30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

166/1999 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "Udako Hizkuntza Ikastaroak-1999" programa egiteko gastua baimendu eta programa horren kontrataziorako espedientea onesten duena.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du "Udako Hizkuntza Ikastaroak-1999" programa kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Udako Hizkuntza Ikastaroak-1999" programa aurrera eramatea.

-Esleipen mota: lehiaketa publiko murriztua, aurretik onartutako lizitatzaileen artekoa.

-Hasierako prezioa: 15.000.000 pezeta.

-Behin-behineko fidantza: 300.000 pezeta.

-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko eta administratibo partikularren pleguan adierazten direnak.

-Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako edozein bulegotan.

-Onartutako lizitatzaileen eskaintzen aurkezpena: onartutako lizitatzaileei parte hartzeko igorriko zaien gonbitean azaltzen den epean.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik seigarren egun balioduneko eguerdiko 12etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Baldintza teknikoen plegua eta administratibo partikularrena lizitatzaileen eskura daude Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), azter ditzaten.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

PROPOSAMEN EREDUA

.................... j/a-k, .........(e)n jaioak, helbidea .......(e)ko ................... kaleko .... zenbakian, ....... telefonoa ............. eta ...... zenbakidun NANa dituenak, bere izenean edo .................. ordezkatuz, (ezabatu egokia ez dena), "Udako Hizkuntza Ikastaroak-1999" programa antolatu eta burutzeko zerbitzua kontratatzeko administrazio klausulen eta klausula teknikoen pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ondoko prezioen truke (BEZa barne).

(**) Eskaintzen den herrialde, hiri eta ikastaro bakoitzeko prezioen zerrenda eskematikoa erantsi behar da.

Iruñean, 1999ko ............aren .....(e)an

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9901662