164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onespena, 2000. urteko Ur eta HHS zerbitzuen ordenantza fiskaletako aldaketei

Jurramendiko Mankomunitateak 2000. urterako Ur eta HHS zerbitzuen ordenantza fiskaletako aldaketak onetsi zituen 1999ko azaroaren 12an egin Batzarre Nagusi arruntean. Behar den iragarkia azaroaren 15eko BOLETIN OFICIALean argitaraturik eta espedientea jendaurrean paraturik, interesatu bakar batek ere ez du alegazio, erreklamazio edo kexarik aurkeztu. Hortaz, bidezko da erabakia behin betikoz onestea, eta hura osorik argitaratzea, T.A.F.L.aren 325 eta 326. artikuluei jarraikiz.

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAREN 2000. URTEKO UR BANAKETAREN, SANEAMENDUAREN ETA EGINDAKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETAK

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. art. Tasa bakoitzari dagokion tributu kuotaren kalkulurako, aurreko artikuluan agertzen diren zerga oinarriei aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:

a) Horniduragatiko kuota finkoa sortuko duen 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga oinarriari:

Kontagailuaren diametroa Pta/lauhilekoan

Gehienez 13 mm. 1.287

20 mm. 3.344

25 mm. 4.865

30 mm. 7.943

40 mm. 14.130

50 mm. 22.074

65 mm. 36.965

80 mm. 56.525

100 mm. 88.325

125 mm. 137.829

1.-Urari emandako erabilpena alde batera utzirik, sutetarako hartuneak direnean salbu. Kasu horretan tarifa izanen da kontagailuaren neurriari dagokionaren %10 edo kontagailurik ez badago, hodiaren diametroari dagokiona, beti ere 49 mm-koa baino txikiagoa bada; handiagoa bada, berriz, tarifa oro har ezarritakoaren %20koa izanen da eta.

b) Saneamenduagatiko kuota finkoa sortuko duen 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga oinarriari:

Kontagailuaren diametroa Pta/lauhilekoan

Gehienez 13 mm. 476

20 mm. 1114

25 mm. 1.792

30 mm. 2.928

40 mm. 5.209

50 mm. 8.135

65 mm. 13.631

80 mm. 20.807

100 mm. 32.553

125 mm. 50.801

Isuritako urari emandako erabilera alde batera utzirik.

c) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko duen horri:

-A-1 tarifa: etxeko erabilpenetarako hornidurak, bai Udalek eta Kontzejuek Herriko Etxeetan egindako erabilpenak edo gainerako udal zerbitzuetarakoak ere, edo ongintza zentro eta ikastetxeetan kontratatutako hornidurak: 46,14 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-A-2 tarifa: industria eta merkataritzako erabilpenak, eta kontzeptu honetan sartzen dira industria, bulego, lantoki, aisiarako finketako ureztapen eta apainketarako hornidura, militarren eraikinak, obra, granja, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean, Lizentzia Fiskala behar duen jarduera oro: 71,46 pezeta, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

-A-3 tarifa: Udal eta Kontzejuek bertako kirol instalazio publikoetan dituzten erabilpenetarako kontratatu hornidura: 31 pezeta, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

-A-4 tarifa: ureztaketa edo sutetarako lotuneak direnean: 46,14 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-A-5 tarifa: Udal eta Kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketan, apainketa publikoan eginiko erabilpenak: 23,50 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-A-6 tarifa: kontsumitzaile handiek eginiko hornidurak, lehenbiziko 60.000 m3-tatik aurrera: 29 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-A-7 tarifa: Mankomunitatean ez dauden Udal edo Kontzejuendako zuzeneko hornidurak: 41,82 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

d) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga oinarriari, saneamenduaren kuota aldakorra sortuko duen horri:

-S-1 tarifa: A-1aren erabilpen berdinak hartzen ditu: 18,18 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-S-2 tarifa: A-2ren erabilpen berdinak hartzen ditu: 26 pezeta, metro kubiko bakoitzeko. Industri jarduera batek bere industri prozesuan kontsumitzen badu emandako ur horniduraren %100, tarifa izanen da 0 pezeta metro kubiko bakitzeko.

Mankomunitatekoak ez diren hornidurak direnean, tarifa 11 pezetakoa izanen da metro kubiko bakoitzeko.

-S-3 tarifa: A-3ren erabilpenak hartzen ditu: 18,18 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-S-4 tarifa: A-4ren erabilpenak hartzen ditu: 0 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-S-5 tarifa: A-5en erabilpenak hartzen ditu: 0 pezeta, metro kubiko bakoizeko.

-S-6 tarifa: A-6ren erabilpenak hartzen ditu: 26 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

-S-7 tarifa: A-7ren erabilpenak hartzen ditu: 0 pezeta, metro kubiko bakoitzeko.

e) Zerbitzuko altagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga oinarriari:

e-1:

Kontagailuaren diametroa Behin betiko altaren kuota

Gehienez 13 mm. 9.293

20 mm. 15.608

25 mm. 20.812

30 mm. 27.716

40 mm. 43.657

50 mm. 66.334

65 mm. 118.327

80 mm. 174.147

100 mm. 264.905

125 mm. 405.927

Zerbitzuaren xede bakarra su-itzaltze zerbitzua egitea denean, %50 jaitsiko da oro har aurreikusitako tarifa.

e-2:

Kontagailuaren diametroa Behin-behineko altaren kuota

Gehienez 13 mm. 6.635

20 mm. 6.635

25 mm. 6.635

30 mm. 6.635

40 mm. 6.635

50 mm. 6.635

65 mm. 12.775

80 mm. 12.775

100 mm. 12.775

125 mm. 12.775

Behin-behinekotasuneko lauhileko kuota 4.641 pezetakoa izanen da, kontagailua edozein motatakoa izanik.

e-3:

Etxebizitzetako erabilpenerako kuota bakarra izanen da, 3.788 pezetakoa, eta igo eginen da eskatutako denboraren arabera, beti ere 1.000 pezetakoa izanik aste bakoitzeko.

Industri erabilpenerako kuota bakarra izanen da, 3.788 pezetakoa, eta igo eginen da eskatutako denboraren arabera, beti ere 5.000 pezetakoa izanik aste bakoitzeko.

Onuradun batendako baino gehiagorendako hartune bakarra eskatzen denean, guztiendako 3.788 pezetako tasa bakarraren sortzapena eginen da. Kontsumoko tasa bakoitzari aplikatuko zaio.

f) Horniduraren baldintzen aldaketagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren f) atalean ezarritako zerga oinarriari:

f-1: Kuota finkoa: 10.323 pezeta.

Aurreko zenbatekoa handituko da kuota aldakor batez, kontagailu zaharraren eta jarritako berriaren artean dagoen aldearen araberakoa, behin betiko altagatiko kuotari eta fidantzari dagokiena, beti ere positiboa bada.

f-2: Tarifaren prezioa 0 pezetakoa izanen da.

f-3: Zerbitzu hau burutzeko administrazio lanen kostua 3.000 pezetakoa izanen da.

g) Zerbitzuko hartune edo lotuneagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren g) atalean ezarritako zerga oinarriari:

-g-1) Hartune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 18.404 pezeta.

-g-2) Hartune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):

Etxebizitza multzoak:

1) Eraikinari lotzeko, banaketa sareari lotzeko baimenagatik eta etxebizitza bakoitzeko: 20.604 pezeta.

2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra bukatu ondoren: 5.151 pezeta.

Sustapena edo eraikitzea baldin bada etxebizitza edo negoziorako lokal bakarrarena, g-2 tarifa ere bakarra izanen da eta 25.755 pezetakoa.

Halaber, g-2 tarifa bakarra izanen da etxebizitza ez bada zerbitzuan altan egon azkeneko hamar urteetan.

-g-3) Negozio-lokal bakoitzeko lotunea: 25.755 pezeta.

h) Erabiltzailearen kontagailuak konpontzeagatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren h) atalean ezarritako Zerga Oinarriari:

Kontagailuaren diametroa Zenbatekoa

4 a 20 mm. 9.090

20 a 25 mm. 9.090

25 a 30 mm. 9.090

30 a 40 mm. 9.090

40 a 50 mm. 9.090

50 a 65 mm. 33.936

65 a 80 mm. 33.936

80 a 100 mm. 33.936

100 a 125 mm. 33.936

i) Erabiltzaileak hala eskatuta eginiko alferrikako ikuskapenengatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren l) atalean ezarritako zerga oinarria; jarduketa hauetan guztietan 5.000 pezeta kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten diren kasuetan salbu, tarifa 1.200 pezetakoa izanen baita.

j) Joan-etorriengatiko tasa sortuko duen 6. artikuluaren j) atalean ezarritako zerga oinarriari; jarduketa hauetan guztietan 3.788 pezeta kobratuko dira joan-etorri bakoitzeko.

Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuak.

Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur-ihesa badela, eta interesatuaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:

Ur-ihesa, gehienez 100 m3-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.

Ur-ihesa 100 m3-tik goitikoa eta 300 m3-tik beheitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50tik gorakoa bada, 100dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, eta ez dira aplikatuko ez saneamenduari dagokiona ez eta arazketaren kanonari dagokiona ere.

Ur-ihesa, 300 m3-tik gorako bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50tik gorakoa bada, 300dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira beti ere A-6 motako tarifa aplikatuz.

k) Ur zerbitzuen arautegian oro har ezarritako zehapenak ezarriko dira.

IX. KAPITULUA

Fidantzak

10. art. Mankomunitateak ordenantza honetako 4. artikuluako e) edo f) idatz-zatietan zehazturiko zerbitzuren bat egiten duenean fidantza eskatuko dio zerbitzu hori eskatu duenari, Mankomunitearekiko izaten ahal dituen obligazio fiskalak ordaintzeko erabiliko dena zerbitzuan baja hartu aurreko garaian.

Fidantza hori behar den tasa ordainarazten den une eta agiri berberetan eskatuko da.

Fidantzaren zenbatekoa finkatzeko kontagailuaren neurriari begiratuko zaio, honako taula honen arabera:

Kontagailuaren diametroa Fidantza

Gehienez 13 mm. Salbuetsia

20 mm. 10.200

25 mm. 10.200

30 mm. 10.200

40 mm. 10.200

50 mm. 10.200

65 mm. 30.600

80 mm. 30.600

100 mm 30.600

125 mm 30.600

4. artikuluko f-1 idatz-zatian bildutako kasuetan, behar den fidantza aldea eskatuko da. Epe zehatz baterako, sei hilabetera bitarteko, horniduren kasuan, behar den zenbatekoaren halako hiru eskatuko da fidantzatako.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lehenbizikoa.-Mankomunitatearen eskuordetzaz ordenantza honek sortutako tasak Mankomunitatearen elkarte kudeatzaileak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu.

Bigarrena.-g-2-2 tarifa, banaketa sareko hartunea 1995eko urtarrilaren 1a baino lehenago egin duten eraikinen kasuan, honakoa izanen da: 25.755 pezeta.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen dira, inongo balio eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik aitzina, bere aurka egin eta ezarrita diren lerrun bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza 2000. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

HIRI HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA PROBETXATU EDO DESEGITEKO 2000. URTEKO TASAK ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERENAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

(Aldaketak)

Erabilera esklusiboko edukiontzia:

3.-7 edukiontzitakoak edo gehiagokoak biltzeko:

Astean bilketa 1: 25.000.

2 bilketa: 29.500.

3 bilketa: 37.800.

4 bilketa: 46.100.

5 bilketa: 54.500.

6 bilketa: 60.000.

Iragarkiaren kodea: A9912239