I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
DEIALDIA, Ebroren Erriberako gasbideko "IV. adarra: San Adrián, Andosilla, Cárcar, Lodosa, Mendabia tartea" eta "V. adarra: Milagro, Cadreita, Castejón, Valtierra tartea" proiektuek ukituriko finkak okupatu aitzineko aktak egitekoa.
1999ko otsailaren 17an Ebroren Erriberako gasbide proiektuko "IV. adarra: San Adrián, Andosilla, Cárcar, Lodosa, Mendabia tartea" eta "V. adarra: Milagro, Cadreita, Castejón, Valtierra tartea" proiektuak onetsi ziren eta eraikitzeko baimena eman zen, jendaurrean paratu ondoren. Onespen horrek berarekin dakar ukituriko ondasunak okupatzeko beharra, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 17.2 artikuluan xedaturikoarekin bat. Era berean, onura publikoa eta okupatzeko premia deklaratu ondoren, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 103, 104 eta 105. artikuluetan xedaturikoarekin bat, bidezko da desjabetzapen prozedurari hasiera ematea.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzeko, ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zaie San Adrián, Andosilla, Cárcar, Lodosa, Sesma, Mendabia, Cadreita, Valtierra, Milagro eta Castejongo udaletxeetan ager daitezen, okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioari dagozkionak egiteko.
Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, haiek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkoek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, eraman ditzakete.
Aktak egiteko ekitaldia 1999ko martxoaren 29an izanen da San Adriango Udaletxean, 1999ko martxoaren 29 eta 30ean Andosillako Udaletxean, 1999ko martxoaren 30 eta 31n Carcarko Udaletxean, 1999ko apirilaren 6an Lodosako Udaletxean, 1999ko apirilaren 7an Sesmako Udaletxean, 1999ko apirilaren 7 eta 8an Mendabiako Udaletxean, 1999ko apirilaren 8an Cadreitako Udaletxean, 1999ko apirilaren 9, 12 eta 13an Valtierrako Udaletxean, 1999ko apirilaren 13 eta 14an Milagroko Udaletxean eta 1999ko apirilaren 14an Castejongo Udaletxean.
Aktak egiteko hurrenkera interesatu bakoitzari adieraziko zaio zitazio zedula baten bidez.
Argitarapen hau, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak zehaztutako ondorioetarako ere egiten da, titular ezezagunen edo helbide ezezaguna dutenen kasuetan.
Desjabetzapenari buruzko espedientean Gas Navarra, S.A. izanen da onuraduna.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hogeita lauan.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
EZEZAGUNAK DIREN EDO HELBIDE EZEZAGUNEAN DAUDEN TITULARREN ZERRENDA
ANDOSILLAKO UDALERRIA
NA-AN-34 EZEZAGUNA 18 190 1 1129 LEHORREKO ALM. 03-30/09:00
SAN ADRIANGO UDALERRIA
NA-SA-132 EZEZAGUNA - 13 1 313 LEHORREKO ALORRA 03-29/11:30
LODOSAKO UDALERRIA
NA-LO-90 EZEZAGUNA 49 490 6 40 PINUDIA 04-06/12:00
NA-LO-94 EZEZAGUNA 53 530 6 35 LEHORREKO ALORRA 04-06/12:00
VALTIERRAKO UDALERRIA
NA-VA-37 EZEZAGUNA 117 1.170 - - UREZTAKETA ALORRA 04-12/12:30
NA-VA-39 EZEZAGUNA 47 470 - - UREZTAKETA ALORRA 04-12/12:30
NA-VA-51 EZEZAGUNA 122 1.220 - - UREZTAKETA ALORRA 04-12/12:30
NA-VA-207 EZEZAGUNA 87 870 - - UREZTAKETA ALORRA 04-12/12:30
NA-VA-227 EZEZAGUNA 74 740 2 - UREZTAKETA ALORRA 04-13/11:30
MILAGROKO UDALERRIA
NA-MI-78 JAIME LEBRERO GOMEZ 12 120 5 410 UREZTAKETA ALORRA 04-14/09:30
HELBIDE EZEZAGUNA
NA-MI-80 JAIME LEBRERO GOMEZ 19 190 5 408 UREZTAKETA ALORRA 04-14/09:30
HELBIDE EZEZAGUNA
Iragarkiaren kodea: A9901942