I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
58/1999 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Etulaingo (Anue) Kontzejuaren herrilurreko 5.000 metro karraturen desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.
Etulaingo (Anue) Kontzejuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio katastroko 9. poligonoko 120. lurzatiaren puska bati dagozkion 5.000 metro karratuko herrilurra desafektatzeko onespena.
Proposatutako desafektazioaren xedea da aipatu lursailaren erabilera Cementos Portland, S.A.ri lagatzea, 30 urtez, urteko kanon baten truke, bertan hormigoia ekoizteko planta bat eraiki dezan.
Etulaingo Kontzejuak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita biko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Etulaingo (Anue) Kontzejuaren herrilurreko katastroko 9. poligonoko 120. lurzatiaren puska bati dagozkion 5.000 metro karraturen desafektazioa onestea.
2. artikulua. Etulaingo Kontzejuari baimena ematea desafektatutako lursailaren erabilera Cementos Portland, S.A.ri laga diezaion, bertan hormigoia ekoizteko planta bat eraiki dezan.
3. artikulua. Desafektazioaren onespena, Etulaingo Kontzejuak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere herri ondarera itzuli beharra adierazten duen klausula, desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.
4. artikulua. Etulaingo Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A9901998