I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak abenduaren 31n emandako 1378/1998 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpekoa den Bideko Ama Birjina Ospitaleari atxikitako C maila edo taldeko sukaldari izateko 4 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdi murriztuan izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
1999ko urtarrilaren 27ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako Ebazpen horren testuan akatsik badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:
"471. orrialdean, 1. zutabean, 3. puntuan, "Bideko Ama Birjina Ospitaleko sukaldean" dioen tokian, "Burlatako Ostalaritza Eskolan" behar du.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamaseian.
Iragarkiaren kodea: A9901691