30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1088/1998 EBAZPENA, irailaren 3koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Nabaskozeko (Nafarroa) Suhiltzaileen Parkea berritu eta handitzeko obrak NASIPA S.L. enpresari adjudikatzen dizkiona.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Barne zuzendari nagusiak 1998ko irailaren 3an emandako Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Nabaskozeko (Nafarroa) Suhiltzaileen Parkea berritu eta handitzeko obrak adjudikatzea.

-Adjudikazio prozedura: negoziatua.

-Adjudikazioaren prezioa: 29.275.198 pezeta.

-Adjudikazio hartzailea: Nasipa, S.L.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hiruan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A9901332