I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
20/1999 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Erriberrin dauden Errege Jauregia, Santa Maria la Real eliza eta San Pedro eliza ondasun higiezinen babes eremua behin-behinekoz mugatu eta espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena.
1925eko urtarrilaren 17ko Errege Aginduaren bidez, Erriberriko Gaztelu-Jauregia eta bertako Santa Maria la Real eliza monumentu nazionaltzat jo ziren eta 1975eko apirilaren 7ko Aginduaren bidez San Pedro eliza monumentu historiko-artistikotzat.
Kultur intereseko ondasun hauei Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1986 Legean ezarririko babesa hobeki emateko, beharrezkoa da monumentu horien babes eremua zehazki ezarri eta mugatzea.
Espedienteak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen arabera eta abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen eta Kultur Intereseko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1985 Foru Dekretuaren arabera, eduki behar du behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea eta behin betiko onespena, Foru Dekretuaren bidezkoa.
Horregatik, eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeko 6a) artikuluaren bidez eskuordeturiko eskumenekin bat,
AGINDU DUT:
1. Erriberrin dauden Errege Jauregia, Santa Maria la Real eliza eta San Pedro eliza ondasun higiezinen babes eremua behin-behinekoz mugatzea, Kultur Intereseko ondasun gisa babestuak izateko, Foru Agindu honi erantsitako agiri grafikoekin bat eta deskripzio zehatzaren arabera.
2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek, aztertu ondoren, egokitzat jotzen dutena alega dezaten.
3. Foru Agindu hau interesatuei eta Erriberriko Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen da, ekainaren 25eko 16/1985 Legeko 16. artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko aldeetan lurzatitu, eraiki eta eraisteko udal lizentziak bertan behera utzi behar direla, baita emaniko lizentzien ondorioak ere. Ezinbestez alde horietan ezin atzera daitezkeen obrek, beti ere, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundearen baimena beharko dute.
4. Foru Agindu hau Kultura Zuzendaritza Nagusia- Vianako Printzea Erakundeko Arkitektura Ondarearen Atalari jakinaraztea.
5. Foru Agindu hau eta ukituriko eremuaren mugaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
EREMUAREN MUGAKETAK
Erriberriko Errege Jauregiaren, Santa María la Real elizaren
eta San Pedro elizaren mugaketak ukituriko eremua hauxe da:
16. poligonoa.
Lurzatiak: 460, 469, 475, 531, 535, 536, 537, 539, 540, 701, 702, 703, 704, 705, 706, 707, 708, 709, 725, 726, 727, 728, 729, 731, 732, 733, 734, 735, 736, 737, 738, 739, 740, 741, 742, 743, 744, 745, 747, 748, 749, 750, 751, 752, 753, 754, 755, 756, 757, 758, 766, 767, 768, 769, 770, 773, 774, 775, 776, 833, 834, 835, 836, 837, 867, 868, 915, 916, 919, 920, 921, 922, 923, 925, 926, 930, 931, 932, 936, 937, 938, 939, 948, 949, 950, 951, 952, 953, 954, 955, 956, 957, 958, 959, 960, 961, 962, 963, 964, 965, 966, 967, 969, 970, 971, 972, 973, 974, 975, 976, 977, 978, 979, 994, 995, 996, 997, 998, 999, 1000, 1001, 1002, 1003, 1004, 1005, 1006, 1007, 1008, 1009, 1010, 1011, 1012, 1013, 1014, 1015, 1016, 1017, 1018, 1019, 1022, 1062, 1063, 1064, 1096, 1111, 1117, 1118, 1223, 1226, 1241, 1244, 1245, 1276, 1277, 1281.
Iragarkiaren kodea: A9901624