30. ALDIZKARIA - 1999ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neumologia atalburu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neumologia atalburu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 1998ko martxoaren 30eko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdiko 8. oinarrian xedaturikoa betetzeko asmoz, Epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neumologia atalburu izateko lanpostu baterako izendatzeko proposamena onartzen da:

José Javier Hueto Pérez de Heredia

2. Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamabostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9901690