I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
56/1999 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Marcillako Udalaren herrilurreko 3.108 metro karraturen onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 2.600 metro karraturekin trukatzeko.
Marcillako Udalak 3.108 metro karratuko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio nafarroako Gobernuari. Lursail hura "El Puente" parajean dago eta katastroko 3. poligonoko 723. lurzatiari dagokio.
Asmoa da lur hura José María Laparte Fernández jaunaren 2.600 metro karraturekin truke egitea, honela banatuta daudelarik:
-979 metro karratu, 4. poligonoko 413. lurzatiari dagozkio, "Fuentes Hondas" parajean.
-1.621 metro karratu, Laparte jaunaren lursailean egindako bide bati dagozkio, "Fuentes Hondas" parajean.
Proposatu den trukearen helburua da Nafarroako Autopista egin zenetik zegoen egoera araupetzea.
Marcillako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Marcillako Udalaren herrilurreko 3.108 metro karraturen onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea. Lursail hura katastroko 3. poligonoko 723. lurzatiari dagokio.
2. artikulua. Marcillako Udalari baimena ematea aipatu lurrak José María Laparte Fernández jaunaren 2.600 metro karraturekin trukatzeko, honela banatuta daudelarik:
-979 metro karratu, 4. poligonoko 413. lurzatiari dagozkio, "Fuentes Hondas" parajean.
-1.621 metro karratu, Laparte jaunaren lursailean egindako bide bati dagozkio, "Fuentes Hondas" parajean.
3. artikulua. Proposatu den trukearen helburua da Nafarroako Autopista egin zenetik zegoen egoera araupetzea, izan ere lursail partikularra bide gisa erabili baitzen aipatu Autopista egiterakoan.
4. artikulua. Desafektazioaren onespena, Marcillako Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Aipatu klausula agertaraziko da kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta Jabetza Erregistroan inskribatuko.
5. artikulua. Marcillako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean islatu beharko ditu. Halaber, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari (Herrilurren Atala) aldaketaren berri emanen die.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A9901996