30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

55/1999 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Olagueko (Anue) Kontzejuaren herrilurreko 5.679 metro karraturen onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 4.101 metro karraturekin trukatzeko.

Olagueko (Anue) Kontzejuak 5.679 metro karratuko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hura "Presondo" parajean dago eta katastroko 11. poligonoko 162. lurzatiari dagokio.

Lurzati horren desafektazioa egin nahi da Martín Iráizoz Egozcue jaunarenak diren 11. poligonoko 169. lurzatiaren 4.101 metro karraturekin trukatzeko. Horrela, herrilurrean den gune partikularra kendu eta hura egokiago erabil daiteke.

Olagueko Kontzejuak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Olagueko (Anue) Kontzejuaren herrilurreko 5.679 metro karraturen onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea. Lursail hura katastroko 11. poligonoko 162. lurzatiari dagokio.

2. artikulua. Olagueko Kontzejuari baimena ematea aipatu lurrak Martín Iráizoz Egozcue jaunarenak diren 11. poligonoko 169. lurzatiaren 4.101 metro karraturekin trukatzeko. Helburua da herrilurrean den gune partikularra kentzea eta hura egokiago erabiltzea.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena, Olagueko (Anue) Kontzejuak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Aipatu klausula agertaraziko da kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta Jabetza Erregistroan inskribatuko.

4. artikulua. Olagueko Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean islatu beharko ditu. Halaber, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari (Herrilurren Atala) aldaketaren berri emanen die.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A9901995