I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
57/1999 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Goizuetako Udalaren herrilurreko 14.587 metro karraturen onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 11.662 metro karraturekin trukatzeko.
Goizuetako Udalak 14.587 metro karratuko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hura "Bimontu" parajean dago eta katastroko 7. poligonoko 42. lurzatiari dagokio.
Asmoa da lur hura José Juan Indacoechea jaunaren 11.662 metro karraturekin trukea egitea. Lursail hura "Espide-Aldea" parajean dago eta 7. poligonoko 41. lurzatiaren puska bati dagokio.
Udalak trukerako aurkeztu duen lursaila iraleku bat da, bertan den bordako jabeak erabiltzen duena. Beraz, proposatu den desafektazioaren bidez aipatu egoera araupetu eta delako lurra jabetza partikularreko beste batekin trukatu nahi da.
Goizuetako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeitabiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Goizuetako Udalaren herrilurreko 14.587 metro karraturen onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea. Lursail hura katastroko 7. poligonoko 42. lurzatiari dagokio.
2. artikulua. Goizuetako Udalari baimena ematea aipatu lurrak José Juan Indacoechea Salaberria jaunaren 11.662 metro karraturekin trukatzeko. Lursail hura 7. poligonoko 41. lurzatiaren puska bati dagokio. Trukaketa egiten da oraingo egoera araupetzeko.
3. artikulua. Desafektazioaren onespena, Goizuetako Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Aipatu klausula agertaraziko da kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta Jabetza Erregistroan inskribatuko.
4. artikulua. Goizuetako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean islatu beharko ditu. Halaber, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari (Herrilurren Atala) aldaketaren berri emanen die.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A9901997