30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1427/1998 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Foruzaingoaren Tuterako Komisaria eraikitzeko lanak Constructora Hispánica, S.A. enpresari adjudikatzen dizkiona.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Barne zuzendari nagusiak 1998ko azaroaren 13an emandako Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Foruzaingoaren Tuterako Komisaria eraikitzeko lanak kontratatzea.

-Adjudikazio prozedura: murriztua.

-Adjudikazio mota: enkantea.

-Adjudikazioaren prezioa: 424.927.430 pezeta.

-Adjudikazio hartzailea: Constructora Hispánica, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamahiruan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A9901334