II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- E G U E S I B A R
Behin betiko onespena Olazko Udaleko Kiroldegiko instalazioak erabiltzeko eta bertan jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzari
Jesús Miguel Monteano Sorbet jaunak, Eguesibarko Udaleko idazkariak, baieztatzen du Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita zortzian eginiko osoko bilkura arruntean, ondotik ematen den erabakia hartu zuela.
"Olazko Udaleko Kiroldegiko instalazioak erabiltzeko eta bertan jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza behin betiko onestea.
1998ko ekainaren 11n eginiko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol jarduketak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena eta honen jendaurreko epea 1998ko uztailaren 8ko 81. BOLETIN OFICIALean argitaratu ziren.
Jendaurreko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, eta 325.c) artikuluak xedatzen duenez, jendaurreko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda ordenantza fiskalak, espreski adostu beharrik gabe, onetsitzat joko dira.
Ondorioz, erabaki da, 8 boto alde izanik:
1.-Olazko Udaleko Kiroldegiko instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza behin betiko onetsitzat jotzea.
2.-Bere testua BOLETIN OFICIALean argitaratzea.
Ondorioak izan ditzan helarazten da Eguesen, mila bederetziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan. Idazkaria, sinadura ulertezina.
ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ETA KIROL ZERBITZU ETA JARDUERAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri dira.
2. art. Ordainarazpen hauek ordaindu beharko dituzte igerilekuak, pilotalekua, eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituztenek.
Halaber, antolaturiko kirol jardueretan izena ematen duten pertsona naturalek.
Prezio publikoak ordaindu beharra sortuko da bai Udalak zuzenean zerbitzuak eman eta jarduerak antolatzen dituenean bai hirugarren batek ez-zuzenean esleipen bidez eman eta antolatzen dituenean.
3. art. Kirol instalazioen eremura sartutakoan horiek erabiltzen hastean sortuko da prezio publikoa ordaindu beharra edo, kasuak kasu, zerbitzuak jasotzeko edo kirol jarduerak gauzatzeko izen-ematea egitean.
Eguneko paseek zein aldi zehatz baterako abonuek izaera pertsonal eta besterezina dute.
4. art Tarifen prezio publikoak ordenantza honen eranskinean agertzen direnak izanen dira.
5. art. Erabiltzaileek aldioro egin beharko diete men barne erabileraz eta portaeraz dagozkien eremuetan ikusgai paratzen diren arauei.
6. art. Instalazioen arduradunak pase-txartela eta bonoak eskatu eta ez erakusteak instalazioetatik kanporatzea izan dezake zehapen.
7. art. Iruzurtzat hartuko da instalazioen eremura pase-txartelik edo erabilpen baimenik izan gabe sartzea.
8. art. Udalaren kirol instalazioak kultura- eta ongintza-jardueretarako erabiltzea prezio publikoak ordaintzetik salbuetsiko da. Alkatetzari dagokio kasu bakoitza salbuestea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ordenantza honek bere testu osoa BOLETIN OFICIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoak sortuko ditu.
TARIFEN ERANSKINA
Olazko Udaleko kiroldegiko instalazioak erabiltzeko eta bertan kirol jarduerak egiteko prezio publikoak
KIROL IKASTAROAK
ABONATUAK ABONU GABEAK
URRITIK MAIATZERA URRITIK MAIATZERA
18 urte baino gazteagoak 6.900 13.000
18 urte baino helduagoak 9.900 19.000
MUSKULAZIO-GELA
Bakarrik abonatuak
IKASTEKO SEGIMENDU
IKASTAROA PROGRAMAK
18 eta 65 urte bitarteko helduak 2.500 1.000
65 urte baino gehiagokoak 1.500 1.000
UDAKO ABONUA ETA EGUNEKO SARRERAK
UDAKO ABONUA EGUNEKO SARRERA EGUNEKO SARRERA
3 HILABETE UDAKO LANEGUNAK UDAKO JAIEGUNAK
4-13 urte bitarteko haurrak 4.500 300 450
14-17 urte bitarteko gazteak 6.750 400 550
18-65 urte bitarteko helduak 9.000 600 750
65 urte baino gehiagokoak 4.500 300 450
PILOTALEKUA ETA KIROLDEGIKO PISTA ALOKATZEA
PILOTA FUTBITOA, SASKIBALOIA...
ARGIAREKIN ARGIRIK GABE ARGIRIK GABE ARGIAREKIN
Abonatuak 400 600 1.500 1.800
Abonu gabeak 2.000 2.300 5.000 5.300
HASIERAKO SARRERA KUOTAK ETA ABONATUENTZAKO PREZIOAK
Ordaintzeko era (Seihilabeteko eta urteko ordainketako beherapena)
SARRERA GUZTIRA HIRUHILAB. SEIHILAB. URTEKOA
HASIERAKOA PZTA./URTE 4 ORDAINK. 2 ORDAINK. ORDAINK. 1
4-13 urte bitart. haurrak 12.000 5.750 1.438 2.818 5.462
14-17 urte bitart. gazteak 14.000 8.625 2.156 4.226 8.194
18-65 urte bitart. helduak 16.000 11.500 2.875 5.635 10.925
65 urte baino gehiag. 12.000 5.750 1.438 2.817 5.462
Iragarkiaren kodea: A9912337