen dituen ikastetxeko edo ikastetxeetako curriculum eta hezkuntza proiektuak egiteko (bi puntu gehienez ere).

Lankidetza, kide anitzeko organoekin eta hezkuntza koordinatzeko organoekin, bere zerbitzuak ematen dituen ikastetxeko edo ikastetxeetako prestakuntza-plana egiteko (bi puntu gehienez ere).

Bere zerbitzuak ematen dituen ikastetxeko edo ikastetxeetako aita, ama eta ikasleei emandako laguntza (bi puntu gehienez ere).

Bere zerbitzuak ematen dituen ikastetxeko edo ikastetxeetako orientazio departamentuak hartutako erabakien muga barrenean tutoretza-plana prestatzen eta gauzatzen parte hartzea (bi puntu gehienez ere).

Ikastetxeko curriculum proiektuko programazio didaktikoak osatzeko ziklo edo mintegi didaktikoetan emandako laguntza psikopedagogikoa (bi puntu gehienez ere).

Lankidetza, kide anitzeko organoekin eta hezkuntza koordinatzeko organoekin, bere zerbitzuak ematen dituen ikastetxeko edo ikastetxeetako aniztasunari aurre egiteko plana burutzeko (bi puntu gehienez ere).

V. ERANSKINA

Zuzendaritzan egindako lanaren balorazioa: puntuaziogaiak eta puntuazioak

Balorazioa hautagaiaren zuzendari ahalmenari, ekimenari eta dinamizazioari begira eginen da, ikastetxearen jarduerari dagozkion ondorengo esparruak kontuan izanik: (hamabi puntu gehienez ere).

1. Hezkuntza proiektua eta curriculum proiektua eratu, aplikatu, segitu eta baloratzea. Irakaskuntza eta pedagogia berriztatzeko programa eta ekimenak abian jartzea (hiru puntu gehienez ere).

2. Hezkuntza komunitatea osatzen duten elkarteen parte hartzea (bi puntu gehienez ere).

3. Ikastetxetik gertu dauden erakunde, organizazio eta zerbitzuekin elkarlanean aritzeko bideak egitea (bi puntu gehienez ere).

4. Ikastetxearen hezkuntzako eskaintza zedarritu eta horri ekitea (bi puntu gehienez ere).

5. Ikastetxearen antolamendua eta giza baliabideak eta materialak kudeatzea (hiru puntu gehienez ere).

Iragarkiaren kodea: A9901940