I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
59/1999 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Lezaungo Udalaren herrilurreko 32 metro karraturen desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.
Lezaungo Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio katastroko 3. poligonoko 109. lurzatiaren puska bati dagozkion 32 metro karratuko herrilurra desafektatzeko onespena.
Proposatutako desafektazioaren xedea da aipatu lursailaren erabilera Angel María López Azpilicueta jaunari lagatzea, 50 urtez (luzagarriak), urteko kanon baten truke, propano biltontzi bat jartzeko, ondoan duen abeltegiaren berokuntzarako.
Lezaungo Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita biko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Lezaungo Udalaren herrilurreko katastroko 3. poligonoko 109. lurzatiaren puska bati dagozkion 32 metro karraturen desafektazioa onestea.
2. artikulua. Lezaungo Udalari baimena ematea desafektatutako lursailaren erabilera Angel María López Azpilicueta jaunari laga diezaion, propano biltontzi bat jartzeko, ondoan duen abeltegiaren berokuntzarako.
3. artikulua. Desafektazioaren onespena, Lezaungo Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere herri ondarera itzuli beharreko klausula, desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.
4. artikulua. Lezaungo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A9901999