Iragarkia
164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31
II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- L I Z A R R A
2000. urteko ordenantza fiskalak. Testu berria
0. ordenantza.-Ordenantza Fiskal Orokorra.
20. artikuluaren testua aldatu da. Orain honela dio:
20. art. Lau urteren buruan preskribatuko dira ondoko eskubide eta ekintzak:
a) Subjektu pasiboen alde:
-Tributu zorra zehazteko Udal Administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, eta sortzapena egin zen egunetik kontatzen hasita.
-Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko pagamendurako eguna akitzen den egunetik kontatzen hasita.
-Bere aldeko zeinahi kreditu galdatzeko ekintza, tributuzkoak ez diren zuzenbide publikoko baliabide pribatuetatik heldu badira, dagokion ordenantzan hori ordaintzeko finkatutako epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, edo horrelakorik ezean, ordainketa errekerimendua egin zen egunetik kontatzen hasita.
-Tributu zehapenak jartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza burutu zen egunetik kontatzen hasita.
b) Era berean, lau urteren buruan preskribatuko da jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik kontatzen hasita.
6. ordenantza.-Agiriak luzatu eta izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Atal bat gehitu da I. epigrafean eta IV, V eta VII. epigrafeetako tasak aldatu dira. Hona nola gelditu diren:
I. epigrafea.-Planoen kopiak eta Lizarrako hiriko planoak.
1999 2000
-Planoen fotokopiak, metro lineala200 200
-Lizarrako Hiriko planoaren ale bakoitza 200
IV. epigrafea.-Konpultsak.
1999 2000
-Agirien konpultsa, orri bakoitza 10
V. epigrafea.-Inprimakiak.
1999 2000
-Zirkulazio zergako alten eta aldaketen inprimakiak100 25
VII. epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak ematea.
1999 2000
-B.O.E.ko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenak3.350 3.417
7. ordenantza.-Autotaxi eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen gaineko tasak arautzen dituena.
Eranskineko tarifak %2 igo dira. Honakook izanen dira:
1999 2000
I.-Autotaxi lizentziak ematea193.800 197.676
II.-Lizentziak eskualdatzea193.800 197.676
III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak5.600 5.712
8. ordenantza.-Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eranskineko tarifak %2 igo dira. Honakook izanen dira:
TARIFEN ERANSKINA, HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA
VIII. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
1999 2000
-Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa49.430 50.419
-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea24.715 25.209
-Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak izapidatzea12.370 12.617
-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko)5.890 6.008
-Birzatiketak49.430 50.419
-Obra lizentziak2.040 2.080
-Hirilurreko probetxamenduak eskualdatzea6.410 6.538
9. ordenantza.-Irekitzeko lizentziak emateko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eranskineko tarifak %2 igo dira. Honakook izanen dira:
I. epigrafea.-Lehenengo instalazioa, lekualdaketa eta jarduera aldaketak.
1999 2000
-Ematen den lizentzia bakoitzeko, J.S. behar ez dutenak17.340 17.687
-Ematen den lizentzia bakoitzeko, J.S. behar dutenak33.660 34.333
10. ordenantza.-Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eranskineko tarifak %2 igo dira. Honakook izanen dira:
TARIFAK
1999 2000
I. epigrafea.
Ikuskapen agertaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako Ordenantza eta Erabakietan ezarritakoaren arabera eta udal ondarean sortutako kalteengatik egindakoak, ikuskapen agertaldi bakoitzagatik15.300 15.600
II. epigrafea.
Eraikinen azterketa, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta
-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu6.630 6.760
-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko5.450 5.559
11. ordenantza.-Ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta ondoren altxatzeko zerbitzua emateagatiko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eranskineko tarifak %2 igo dira. Honakook izanen dira:
ERANSKINA, IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK ERRETIRATU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TARIFENA
1. Epigrafea.
Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua udalaren gordelekura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada
510
520
2.750
2.800
5.400
5.500
2. Epigrafea.
Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea udalaren gordelekura eramaten denean
1.070
1.090
5.400
5.500
8.400
8.500
3. Epigrafea.
Ibilgailua gordelekura eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa egun edo zati bakoitzeko izanen da
105
107
265
270
385
390
13. ordenantza.-Hilerria erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eranskineko tarifak %2 igo dira. Honakook izanen dira:
ERANSKINA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARENA
I. epigrafea.-Ehorzketak, berrehorzketak eta ehortzeko eskubideak.
1999 2000
A) Panteoi eta kaperak6.950 7.090
B) Nitxoa3.490 3.560
C) Norbanakoen hilobia6.950 7.090
II. epigrafea.-Hilobitik ateratzea.
1999 2000
A) Panteoiak eta kaperak9.070 9.250
B) Nitxoa4.540 4.630
C) Norbanakoen hilobia9.070 9.250
14. ordenantza.-Abere hiltegi zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.
Ordenantza hau 1999ko ordenantzetako 6.8 arauari dagokio. Arau hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen arabera prezio publiko bilakatuko da. Tarifak %2 igo dira eta ordenantza honela gelditu da:
ABERE HILTEGI ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua .Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz ezartzen da, 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean, zeina martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatu baita.
Zergagaia
2. art. Zergagaia abere hiltegiaren berariazko zerbitzuak ematea da.
Subjektu pasiboa
3. art. Dagokion tasa ordaintzera behartuta daude zerbitzuak eskatu edo haien onura jasotzen duen pertsona natural edo juridikoak.
Zenbatekoa eta sortzapena
4. art. Ordaindu beharreko zerga zerbitzu ezberdinen izaeraren arabera zehaztuko da, Ordenantza honetako tarifen eranskinean ezarritako kontzeptuei jarraikiz. Hona hemen:
1. epigrafea.-Hilketa tarifak, kiloko.
2. epigrafea.-Erraien tarifak, kiloko.
3. epigrafea.-Garraio tarifak, kiloko.
Zerbitzua emateko eskatzen den une berean ordainduko da.
Aplikazio arauak
1. Arau honetako tarifaren arabera galdatutako tasak zerbitzua ematen den toki berean horretarako ezarri diren dirulbiketako zerbitzuetan ordaindu beharko dira. Zerbitzu horiek ordainketa egiaztatuko duten agiriak luzatuko dituzte.
2. art. Zerbitzu publikoa erabili ahalko dute: Udaleko biztanle guztiek, egitatezkoak nahiz eskubidedunak izan, eta Alkatetzaren baimena espreski hartzen dutenek. Eskubidea izanen dute zerbitzu hori jasotzeko, eskualdeko udal guztiek.
3 Hildako azienda nahitaez eskualdeko udaletako biztanleen kontsumo zuzenerako soilik izanen da, Osasungintzako Agintaritzak haragia garraiatzeko baimena eman ondotik.
Aurreko lerroaldean ezarritakoa galarazi gabe, Lizarrako udal hiltegia, abere hiltegi orokor hozkailudunek dituzten abantaila eta onura guztien jabe izanen da.
4. art. Astean lau egunetan hilko da azienda: astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan.
Haragiaren kontsumoa nabarmen handituko dela espero den egun berezietan, egun gehiagotan hil ahalko da azienda Osasungintzako zuzendari teknikoak eta hiltegiaren erabiltzaileak ados jarri ondotik.
5. art. Lanordu hauek ezarri dira zerbitzurako:
a) Ixtegiak irekitzea, arratsaldeko 5etan.
b) Ixtegiak ixtea, goizeko 9,30etan. Ordu horretatik aitzina ezin izanen da aziendarik sartu egun horretan bertan hiltzeko.
c) Goizeko 7etan hasiko da azienda hiltzen eta arratsaldeko 2etan bukatuko.
d) Hildako azienda eramateko orduak: 7etatik 15ak arte.
e) Hilketa lanek lehentasuna dute banaketakoen aldean.
f) Osasungintzako zuzendari teknikoaren eta Lizarrako Udalaren artean finkatuko dute ordutegi berezia eskualdeko udaletako langileek beraiek azienda hiltzeko. Ordutegi hori erabiltzen den neurrian mantendu edo desagertuko da.
6. art. Abere Hiltegiaren kudeaketa integralerako, Udalaren eta Lizarrako Harakin Kooperatibaren artean hitzarmena dagoenez gero, Udalak, erantzule nagusia izanik, beretzat gorde du abere hiltegiko arduradunak ondoko eginkizunetan egin beharreko lanak ikuskatzeko eskubidea:
-Hiltegia ireki eta ixtea.
-Abereak bizirik ixtegietara nola sartzen diren zaintzea, bakoitza bere espeziekoekin sar dadin.
-Haragi, hondar eta erraien irteera kontrolatzea, kontsumorako onartu ondotik.
-Bahituriko haragi, hondar eta erraiak deusezta daitezen arduratzea.
-Hiltegiko gela guztien garbiketa orokorraz arduratzea abereekin lan egiten den bitartean eta batez ere lanaldia bukatu ondotik.
-Osasungintzako zuzendari teknikoari behar diren datu guztiak ematea.
7. art. Kontsumorako onartzen den haragia, aireztatze kamaran sartuko da "rigor mortis"era iristeko behar den denborarako, edo hozkailuan edukiko da, eskala zentigradoko 7 gradu edo gutxiagoko tenperaturara heltzeko behar den denboran.
8. art. Egunero desagertaraziko dira bahitutako haragia eta jateko ez diren hondarrak, udalak zabortegi kontrolatua duen tokian lurperatuz edo gorpuak probetxatzeko zentruren batera bidalita.
Udalak zabortegi kontrolatua duen tokian desagertaraziko da simaurra lanaldi bakoitzaren ondotik.
9. art. Osasun Eskualdeko albaitaria, izanen da Osasungintzako zuzendari teknikoa, Osasunbideak izendatua.
Osasungintzako agintari gorena den aldetik, bere eginkizunetan:
a) Langile guztiek osasungintza arloko diziplina, indarra duten arauei jarraikiz, bete dezaten arduratuko da.
b) Elikagai erabiltzaileen karnetak eskatuko ditu eta jatorri eta osasungintzako gidak, geletako tenperaturen kontrola, hiltegien kontrolerako liburuak, ibilgailuen desinfekzioa, lokal eta tresnen D.D.D. eta abar kontrolatuko ditu.
c) Haragi eta hondarrei ezarri beharreko zigilu eta markak zainduko ditu eta haien markaketarako agindua emanen du.
d) Haragi edo bahitutako gaien probetxamendu industriala edo suntsiketa kontrolatuko du.
e) Gainera, Osasungintzako zuzendari teknikoaren eginbeharrak dira Abere Hiltegien R.T.S.-n jasotako guztiak.
f) Jateko ez diren hondarrak eta bahitutako haragia banatu edo probetxatzeko modua kontrolatuko du, nora eramanen diren seinalatuz.
g) Haragia garraiatzeko ibilgailuak eta biltontzi edo edukinontziak ikuskatu eta udaletik kanpoko garraiorik egin behar izanez gero, horietarako baimenak emanen ditu.
10. Hiltegiko zerbitzu publikoaren erabiltzaileak beharturik daude haien tasa ordaintzera hilabetero eginen zaizkien likidazioen bidez.
Baimena ematen zaio Gobernu Batzordeari, bidezko juzkatzen badu, edozein unetan tasak berrikus ditzan, faktore hauek aldatzen diren aldiro:
-Langileen gastuak (finkoenak eta hilketarako enplegatuenak).
-Mantenimendu eta konponketa gastuak.
-Aldatzen ahal diren gastuak (argia, gasolioa, ura, eta abar).
-Gastu administratiboak.
-Aseguruak.
-Garraio eta bidaiak.
-Orotariko erosketak (garbiketa, material suntsigarria, eta abar).
-Ondasunen hasierako inbentarioko elementuen amortizazioak.
11. Kasu berezietan, baimena du Gobernu Batzordeak hilketaren prezioa ezarritakoa baino txikiagoa hitzartzeko.
12. Erabiltzaileek arau hau betetzen ez badute, zehapen espedientea izanen dute, eta Alkatetzaren eskumenekoa da antolakuntzari buruzko artikuluen kontrako jokabideak zigortzea, eta osasungintzako agintariena gai horren gainean zigortzekoa, Alkateak udalerriaren barrenean duena galarazi gabe.
Udalak ikusten badu behin eta berriro hutsegite larriak egiten direla, zerbitzua erabiltzeko debekua eman ahalko du, erabakitzen duen eperako. Osasungintzako legeriaren arabera sailkatuko dira hutsegiteak.
Halaber, debekaturik dute instalazioak erabiltzea tasa ordaintzeari uko egiten diotenek.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Tarifak kiloko.
1999 2000
Ardi azienda58 59
Behi azienda30 31
Zerriak19 19
Zerrikumeak55 56
II. epigrafea.-Barrenkien tarifak buruko.
1999 2000
Behi azienda1.345 1.412
Ardi azienda345 352
III. epigrafea.-Garraio tarifak kiloko.
1999 2000
Lizarrara4,45 4,50
Merindadera8 8
15. ordenantza.-Lizarrako Udalaren herri probetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
1999an 14. ordenantza zena 15.a izanen da 2000. urtean. Ordenantza berria egin da. Hona hemen:
LIZARRAKO UDALAREN HERRILURRETAKO PROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
I. titulua.-Xedapen orokorrak.
II. titulua.-Administrazioa eta xedapen egintzak.
III. titulua.-Herri ondasunak zaindu eta berreskuratzea.
IV. titulua.-Herri ondasunen probetxamendua.
I. kapitulua.-Xedapen orokorrak.
II. kapitulua.-Herri larreen probetxamendua.
III. kapitulua.-Herri ondasunen beste probetxamendu batzuk.
IV. kapitulua.-Herri ondasunen hobekuntzak.
V. titulua.-Arau-hausteak eta zehapenak.
I. TITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Lizarrako udalerriko herri ondasunen administrazioa, erabilera, zainketa, berreskurapen eta probetxamendu egintzak erregulatzen dituzten arauak ezartzea da ordenantza honen xeda.
2. art. Herri ondasunak dira herri honetako bizilagun guztiek probetxatu eta erabil ditzaketenak.
3. art. Herri ondasunak besterenduezinak, preskribaezinak eta bahitezinak dira, eta ez dute beren gain tributurik izanen.
Ez dute aldaketarik jasanen beren izaeran nahiz tratamendu juridikoan, haiek probetxatu eta erabiltzeko era edozein dela ere.
4. art. Herri ondasunen gaineko arauak hauek dira: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta haren erregelamenduzko xedapenak; Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak, herrilurren ordenantza hau eta, bestela, Nafarroako Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluko hirugarren atalean xedatutakoa deusetan galarazi gabe.
II. TITULUA
Administrazioa eta xedapen egintzak
5. art. Herri ondasunen gaineko ahalmenak, dela haien erabileraz, dela administrazioaz, dela probetxamenduaren araubideaz, dela antolamenduaz den bezainbatean, Lizarrako Udalari dagozkio, ordenantza honetan azaltzen den moduan.
Herri ondasunen inguruan Lizarrako Udalak hartutako erabakiek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean ezarritako kasuetan.
6. art. Lurzati txikiak saldu edo trukatzeko desafektazioa egin aitzinetik Nafarroako Gobernuak haien onura publiko edo soziala deklaratu beharko du, eta hori baino lehen, Lizarrako Udalak justifikatu egin beharko du dagoen asmoa ezin dela beste bide batzuen bidez lortu, hala nola lagapena eginez edo kargak ezarriz, horiexek izanen baitira lehentasunezko aukerak.
Herri ondasunak desafektatu ondoren beste batzuei lagatzeko edo kargak ezartzeko hartzen diren erabakietan, itzultze klausula sartuko da beti, egintza horien helburuak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetarako.
Halakorik gertatzen baldin bada, lur horiek Lizarrako Udalaren ondarera itzuliko dira herri ondasun gisa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
III. TITULUA
Herri ondasunak zaindu eta berreskuratzea
7. art. Lizarrako Udala herri ondasunak zaindu, defendatu, berreskuratu eta hobetzen ahaleginduko da eta kontra eginen die horientzat kaltegarri izan daitekeen edozein pribatizazio saiori edo bestelako ekintzari.
8. art. Lizarrako Udalak edozein unetan berreskuratu ahalko du herri ondasunen jabetza, aldez aurretik legelariaren txostena ikusi eta interesatuari entzutea emanda. Beharrezkoa baldin bada, ekintza zibilak sustatuko dira herri ondasunak berreskuratu eta defendatzeko.
9. art. Lizarrako Udalak Nafarroako Gobernuari Jabetza Erregistroak igortzen dizkion ediktuen berri emanen dio, lursailen inmatrikulazioa edo herrilurrekin mugakide diren lursailen hedadura soberakina dela eta. Udalak osoko bilkuran hartu beharko du jakinarazpen horien inguruko erabakia.
10. art. Lizarrako Udalak Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko onespen berariazkoa beharko du, ondasunak herri ondarerako berreskuratzearren eskualdaketarik egin nahi izanez gero.
11. art. Lizarrako Udalak administrazio bidea erabiliko du beti, baimen, kontzesio edo beste edozeren kariaz herri ondasunen gainean sortutako eskubideak eta haiek ekarritako okupazioak iraungitzeko, eta ahalmen hertsatzaileez baliatuz. Aldez aurretik kalteordaina eman ala ez, zuzenbidearen arabera izanen da.
12. art. Lizarrako Udalak, herri ondasunei buruzko kontratuetan partaide denetan, interpretatu eginen ditu eta horiek betetzean sortzen diren zalantzak argituko.
Interpretatzeko erabaki horiek berehala hartuko dute indarra, eta ez dute galaraziko kontratugileek bide jurisdikzionalean behar den deklarazioa lortzeko duten eskubidea.
13. art. Lizarrako Udalak herri ondasunak defendatzeko bidezko diren ekintzak sustatzen ez baditu, herritarren ekimena zehaztuko den moduan izanen da posible. Ekintza horrek aurrera eginez gero, Lizarrako Udalak itzuli beharko dizkie herritarrei sortutako gastuak.
IV. TITULUA
Herri ondasunen probetxamendua
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
14. art. Ordenantza honek arautzen dituen probetxamenduak honako hauek dira:
a) Herrilarreen probetxamendua.
b) Bestelako herri probetxamenduak.
15. art. Lizarrako Udalak herrilurrak ekoizten jarri, hobetu eta haien probetxamendua ezin hobea izan dadin zainduko du, herrilurren izaera sozialarekin bateragarri eginez.
16. art. 1. Orokorrean, Lizarrako herrilurretako probetxamenduen onuradun famili unitateak izanen dira titularrek ondoko baldintzak betetzen badituzte:
a) Adinez nagusia izatea, edo adingabe burujabea nahiz epaile bidez gaitua izatea.
b) Lizarrako biztanle erroldan bizilagun bezala inskribatua egotea sei urteko antzinatasunez gutxienez ere.
c) Lizarran urtean bederatzi hilabetez bederen eta jarraian bizi izatea.
d) Zerga arloko eginbeharrak beterik izatea Lizarrako Udalarekin.
2. Famili unitateko kidetzat hartuko dira etxe berean bizi diren guztiak. Hala ere, aparteko famili unitatetzat hartuko dira guraso jubilatu edo pentsiodunak, nahiz eta familiakoekin bizi, baldin eta euren dirusarrerak lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez badira.
3. Artikulu honek sor ditzakeen zalantzak Lizarrako Udalbatzak argituko ditu, kasuan kasuko, Udalaren Ogasuneko Batzordeak txostena egin ondotik.
II. KAPITULUA
Herri larreen probetxamendua
17. art. Lizarrako Udaleko herri larreek ustiapen unitatea osatzen dute beste finka partikularrekin batera, antzinako ohitura, edo lege nahiz hitzarmenari jarraikiz, ondoko alderdietan, bazkatokirik eratzen ez badute ere:
Tokia Hektareak
Valmayor 125,15
San Lorenzo 148,89
Ibarra A 66,28
Ibarra B 52,45
Ibarra C 78,75
Oncineda 166,34
Valdelobos 82,40
Belastegi 138,84
Ordoiz 189,08
Los Castillos 50,90
Candelitera 49,51
Zarapuz 182,27
Hektareak, guztira 1.330,86
18. art. Lizarrako Udaleko herri larreen probetxamendua modu hauetako batean, eta lehentasunezko ordena horretan, eginen da:
a) Herritarrei zuzenean esleituz.
b) Antzinako ohituraren bidez.
c) Enkante publikoaren bidez esleituz.
19. art. Ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten famili unitateetako tilularrak izanen dira herri larreen probetxamenduaren herritarrendako zuzeneko esleipenaren onuradunak. Horretarako aziendak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Azienden Erroldaren Erregistroan alta emanda eduki beharko dituzte eta alta horrek ustiapen liburuan jasota egon beharko du. Titularrak gainera, Udalaren baimena beharko du, duen aziendari dagokion jardueran aritzeko.
20. art. Zuzenean probetxatuko dira larreak eta ez da zilegi izanen haien azpierrentamendua edo lagapena.
21. art. Esleipena 8 urterako izanen da.
22. art. Kontuan hartuz abelburu kopurua, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Lizarrako Udalak urteko kanona 375 pezetatan finkatu du hektarea bakoitzeko.
23. art. Adjudikazio prezioa urtero eguneratuko da, epealdi horretarako ezartzen den nekazariek eta abeltzainek eskuratutako prezioen aldaketa aplikatuz, beti ere erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeei jarraikiz (abeltzaintzako KPIa).
24. art. Urte bakoitzari dagokion kanona bi epetan ordainduko da:
-Lehenbiziko epea: urteko zenbatekoaren %50ri dagokiona, hilabeteko epean esleipen egunetik hasita.
-Bigarren epea: urteko zenbatekoaren gainerako %50ri dagokiona, esleipen egunetik hasita zazpigarren hilabetearen barnean.
25. art. Onuradunak, adjudikazioa egiten den egunetik hasita hamabost eguneko epean, esleipeneko 8 urteengatiko kopuru osoaren %4 ordaindu beharko du fidantza gisa.
26. art. Herri larreak probetxatzen dituzten abereek beharko dute izan osasun ziurtagiri bat egiaztatzen duena herri larreak probetxatzen dituzten abereen Osasun Babesari buruzko maiatzaren 4ko 5/1984 Foru Legearen 1. artikuluak eskatutako baldintzak betetzen direla, eta horregatik bete behar dira aipatu Foru Legean eta haren Erregelamenduan zehaztutako baldintza guztiak.
27. art. Herriko ohituraren arabera eta nekazariei kalterik ez eragiteko, Udalak ondoko baldintzak finkatzen ditu:
1. Larre hauetan herritarren ardi, zaldi, asto eta mando aziendak bazkatu ahal izanen dira, baldin eta Katastroan beren izenean baldin badira eta Ordenantza honetan xedatutakoa betetzen badute.
2. Abere horiek ezin izanen dira bazkatu horretarako espreski hesiturik dauden larreetan. Hortaz, ondoko lurretan ez dute sartzerik izanen: olibadietan, mahastietan eta hesiturik dauden lursailetan, Los Llanos Pasealekuan eta hango ibai bazterrean, Rocamador eta Puyko Saindutegiko elizetako zelaietan, Fuente la Salud eta Remontivaleko iturrietan eta Udalak erabaki ahal dituen bestelako tokietan.
Aurreko puntuan zehaztutako ondorietarako, ez da olibaditzat hartuko, erreguko hamabi olibondo edo gutxiago dituen lursaila eta, hortaz, animaliak sartu ahalko dira bazkatzera. Hori horrela izanik ere, abeltzainak begiratuko du landareak kalterik izan ez dezan, abeltzaintzaren betiko ohiturei jarraituz.
Halaber, mahastien ezaugarri eta inguruabar bereziak direla medio, mahasti lurretan bazkatzera sartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da jabearen idatzizko baimena izatea. Azkenik, frutarbol edo arboladiei dagokienez, azienda bazkatzera sartu ahalko da baldin eta lursailak hamahiru arbola edo gutxiago baldin baditu erreguko, salbu eta landarea erabat hazteko bidean baldin badago, sei urtetik gora baditu alegia. Horrelakoetan, ez da inolako debekurik izanen, edozein delarik arbolen kopurua. Baimen berezi hori ardi aziendari besterik ez zaio emanen, kalterik eragiten ez duela uste baita.
Debekaturik dago ahuntz azienda udalerrian bazkatzea.
3. Udal honek oihan landaketa plangintzari eutsiko dio, egungo herrilurretan eta erosten ahal dituenetan. Hori horrela, probetxamendu hori ez da oztopo izanen aipatu plangintza garatzen jarraitzeko.
Oihan landaketak hartzen dituen lurren azalera, herrilurrena nahiz Udalak erosten ahal dituenena, gora behera (lursail horiek, jakina, itxiturik egonen dira eta bertan ezin izanen da aziendarik sartu) Udalak ez ditu Ordenantza honetan zehazturiko kuotak murriztuko, ez eta onura, dirulaguntza edo ordainik emanen ere. Izan ere, Udalak oihan landaketa plangintza zabaltzeko asmoa argi utzi du eta probetxamenduaren onuradunak horren jakitun direla ulertuko da, jabeek inolako kalteordainik jasotzeko eskubiderik izanen ez dutela.
Arestian aipatu kasuetan ezik, azienda horrek ez du lursail, ureztapen lur, olibadi eta mahastietan bazkatzerik izanen, non eta jabearen idatzizko baimena ez duen. Debeku hori urratuz gero, Epaitegi eskudunen aurrean erantzun beharko du.
4. Aziendaren jabeek nekazaritzarako landalurrak errespetatu beharko dituzte eta horietan sartuz gero aziendak eragindako kalteengatik ordaindu beharko dute, salbu eta Udalaren iritziz, lur horiek azienda ez sartzeko erein baldin badira, espreski. Horrelako kasuetan eta behin frogatu ondoren, bazkatzen ahalko dute azienda, inolako erantzukizunik gabe.
5. Bazkatzera doan aziendak bidexketatik sartu beharko du lursailetan, horrelakorik baldin badago, eta debekaturik dago ezpondak zeharkatzea. Animaliek bata bestearen atzetik joan beharko dute, lursail horietako lurretan edo eustormetan kalterik ez eragiteko.
Euri egunetan eta ondokoetan ere ezin izanen da lursail horietan abererik sartu, hezetasuna dela medio, zanpatzearen ondoriozko kalte nabarmenak eragiteko arriskua desagertzen deneino. Hortaz, kalterik izanez gero, ordaindu beharko dira, beti ere erregu bakoitzeko bi pezetakoak edo handiagoak badira. Horrelakoetan, ukitutako zatiaren azalera hartuko da kontutan eta ez lursail osoarena.
6. Belarra jan edo zanpatzeagatiko kalteen erantzule zuzenak jabeak izanen dira. Kalte horien kostua kalkulatzeko ondoren zehaztuko den prozedurari jarraituko zaio.
Animaliak ezin izanen dira uztondo lurretan sartu, harik eta uzta oso-osorik bildu arte, salbu eta hamar hektarea edo gehiagoko soroetan, horietan sartu ahal izanen baitira uzta erdia larrainera eraman denean. Hala ere, uztaren erdia bilduta egon arren, jabeak hurrengo urterako gorde nahi baldin badu, lursail horiek errespetatu beharko dira. Horrelako kasuetan, uzta bildu eta berehala soroa egoki mugarritu beharko da eta udaleko tasatzaileei jakinarazi, hamar eguneko epearen barruan ager daitezen. Bitartean animaliak ezin izanen dira sartu.
Perituek adostasun txostena eman ondoren, jabeek lan horren berri eman eta Udaltzainen buruari bidaliko diote ziurtagiria, akusatu den aziendaren jabeari igor diezaion, behar diren ondorioak izan ditzan.
Azaroaren batetik hamabostera bitartean lurzati horiek berriro ere ikuskatuko dira, egoera aldatu denentz frogatzeko. Epe horretan berrikuskapenik eginen ez balitz edo, eginda ere, uztaren erdia baino gutxiago dagoela frogatuko balitz, aziendari sartzen utziko litzaioke.
Kaltea eragin duen aziendaren jabeak ez badu onartzen udal langileen txostena, peritu-tasatzaile bat izendatu ahalko du. Bi peritu horien arteko desadostasunik balego hirugarren batengana joko litzateke. Hirugarren hori zozketaren bidez hautatuko da, Alkateak, lursailaren jabe edo errentamendu hartzaileak eta aziendaren jabeak izendatuko dituzten hiruren artean.
Aziendaren jabeak bost eguneko epea izanen du eskubide horretaz baliatu ahal izateko, ikuskapen edo berrikuskapenaren berri ematen denetik aitzina. Epe hori periturik izendatu gabe amaiturik, eskubide hori galdu eta soro hori errespetatu beharko du. Bestela, aziendak eragindako kalteak, hurrengo urteko maiatzean udal perituek baloratuko dituztenak, ordaindu beharko ditu.
7. Gordetzeko diren gari, garagar eta olo uztondoak izanik ere, jabeek uzta bildu aurretik landu nahi badituzte, Udalari jakinarazi beharko diote, gutxienez hiru egun lehenago, aziendak probetxatu ahal izateko. Hala egiten ez dutenei Alkatetzak bost eta berrogeita hamahiru pezeta bitarteko isuna jarriko die, kalteen ordain gisa. Isun hori Udalari ordaindu beharko zaio.
8. Debekaturik dago Nafarroako Nekazaritzako Burutzaren baimenik izan gabe uztondoak erretzea. Baimena lortuz gero, nekazariak udalari jakinarazi beharko dio eta Udalari leporatzen ahal zaizkion kalte eta galeren erantzule izanen da. Kalte-galerak Udalak baloratuko ditu eta horien zenbatekoa bazkatzen den aziendaren jabeei kenduko zaie.
9. Kalterik izan duten lursailen jabeek edo errentamendu hartzaileek Udalari eskatuko diote kalteordaina. Horretarako udal tasatzaileen ikuskapena beharko da, eta horren ziurtagiria Udaletxean aurkeztu, ondoren abeltzainari bidal diezaioten. Jabeek udalaren tasazioa onartzen ez badute, beste peritu bat izendatu ahalko dute tasazioa egin dezan, ziurtagiria aurkeztu eta ondoko egunetan. Bi alderdien artean akordiorik ez badago, 7. artikuluan adierazitakoari jarraikiz hautaturiko hirugarren peritu batek eginen du tasazioa. Horretarako zehaztu den bi eguneko epean, Alkatetzaren iritziz, nekazari eta abeltzainek justifikatzen ez badute beste tasazio baten beharra edo epe horren barruan egiterik ez dutela, abeltzainak udal perituek zehazturiko kalteordaina ordaindu beharko du, errekurtsorik paratzeko aukerarik izan gabe. Udal perituek kalterik izan dela egiaztatuko balute, dagokion abeltzainak tasazioan parte hartu duten perituen ordainsariak ordaindu beharko lituzke.
10. Azienda 3. artikuluan zehazturiko lursail salbuetsietan sartuko balitz, jabeak bost pezetako isuna ordaindu beharko luke, abelburu eta egindako huts bakoitzeko. Horrelako kasuetan dagokion salaketa Lizarrako Udalaren Alkatetzari igorriko zaio izapida dezan.
Era berean, debekatuta dago Udalak oihan landaketarako erabiliko dituen lurretan bazkatzea, harik eta Udalaren iritziz, arbolak aski hazi arte.
Horren inguruan izan daitezkeen arau-hausteak aurreko artikuluan zehazturikoari jarraikiz zehatuko dira.
28. art. Prozedura. Udalbatzak aldez aurretik hala erabakirik, 15 eguneko epea irekiko da, eskubidea dutela uste dutenek herri lurzatien adjudikazioa eskatu ahal izan dezaten. Ediktua Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.
29. art. Udalak behin-behineko adjudikazioa eginen du, ondoko inguruabarrak kontuan hartuz:
a) Lehentasuna izanen dute diru premia duten famili unitateek.
b) Adjudikazioa abelburu kopuruaren arabera eginen da, antzeko kopurua duten esaktzaileen artean.
30. art. Behin-behineko adjudikazioa eginik, 10 eguneko epea utziko da erreklamazioak egiteko. Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko dira esleipenak.
31. art. Herritarren arteko banaketa egin ondotik sobran gelditzen diren larreak enkante publikoan emanen dira, 8 urterako eta indarra duen legerian hala nola Ordenantza honetan horri doakionean xedatutakoari lotuz.
III. KAPITULUA
Herri ondasunen beste probetxamendu batzuk.
32. art. Ehiza barrutiak herrilurrak sartuz eratu badira, gai horren gainean 1981-3-17an Nafarroako Foru Parlamentuak emaniko arauari eta xedapen osagarriei jarraikiz eginen da hango ehizaren probetxamendua.
33. art. Ondareko uren kontzesioa, herrilurren okupazioa, herrilurretan harrobiak ustiatzea eta herrilurretan egin nahi den beste edozein probetxamendu edo hobekuntza, kasu bakoitzerako Lizarrako Udalak prestatzen dituen baldintza pleguek zuzenduko dituzte. Horrez gainera, beharrezkoa izanen da jendaurrean 15 egunez gutxienez paratzea eta Nafarroako Gobernuak onestea.
IV. KAPITULUA
Herri ondasunen hobekuntzak
34. art. 1. Lizarrako Udalak indarrik gabe uzten ahal ditu probetxamenduen esleipenak, lur horiek honako xedea baldin badute:
a) Herrilurren gaineko kargak kentzea.
b) Herrilurra hobetzea.
c) Gizarterako proiektuak egitea, inguruabar pertsonalak, familiarrak edo sozialak direla medio beharrean daudela justifikatzen duten herritarrei laguntzeko.
2. Proiektu horiek Udalak nahiz interesaturik dauden herritarrek sustatzen ahal dituzte eta lehentasuna izanen dute.
3. Hauxe da kasu horietan jarraitu beharreko prozedura:
a) Udalaren erabakia, proiektua eta ukitutako herrilurren probetxamendua arautuko duen erregelamendua onesten dituena.
b) Hilabete batez jendaurrean jartzea eta Udalaren erabakia, aurkezten diren alegazioei buruz.
c) Nafarroako Gobernuaren onespena.
4. Nafarroako Gobernuaren onespenak indarrik gabe utziko ditu ukitutako herrilurretan diren esleipenak, eta titularrei sortarazten zaizkien kalte eta galerak, bai eta lurretan eginak dituzten hobekuntzak ere, ordainduko zaizkie, zuzenbidez hala egokitzen bazaie.
35. art. Probetxamenduaren onuradunak herrilurra hobetzeko egiten dituen proiektuak Udalak baizik ez ditu onetsi beharko, aldez aurretik 15 egunez jendaurrean jarri eta gero aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren.
V. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
36. art. Honako hauek dira arau-hauste administratiboak:
a) Erabilpena zuzenean eta pertsonalki ez egitea.
b) Probetxamenduaren kanonak ez ordaintzea Udalak finkatzen dituen epeetan.
c) Herrilurraren probetxamendua nabarmen gaizki edo osoki ez egitea.
d) Herrilurrari adjudikazioko erabilera ez dena ematea.
e) Adjudikazioetan zehaztutako epeak ez errespetatzea.
f) Herri larretan bazkatzen den Aziendaren Osasun Babesari buruzko Foru Legean eta Erregelamenduan xedatutakoa ez betetzea.
g) Hildako abereak lurperatu gabe uztea.
h)Larratze eremuak ez errespetatzea.
i) Ordanentza honetan xedatutakoaren kontrakoa den beste edozein gertaera edo egintza.
37. art. Arau-hauste horiek ondoko zehapenak izanen dituzte:
-a), b), c), d) eta f) arau-hausteengatik kontzesioa kenduko da, nahiz eta horrek ez duen galarazten Nafarroako Gobernuaren organo eskudunek zehapenak ezartzea.
-e) arau-haustearengatik, herrilur edo herri larreen errentamendua hartzeko desgaitzea.
-Gainontzeko arau-hausteengatik, eragindako kaltearen balioaren halako bost eta hamar bitartean ordainaraztea. Balioa zehazterik ez badago, hamar mila eta berrehun mila pezeta bitarteko zehapena ezarriko da.
16. ordenantza.-Espaloietan eta zirkulazio murriztuko aldean barna ibilgailuak sartzeagatiko tasak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko bidea gordetzeagatikoak arautzen dituena
1999an indarra izan duten Ordenantzetako 1. araua aldatzen da eta 2000. urterako 16. ordenantza izatera pasatzen da, eranskineko tarifak %2 igotzen dira, eta 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8 eta 10. artikuluak aldatzen dira eta tarifen eranskinean III. epigrafea gehitzen da. Hona nola gelditu den:
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatu zen, arau honetan ezartzen dira prezio publikoak bide publikoan edo erabilera publikoko lurretan ondoko probetxamendu hauetako edozein egiteko:
a) Erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan 2 gurpil edo gehiagoko ibilgailu eta zalgurdiendako sarrera edo pasabidea, sestra aldaketaz edo aldaketarik gabe.
b) Enpresek edo partikularrek eskaturik, merkatugaien zama-lanak egiteko erabilera publikoko bide eta lurretan lekua gordetzea.
c) Erakunde edo norbanakoentzat igilbailuak aparkatzeko lekua gordetzea erabilera publikoko bide eta lurretan.
d) Sarbidea zirkulazio mugatuko aldeetara.
2. art. Honako prezio publikoa ez da eskatuko zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako probetxamenduengatik, enpresa horiekin probetxamendu guztien ordainketa ituntzen denean. Horrela eginez gero, aipatu enpresen probetxamenduak zehazki arautzen dituen Ordenantzak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dute.
Noiz sortzen den ordaintzeko beharra
3. art. 1. Ordaintzeko beharra sortzen da probetxamenduari baimena ematen zaion unean, edo hura hasten den unean, baimenik gabe egiten denean. Hurrengo zergaldietan, urte naturalarekin batera hasiko dira horiek, tasa urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ordainaraziko da.
2. Tasaren kuotaren zenbatekoa seihileko naturaletan hainbanatuko da, erabilpena hasi edo bukatzeko eskaeren kasuan.
Ordaindu behar dutenak
4. art. 1. Subjektu pasiboak dira, zergadun diren partez, pertsona fisiko edo juridikoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, unitate ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateak:
a) Baldin tokiko jabari publikoa bereziki beren mesede erabili edo aprobetxatzen badute, 1. artikuluak aurreikusten dituen kasuetako baten arabera.
b) Baldin dagokion udal lizentzia eskatzen badute.
2. Zergadunaren ordekotzat hartuko dira, 1. artikuluko a) kasuan adierazitako ibilgailu eta zalgurdiendako sarrera edo pasabidea duten etxebizitza edo lokal horien jabeak.
Oinarriak, tasak eta tarifak
5. art. Tasaren zenbatekoa baliagarritasunak merkatuan izanen lukeen balioaren arabera finkatuko da.
6. art. Espaloietan barna ibilgailuak sartzeagatiko eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko bidea gordetzeagatikoenak zehaztu ahal izateko, ondoko adierazpen matematikoa erabiliko da:
CU = Ml* Mep* Vpf %Cf
Esanahi honekin:
CU = ordaindu beharreko kuota
Ml = metro linealak, atean
Mep = metroak, eremu publikoan
Vpf = Poligono fiskalaren balioa (hirilurren kontribuzioan zehazten dena)
%Cf = kostu finantzarioa
Kudeaketa arauak
7. art. Lizentziak emateko onesten den Arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.
8. art. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea burutzeko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.
Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.
Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta prezio publikoak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.
Gordailu hori indarra duen arauteriak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeen zehapenak ordainteko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.
9. art. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzagatiko lizentziak emanik, Arielen Bulegorari eman beharko zaio horren berri, dagokion zentsuan sartu ahal izateko.
10. art. Prezio publikoak epe bakarrean kobratuko dira.
TARIFEN ERANSKINA, ESPALIOETAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ETA APARKATZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANAK EGITEKO BIDEA GORDETZAGATIKOENA
Aplikatu beharreko adierazpen matematikoa honakoa izanen da:
CU = Ml* Mep* Vpf %Cf
Esanahi honekin:
CU = ordaindu beharreko kuota
Ml = metro linealak, atean
Mep = metroak, eremu publikoan
Vpf = Poligono fiskalaren balioa
%Cf = kostu finantzarioa
I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea
Espaloietan barnako pasabideei dagokienez, kuotaren formula aplikatuko da, egunaren 24 orduen arabera, eta tarifak honakoa izanen dira:
-Gune publikoko metroak: 4,5 metro
-Poligono Fiskalaren Balioa:
1999 2000
m2/urte m2/urte
1. poligonoa 81.038 82.659
2. poligonoa 57.285 58.430
3. poligonoa 46.108 47.030
4. poligonoa 61.477 62.706
5..poligonoa 74.052 75.533
6..poligonoa 26.547 27.078
7. poligonoa 82.435 84.084
8. poligonoa 34.930 35.629
9. poligonoa 15.369 15.676
10. poligonoa 32.136 32.779
11. poligonoa 37.724 38.478
12. poligonoa 1.117 1.139
Kostu finantzarioa: %5 izanen da.
III. epigrafea.-Zirkulazio murriztuko aldea.
-Txartelaren kuota: 1.500 pezeta.
17. ordenantza.-Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu berezietako prezio publikoak arautzen dituena.
1999an indarra izan duten ordenantzetako 2. araua aldatu egin da eta 2000. urtean 17. ordenantza izanen da. Eranskineko tarifak %2 igo dira eta 1, 2 eta 11. artikulua aldatu eta 13. artikuluari testu berria gehitu zaio. Hona nola gelditu den:
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatu dena, Ordenantza honetan tasak ezartzen dira, bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupearen ondoko erabilera pribatiboari edo probetxamendu bereziari dagozkienak:
a) Erabilera publikoko lurretan zorupea hartzea.
b) Erabilera publikoko lurrak salgaiz, eraikuntza materialez, eraikuntza-hondarkiz, hesiz, zutabez, aldamioz eta antzeko instalazioz hartzea.
c) Pisuetan burdin hesiak, sabai-leihoak, airebideak, sarbide-ateak, karga ahoak eta tokiko edozer kaletako zorua edo zorupea hartzen duten antzeko instalazioak ezartzea, sotoei edo erdi sotoei argia, airea, pertsona edo ibilgailuentzako sarbidea emateko asmoz.
d) Edozein kaletan buruz gainekoa edozer elementuz hartzea: eraikuntza osagai itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, toldoak, haizetakoak eta antzeko instalazioak, buruz gainekoak edo fatxada-lerrotik irtendakoak.
e) Tendidoak, hodiak eta galeriak argindarra, ura, gasa eta beste edozer fluidoren eramanbideak egiteko, besteak beste lineetarako zutoinak, kableak, tximeletak, euste kaxak, banatze kaxak eta erregistro kaxak, transformadoreak, errielak, baskulak, salgailu automatikoak eta antzekoak kalean edo erabilera publikokoak diren beste terrenoetan ezartzen badira edo haien buruz gainekoa hartzen badute.
f) Tokiko erabilera publikoko lurrak mahaiz, aulkiz, tribunaz, oholtzaz eta antzeko elementuz hartzea, dirua irabatzeko asmoarekin.
g) Kioskoak kalean ezartzea.
h) Postuak, barrakak, saltzeko txabolak, ikuskizunak, atrakzioak edo jolastokiak tokiko erabilera publikoko terrenoetan ezartzea, eta bai kaleko industriak eta tokiz tokiko industriak eta zine filmazioak ere.
i) Erakusleiho, beiraleiho eta portadak.
j) Erregai gordailuak eta erregaia banatzeko aparatuak, eta oro har, edozer jenero edo salgai banatzekoak, tokiko erabilera publikoko lurretan.
k) Iragarkiak erabilera publikokoak diren lurrak hartuz ezartzea, edo tokiko errepide, auzobide eta gainerako bide publikoetatik ikusteko moduan.
l) Lurrari eusteko hormak, eraikuntzak eta hesiak, behin betikoak nahiz behin-behinekoak izan, tokiko bide publikoetan.
m) Azienda kaletik edo erabilera publikoko lurretatik pasatzea.
2. art. Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen probetxamenduengatiko tasak ez dira ordainarazpen honen menpe egonen, aipatu enpresen probetxamenduak arautzen dituen Ordenantza honi edo bidezko udal erabakiei lotuko baitzaizkie.
11. art. 1. Arau honetan araututako tasei lotutako probetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Prezio publikoa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.
2. Probetxamenduak lizentziarik behar ez badu, aurretik dagokion kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero salmenta txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.
3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion Bulegoan eginen da. Pagamendua lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago eginen da probetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua probetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.
Probetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hirulekoaren likidazioa probetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori bukatu baino gutxienez hilabete bat lehenago.
4. "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, etabarrik badago, eta kobratutako prezio publikoaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.
13. art. Lizarrako jaietan kalez-kaleko salmentako saltokien probetxamenduak erabili ahal izateko ondoko baldintzak ezarri dira:
Lehena
A) Dauden saltokiak adjudikatzerakoan, kontuan hartuko dira aurreko urteetan eginiko adjudikazio-okupazioak.
B) Saltoki finkoa eskatzeko, ondoko egutegia eta arau erregulatzaileak ezarri dira:
1) Udaltzaintzan ikusgai egonen dira herriko jaietan finkoak izan daitezkeen saltokien planoak.
2) Eskabideak Udaltzaintzan aurkeztuko dira, baimena zein saltokitarako eskatzen den adieraziz eta Alkatetzaren bandoaren bidez jakinaraziko den epearen barnean eta moduan, behar den aurrerapenarekin.
3) Uztailaren 18an eskatzaileei adjudikatutako saltokiak ikusgai jarriko dira Udaltzaintzan . Interesatuek dagokien ordainketa egin beharko dute, 2000. urteko uztailaren 25ean arratsaldeko 13:30ak baino lehen, saltokiak salmenta eremu aldera okupatzen duen metro lineal bakoitzeko ordenantza honetako tarifen eranskinean xedatutakoari jarraikiz. Ordainketa epe horretan egiten ez badute, eskubidea galduko dute eta hasiera batean saltokirik eskuratu ez duten eskatzaileen artean adjudikatuko da, beti ere goian aipatutako tasa ordaindu ondotik.
C)Esleipen hartzaileak tasa ordaindu zueneko data eta ondoren zehazten diren baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondotik soilik okupatu ahal izanen du esleitutako saltokia:
-Altan izatea J.E.Z.en dagokion epigrafean.
-Altan egotea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean
-Titularraren identifikazio pertsonala
-Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria.
Bigarrena
Jateko eta edateko gaiei dagokienez, Lizarrako Udalak agintzen dituen xedapen hauek bete beharko dira:
a) Jardueraren neurria zeinahi dela ere, langile guztiek janari erabiltzaileen karneta izan beharko dute.
b) Jardueraren tamainari erantzuteko adinako ontzi-garbigailua duten industriek soilik erabili ahal izanen dute ontziteria eta beirateria klasikoa.
Ontzi-garbigailurik ez dutenek behin erabili eta botatzeko ontzi, beira eta mahai-tresnak erabili beharko dituzte.
c) Ikusgai dauden jaki galkorrak eta berehala kontsumitzekoak beira bakunaz estali beharko dira.
Jaki galkorrak baina berehala kontsumitzekoak ez direnak, haragiak eta arrainak kasu, kantitate handitan erakutsiz gero, 8º C-tik beheitiko tenperaturan mantenduko dituzten hozkailuen bidez babestu beharko dira.
d) Izozkiak, baleude, izozgailuan gordeta egon beharko dute eta banako jatorrizko ontzietan eskainiko zaizkio erosleari.
Debekatuta dago edozein modutan eta inolako salbuespenik gabe esnegain edo kremadun gozokiak eta mariskoak saltzea.
Hirugarrena
Baimena ematen da soinaren gainean eraman daitezkeen salgaien salmenta mugikorrerako (puxika, zapi eta abarrena). Hori bai, produktua saltzeko ez bada, debekatua izanen dute geldirik egotea, eta ezin izanen dute esku-gurdi edo antzeko tresnarik erabili salgaia garraiatzeko.
Laugarrena
Lur hauen alogera Erraldoien Ostiral bezperako arratsaldeko 20:00etatik festak bukatu eta biharamuneko goizeko 6:00ak arte kontratatuko da. Epea luzaezina izanen da.
Bosgarrena
Errentamenduren bat eskuratu eta ordaindu dutenek ez dute itzulketa eskatzeko eskubiderik izanen, nahiz eta erabili ez edo arrazoi nahikoa izanik uztera behartuak izan.
Seigarrena
Baimenak pertsonalak eta besterenezinak izanen dira, eta Udal honetako edozein udaltzainek edozein unetan hala eskaturik N.A.N. edo nortasuna egiaztatuko duen beste edozein agiriren eta udalaren baimenaren bidez egiaztatu beharko da saltokiaren adjudikazioaren titulartasuna.
Zazpigarrena
Esleipen hartzaileek ezin izanen dute inolaz ere adjudikazioa egitean finkatutako neurririk gainditu edo aldatu, ez eta dagokien lotea zatitu edo besteri alokatu ere. Era berean, ohartarazten da adjudikazioa eman zen jarduerarako erabili beharko dela. Beraz saltoki bakarra eta zatiezina soilik paratu ahal izanen da adjudikazio bakoitzeko.
Zortzigarrena
Debekatuta dago ikuskizun pornografikoak iragarri nahiz erakustea, baita ezaugarri horiek dituzten salgaiak saltzea ere.
Era berean, debekatuta dago zine, diapositiba eta abarren emanaldiak egitea.
Mixto garibaldi direlakoak (petardoak) saltzea ere debekatuta dago. Aginpidedunek salgai mota hauek kendu ahal izanen dituzte.
Bederatzigarrena
Guztiz debekatuta dago bozgoragailuak, sirenak, eta abar era zaratatsuan erabiltzea. Horien tonua 70 dezibeliokoa izanen da gehienez, eta eguerdiko 12:00etatik gauediko 24:00ak arte soilik erabili ahal izanen dira, ulerturik, baldintza hau betetzen ez dutenek saltokia utzi egin beharko dutela. Gainerako soinu zaratatsuen gaineko kontrola ere eginen da.
Hamargarrena
Guztiz debekatuta dago hiri honetako eremu zolatuetan iltzeak sartu edo zuloak egitea. Egitura ttikiak zola gainean sostengatzeko, euskarriaren azalera handituko duten zurezko piezak jarriko dira zoladuran arrastorik gera ez dadin.
Era berean, debekatuta dago hiriko edozein kaletan "egoteko leku"-tarako balio dezaketen karabana edo ibilgailuak jartzea, eta ezin izanen dira garbiketak egin, jantziak eseki, eta abar egin. Alkatetzak urtero zehaztuko du feriazaleek aipatu karabanak jarri eta etxeko lanak egiteko leku egokia.
Hamaikagarrena
Baldintza plegu honetako artikuluren bat behin eta berriro ez betetzeak, esleipena iraungitzea eta horrekin batera esleipen hartzaileak saltokiagatik ordaindutako dirua galtzea ekarriko du.
Hamabigarrena
Interesatu guztiek Udalera agertu beharko dute adjudikatutako lurra Planoaren gainean egiaztatzeko. Horretarako izendatutako udal arduradunak instalazioen zuinketa egitean saltokiak eskuin nahiz ezkerrera eraman ahal izanen ditu edota haien posizioa aldatu, multzoaren egokitasunari begira.
Hamahirugarrena
Esleipen hartzaile bat saltokia jartzen hasi eta adjudikazioa egiterakoan deklaratu zituen neurriak zuzenak ez direla frogatzen bada, Udal arduradunak ez dio saltokia jartzen utziko ezkutatutako azaleraren tasa Udalari ordainduagatik ere, soberako azalera hori adjudikazioa arautu zuen prezioaren bikoitza ordaindu beharko baitu. Saltokiaren benetako neurriak direla eta jartzea ezinezkoa bada, jabeak ordaindutako dirua eta eskubideak galdu eginen ditu.
Hamalaugarrena
Erabiltzaileek edo pertsonek instalazioaren eraginez izan ditzaketen istripuen erantzuleak esleipen hartzaileak izanen dira.
Hamabosgarrena
Feriazaleek, adjudikazioan parte hartzeagatik soilik, ontzat hartzen dituzte Ordenantza honetako baldintza guztiak. Ordenantzaren ale bana emanen zaie hala eskatzen duten parte hartzaile guztiei, inork ez dezan ezjakintasunik alegatu. Ordenantza honen interpretazioa, aplikazioa, instalazioen kalifikazioa eta oro har antolakuntza eta administrazioa Alkatearen esku geldituko dira, eta honek apelaziorik gabe erabakiko ditu saltokien kontzesioak irauten duen bitartean sor daitezkeen zalantza guztiak, baita esleipen hartzaileek loteak utzi behar izaterainokoak ere.
Hamaseigarrena
Argindar hornidura Iberdrolari eskatu beharko zaio zuzenean, eta gastuak esleipen hartzaileen bizkar izanen dira.
Esleipen hartzaile guztiek Industri Delegazioak eskatzen dituen baldintza guztiak bete beharko dituzte instalatu eta jarduteko.
Instalazio guztiek jendaurrean eduki beharko dituzte salgaien prezioak.
Hamazazpigarrena
TOKIA ETA METROAK
TOKIA METROAK
-San Andres kalea
Banco Santander/La Caixa-ren aurrean 33
Banco Guipuzcoa/C.A.N.-en aurrean 38
-Foruen plaza
I. Zunzarren-en aurrean 43
Flores San Pol.-en aurrean 40
Henri-Gar bitxidendaren aurrean 12
-Nafarroa Beherea kalea 50
Saltokiek 3 m.ko sakonera izanen dute gehienez ere, Nafarroa Beherea kalean salbu.
Ibilgailuak Banco Guipuzcoano-ren aurreko espaloian soilik jarri ahal izanen dira.
TARIFEN ERANSKINA BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN PROBETXAMENDU BEREZIETAKO PREZIO PUBLIKOEI DAGOKIENA
I. epigrafea.-Zoruaren probetxamendu bereziak
I.1.-Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:
Kuota= terrazaren azalera m2-tan * poligono fiskalaren balioa * Kostu finantzarioa
-Terrazaren azalera m2-tan: bide publikoan zenbat metro karratu hartzen diren.
-Poligono fiskalaren balioa: balioak ondokoak izanen dira:
1999 2000
Pta./m2/urte Pta./m2/urte
1. poligonoa 41.800 42.636
2. poligonoa 29.560 30.151
3. poligonoa 23.800 24.276
4. poligonoa 31.720 32.354
5. poligonoa 38.200 38.964
6. poligonoa 13.700 13.974
7. poligonoa 42.540 43.390
8. poligonoa 18.000 18.360
9. poligonoa 7.940 8.099
10. poligonoa 16.580 16.912
11. poligonoa 19.460 19.849
12. poligonoa 580 592
-Kostu finantzarioa: % 5 aplikatuko da.
I.2.-Azoka txikiak, metro linealeko urtean:
Foruen plaza: 19.600 pezeta.
Santiago plaza: 18.500 pezeta.
I.3.-Merkatu ttikiak:
Herriko jaietan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 41 pezetakoa (1999 urtean) eta 42 pezetakoa (2000. urtean) izanen da metro karratu bakoitzeko.
Halaber, enkantea ez den beste prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.
San Andres: 12.500 pezeta.
Nafarroa Beherea (arkupeetatik kanpora): 12.500 pezeta.
Nafarroa Beherea (Arkupeetan): 9.000 pezeta.
Foruen plaza (lehenbiziko lau postuak, Esparza Farmaziaren ondoan): 12.500 pezeta.
Foruen plaza (gainerakoan): 9.000 pezeta.
Herriko jaietarako, udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 11.500 pezetako tasa sortuko du (1999 urtean) eta 11.725 pezetakoa (2000. urtean), pertsona bakoitzeko eta jaietako egun guztietarako.
Jaietarako alderdi politikoek paratzen dituzten txosnak, beti ere horretarako baimena eskatu ondoren, (1999 urtean) 1.225 pezetako tasa eta (2000. urtean) 1.250 pezetakoa ordaindu beharko dute metro karratu bakoitzeko, eta aipatu txosnak makurtuko dira Alkatetzaren erabakietara, azalerari eta txosna kopuruari buruz, beti ere dagoen azaleraren arabera.
I.4.-San Andreseko feriak:
San Andreseko ferietan bide publikoa okupatzen bada, (1999. urtean) 840 pezetako tasa eta (2000. urtean) 850 pezetakoa sortuko da metro karratu bakoitzeko eta sqalmenta postuekin okupatzen bada, berriz, 840 pezetako tasa (1999. urtean) eta 850 pezetakoa (2000. urtean), metro lineal bakoitzeko.
I.5.-Auzoetako jaiak:
Auzoetako jaietan bide publikoa okupatzen bada, 5.000 pezetako tasa sortuko da 1999. urtean eta 5.100 pezetakoa 2000. urtean atrakzio bakoitzeko.
I.6.-Zirkoak eta horrelatsukoak:
Zirkoek eta horrelatsukoek 7.300 pezetako tasa ordainduko dute 1999an eta 7.450 pezetakoa 2000. urtean.
I.7.-Kioskoak, eguneko salmentarako:
Hilean 1.467 pezetako tasa ordainduko dute 1999an eta 1.496koa 2000. urtean.
I.8.-Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak:
Bide publikoan dauden poste nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak paratzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 3.000 pezetako kuota ordainduko da unitate bakoitzeko 1999an eta 3.060 pezetakoa 2000. urtean.
I.9.-Hesiturak eta biltontziak:
Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:
Kuota = Poligono fiskalaren balioa * m2 okupatuak * Kostu finantzarioa * egunak
-Poligono Fiskalaren Balioa: Hirilurreko kontribuzioan zehaztutakoa da, hots, ondoko hau:
1999 2000
m2/urte m2/urte
1. poligonoa 81.038 82.659
2. poligonoa 57.285 58.430
3. poligonoa 46.108 47.030
4. poligonoa 61.477 62.706
5. poligonoa 74.052 75.533
6. poligonoa 26.547 27.078
7. poligonoa 82.435 84.084
8. poligonoa 34.930 35.629
9. poligonoa 15.369 15.676
10. poligonoa 32.136 32.779
11. poligonoa 37.724 38.478
12. poligonoa 1.117 1.139
-Metro karratu okupatuak: Hesiturak edo edukinontziak okupatutako metro karratuak.
-Kostu finantzarioa: %5 aplikatuko da.
-Egunak: bide publikoa zenbat egunez okupatzen den.
-Biltontzien kudeaketaren kostua: 705 pezeta 1999an eta 720 2000. urtean.
-Hesien kudeaketaren kostua: 1.175 pezeta 1999an, 1.200 pezeta 2000. urtean.
II. epigrafea.-Zorupeko probetxamendu bereziak:
II.1.-Paratutako tanga bakoitzeko:
Kuota = poligono fiskalaren balioa * okupatutako metroak, orubean.
II.2.-Kableak sartzeagatik:
Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hoditeriak erabiliz, baina 8.700 pezetako tasa ordaindu beharko dute 1999an eta 8.874 pezetakoa 2000. urtean, etxebitzitzetarako hartune-hodi bakoitzeko.
18. ordenantza.-Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak arautzen dituena
1999an indarra izan duten ordenantzetako 3. araua aldatzen da, eta 2000. urtean 18. ordenantza izanen da. Gainera 1, 2, 3, 8, 9 eta 10. artikuluak aldatu dira. Hona nola gelditu diren:
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100 eta 105. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatu baitzen, honako arau honetan ezartzen dira tasak, hain zuzen ere hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupearen probetxamendu bereziei dagozkienak, auzakide guziak edo hauetako kopuru haundi bat ukitzen dituztenean.
Zergak ordaindu beharra
2. art. Tasa ordaindu beharra sortzen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek kable, tutueria, kanalizazio, biltontzi, transformadore kutxeta, poste, horma-beso, hornidura edo erregistro kutxa eta zerbitzua ematearekin zerikusia duten bestelako probetxamenduekin hegaldura, zorua eta zorupea okupatzen dituztenean.
Ordaindu behar dutenak
3. art. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko bide publikoko eta herrilurretako hegaldura, zoru eta zorupea erabiltzen dituzten enpresak.
8. art. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.
Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren ariora finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.
Enpresek probetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan probetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.
Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko duena.
9. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek udalerrian erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena hiruhilero aurkeztu beharko dute. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.
Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, Arau honetan ezarritakoaren arabera.
10. art. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagozkien tasen zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.
19. ordenantza.-Udalaren hilerriko kontzesioengatiko prezio publikoak arautzen dituena.
1999an indarra izan duten ordenantzetako 4. arau aldatzen da eta 2000. urtean 19. ordenantza izanen da. Eranskineko tarifak %2 igo dira eta 1 eta 2. artikuluak aldatu dira. Hona nola gelditu den:
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatu baitzen, honako ordenantza honetan ezartzen dira prezio publikoak, hain zuzen ere, Udalaren Hilerriko panteoi, hilobi, nitxo eta kolunbarioen kontzesioengatiko prezio publikoei dagozkienak.
2. art. Kasuan kasuko tasa ordaintzera behartua dago kontzesioaren esleipena eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
UDAL HILERRIKO KONTZESIOEN PREZIO PUBLIKOEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.-Panteoiak, hilobiak eta nitxoak.
1999 2000
A) Panteoiak
-Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako135.050 137.750
B) Norbanakoen hilobia
-10 urteko kontzesioa11.060 11.280
-5 urteko luzapena10.025 10.225
C) Nitxoak
-10 urteko kontzesioa24.110 24.590
20. ordenantza.-Hiriko halako eremu publiko batzuetan ibilgailuen aparkamenduaren mugapena eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa eta horri dagokion tasa arautzen duena.
1999an indarra izan duten ordenantzetako 5. araua aldatzen da, eta 2000. urtean 20. ordenantza izanen da. Gainera 1, 2, 3, 5, 6, 7, 8 eta 9. artikuluak aldatu dira. Hona nola gelditu diren:
Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean (3. atala, lehenbiziko kapitulua) eta aplikatzen ahal den gainerako arautegian aurreikusitakoari jarraikiz.
2. art. Eremu publikoko lekuetan ibilgailuak aparkatzeko erabilera pribatiboa egiteko prezio publikoa ezarri da.
Ordaindu beharra
3. art. Ordaindu beharra sortzen da:
Alde batzuk aparkaleku zaindu eta araututzat hartu eta horrela seinalatzen diren toki edo eremu publikoetan aparkatzean, erabiltzaileak eskatzen ez baditu ere.
Udalak bando bidez zehaztuko ditu arautzen diren aldeak zein diren.
Aipatu eremu edo lekuetan aparkaturik ere, ibilgailu hauek ez dute delako tasa ordainduko:
a) Motozikletak, zikloak, ziklomotoreak eta bizikletak.
b) Beren kategoria edo jarduerarako erreserbaturiko aldeetan aparkatutako ibilgailuak.
c) Zamalanetan ari diren ibilgailuak, geldialdiek 5 minutu baino guttiago irauten badute.
d) Auto-taxi ibilgailuak, gidaria bertan bada.
e) Jardun ofizialean dauden ibilgailuak, behar bezala identifikatuak, Estatuarenak, komunitate autonomoarenak, probintziarenak edo udalerriarenak badira, eta zuzenean nahiz zeharka beren eskumeneko zerbitzu publikoak egiteko izan eta horretan ari badira. Beharrezkoak diren zerbitzu publikoak egiten dituzten konpainiakoak ere bai, beren lana egiteko behar den denboran.
f) Osasun laguntzarako ibilgailuak, Gizarte Segurantzakoak edo Espainiako Gurutze Gorrikoak eta anbulantziak badira, zerbitzua egiten ari diren bitartean.
g) Ibilgailu automobilak, barnean gidaria edo adin nagusiko pasaiaria gelditzen bada, eta beti ere aparkaldia 5 minutu baino guttiagokoa bada.
h) Elbarriendako kotxeak edo bereziki egokituta daudenak, horien jabeak zirkulazio baimenaren titularrak diren ezinduak badira, eta haiek soilik erabiltzen badituzte.
5. art. Ibilgailuak aitzineko artikuluak aurreikusi bezala uzten dituzten gidariek dute prezio publikoa ordaindu behar.
Zenbatekoa eta tarifak
6. art. Ordenantza honetan arautzen den prezio publikoaren zenbatekoa hau da:
Alde urdinak edo sar-atera handikoak:
-Guttieneko kostua, 25 minutu: 40 pezeta.
-Aparkatzeagatik, lehen orduan: 100 pezeta.
-Aparkatzeagatik, bi orduz: 200 pezeta.
-Tarteko denbora puskak: 5 pezeta.
-Aparkaldia behar baino luzeagoa egin, baina ordubete baino guttiago, ordaindu ondoko ordainketa: 400 pezeta.
Prozedura
7. art. 1. Ordenantza honetako 3. artikuluak aipatzen dituen eremu publikoetan aparkatzeko, arau orokor eta berezi guztiak bete eta ibilgailuen aparkamenduari eragiten dioten seinaleztapenak begiratzeaz landa, haizetakoaren barnetik eta arrunt agerian kanpotik, agiri hauetariko bat paratu beharko da ikusgai:
a) Tiketa, horretarako propio paraturiko makinak emana.
Tiket horiek guttienez ere ordu erdi eta gehienez ere 2 orduko tarteetarako balioko dute alde urdinetan. Erabiltzaileek aparkatzeko lekua utzi beharko dute alde bakoitzean aparkamendurako baimendu denbora iragandakoan, eta hurrengo hamar minutuetan alde arautuetan ez dute berriz ere aparkatzen ahal, azken aldiko tokitik guttienez ere 100 metrotara ez bada.
2. Eredu ofizialak, baita horiek non eta nola eskatu behar diren ere, alkateak onetsiko ditu.
8. art. Alde arautuan aparkatzen diren ibilgailuek sortutako tasa aparkatzeko tiketa eskuratzean ordainduko da, eta aparkalekutik hurbil popio paratuko diren saltzeko makinetan.
Arau-hausteak
9. art. 1. Ordenantza honetako arau-hausteak Udaltzaingoak salatuko ditu, bai zuzenean, bai aparkamendua kontrolatzen duten udaltzainek eskatuta. Trafikoko gainerako arau-hausteak nola, hala izapidatuko dira zehapen espedienteak ere.
2. Ordenantzan xedatutakoa urratzeagatik, ezarri beharreko zehapenak Trafikoari, Ibilgailu Motordunen zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 7. artikuluan xedatutakoan oinarriturik, hauek dira:
a) 4.000 pezeta, baimendua baino denbora gehiago egiteagatik.
b) 8.000 pezeta, aparkaldiaren iraupena adierazten duten agiriak ez edukitzeagatik.
c) 16.000 pezeta baimenak egiaztatzen dituzten agiriak faltsutu eta/edo behar ez bezala erabiltzeagatik, bidezko diren bertze zehapen batzuk ukatu gabe.
3. Horregatik guztiagatik ere, ordenantzako tarifetan finkaturiko prezioak ere ordainaraziko dira, baita horretarako premiamendu bidea erabili behar bada ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 34.3 artikuluan eta gainerako arautegi aplikagarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta Udalaren garabi zerbitzuak ibilgailuak kentzeari dagozkion tasak ere ordainaraziko dira, ordenantza honek aparkatzeko gehienez ere uzten duen denbora iraganik.
4. Ordenantza hau betetzen ez duten ibilgailuak eremu publikotik kendu ahal izanen dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.a) artikuluan ezarritakoan oinarriturik, ustez eta horrek trafikoari traba handiak egiten dizkion, ibilian dauden bertze erabiltzaileendako lekurik uzten ez delako, eta eremu publikoko aparkamenduaren mugapena eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa larriki oztopatzen delako.
21. Ordenantza.-Eremu publikoaren erabilera pribatiboa egiteko eta Autobus Geltokiaren Zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena
Ordenantza berria da eta honela dio:
AUTOBUS GELTOKIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria
1 artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehen Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz eta Lege horren 12. artikuluan ematen den baimenaren babesean ezarri da.
Zergagaia
2. art. Zergagaia ondoko erabileretan zehazten diren zerbitzuak ematea da:
a) Lokalak -lehiatilak- erabiltzea, bidaiarien garraioko enpresen administrazio gisan, beti ere Udalaren baimena izanik.
b) Bidaiarien garraioan diharduten enpresek Geltokiaren atzealdeko jabari publikoko lurraz egiten duten erabilpen pribatiboa, autobusak gelditu eta aparkatzeko.
c) Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzea.
d) Kontsigna erabiltzea.
Subjektu pasiboak
3. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera behartuta daude:
a) Bidaiarien garraioko enpresak, lokalak eta Geltokiaren atzealdean dagoen jabari publikoko espazioa erabiltzeagatik.
b) Partikularrak, Geltokiko zerbitzu orokorrak eta kontsigna erabiltzeagatik
Sortzapena
4. art. 1. Enpresen administraziotarako erabiltzen diren lokalen tasa urte bakoitzeko urtarrilaren batean ordainaraziko da, eta zerga urte osokoa izanen da, zerbitzua hasi edo uzten denean salbu, kasu horietan zergaldia egokitu eginen baita, kuota hiruhilekotan hainbanatuz.
2. Geltokiaren atzealdeko jabari publikoko espazioa, Geltokiko zerbitzu orokorrak eta kontsigna erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak erabiltzerakoan ordainaraziko dira.
Kudeaketa arauak eta dirubilketa
5. art. Bidaiariak Geltokian hartu edo uzten dituzten enpresek eginen dute Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasen dirubilketa.
Kontsigna erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasen dirubilketa Udalak kontsigna ustiatzeko baimendutako enpresak edo enpresek eginen dute.
6. art. Geltokiaren Atzealdeko jabari publikoko espazioa, Geltokiko zerbitzu orokorrak eta kontsigna erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak hiruhilean behin ordainduko dira. Horretarako, hiruhileko bakoitzeko lehenbiziko hamabost egunetan, bidaiarien garraioko enpresetako bakoitzak aitorpena aurkeztu beharko du, aurreko hiruhilekoan egindako sarrera eta irteeren kopurua, eta Geltokitik irten edota Geltokira heldu ziren bidaiarien kopurua adieraziz.
Kontsigna zerbitzua ustiatzen duen/duten enpresak/ek, aitorpen bakarra aurkeztu beharko dute gainera, epe horretan kontsignan utzi diren pakete edo fardel kopurua zehaztuz.
7. art. Udalak Autobus Geltokiaren lokalak edo instalazioak erabili eta ustiatzeko baimena kendu ahal izanen die Ordenantza honetan ezartzen diren betebeharrak betetzen ez dituzten enpresei.
8. art. Udalak lankidetza hitzarmenak egin ahal izanen ditu Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 108.2 artikuluan aipatzen diren enpresa erabiltzaileekin.
AUTOBUS GELTOKIAREN INGURUKO ZERBITZUAK EMATEKO ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Tarifen eranskina
-Hall edo geltoki sarrerako zerbitzuak:
1. Lokalak lehiatilatarako erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra: 100.000 pezeta.
2. Kontsigna erabiltzeagatik, utzitako pakete bakoitzeko, 30 kiloko edo 400 dezimetro kubiko edo zatiki bakoitzeko: 100 pezeta, eguneko gehienez ere 600 pezeta direla.
-Autobus geltokiaren atzealdeko jabari publikoko espazioa:
3. Geltokiaren atzealdean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzeko, eta irteten den zerbitzu bakoitzeko: 160 pezeta.
Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 Km. baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei. Murrizketa egunean zehar eginiko zerbitzu kopuruaren arabera eginen da, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz:
.Eguneko 6 zerbitzu arte: %25
.Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, % 50 aplikatuko zaie guztiei.
4. Noizan behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko: 165 pezeta.
-Zerbitzu orokorrak:
5. Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, Geltokitik irten edo Geltokira heldu den bidaiariari saldutako txartel bakoitzeko: 10 pezeta.
1. Araua: zerbitzuak edo udal jarduerak egiteko ordaindu beharreko tasak eta prezio publiko nahiz pribatuak erregulatzen dituena.
6. arauaren izenburua aldatu egin da 2000. urtean 1. araua izanen da. Gainera, 1,2,3, eta 4 artikuluak ere aldatu dira. Hona nola gelditu diren:
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, honako arau hauetan ezartzen dira Eranskineko tarifetan zehazten diren jarduerengatik edo zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasak eta prezio publiko nahiz pribatuak.
2. art. Arau honetan arautzen diren tasa eta prezioak ordaintzera behartuta dadude aipatu zerbitzuen erabiltzaile nahiz onuradunak.
3. art. Arau honetako kuotak eranskinean bilduta datozenak dira.
4. art. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da zerbitzua ematen zein jarduera egiten hasten denean, edota eskaera egiten den unean.
1.1. Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharreko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteagatiko tarifak.
Arauaren izenburua eta zenbakia aldatu dira, 6.1 zena orain 1.1. delarik. Bi puntu gehitu dira aplikazio arauetan, 9 eta 10.a alegia, eta Kirol Batzordeak proposatuta, tarifen eranskineko 1, 2, 3 eta 4 epigrafeak aldatzeaz gainera 5. epigrafea gehitu da, Tierra Estella-Lizarrerria Udal Kiroldegia erabiltzeko tarifei buruzkoa, eta 6. epigrafean gazteendako aterpetxea gehitu da. Errentamenduen tarifak %2 igo dira. Hori horrela, tarifen eranskina honela gelditu da:
9. 5. epigrafean agertzen diren lokalak dohainik utziko dira beste administrazio edo erakunde publikoek, edota irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek eskatzen dituztenean, beti ere lokal horiek Udalak zuzenean kudeatzen dituenak badira.
10. Gizarte Ongizatearen, Emakumearen, Gazteriaren edo Kirolen alorrek Udalaren gazteendako Oncineda aterpetxeko ostatu zerbitzuak denboralditik kanpo (irailetik martxora) erabiliz gero, %15eko beherapena izanen dute.
TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.-Udal igerilekuak(udarako).
1999 2000
-Familia ugariaren abonoa (senar-emazteak eta 14 urtetik beheitiko seme-alabak)6.775 7.200
-Familiaren abonoa (senar-emazteak eta 14 urtetik beheitiko 2 seme-alaba) 6.910
-Id. helduak (14 urtetik goitikoak)3.250 3.310
-Id. haurrak (14 urtetik beheitikoak)1.650 1.685
-Id. jubilatuak, bakoitzeko (65 urtetik goiti)550 560
-Id. langabetuak, bakoitzeko1.025 1.045
-Eguneko txartela helduentzat350 360
-Eguneko txartela haurrentzat250 255
2. epigrafea.-Udal pilotalekua.
1999 2000
-Ordu bateko prezioa640 650
-Dutxa, bakoitzeko75 75
-Ordubetez piztutako fokoa75 75
3. epigrafea.-Remontival futbol zelaia.
1999 2000
-Ordu bateko prezioa430 2.000
-Ordubetez piztutako fokoa75 75
-Batendako dutxa75 75
4. epigrafea.-Oncineda Institutuko idorpea.
1999 2000
-Ordu bateko prezioa640 650
-Ordubetez piztutako fokoa75 75
-Batendako dutxa75 75
5. epigrafea.-Tierra Estella-Lizarrerria kiroldegia.
-Instalazioetako bazkide izateko ordaindu beharreko matrikula:
.Haurrak (4-13 urte), bi gurasoak bazkide badira: 0 pezeta.
.Haurrak, guraso bat bazkide bada: 1.540 pezeta.
.Haurrak: 3.080 pezeta.
.Gazteak (14-17 urte), bi gurasoak bazkide badira: 2.680 pezeta.
.Gazteak, guraso bat bazkide bada: 3.280 pezeta.
.Gazteak: 3.680 pezeta.
.Helduak, 18 urtetik 21 era, bi gurasoak bazkide badira: 4.280 pezeta.
.Helduak, 18 urtetik 21 era, guraso bat bazkide bada: 4.880 pezeta.
.Helduak, 18 urtetik 21era: 5.280 pezeta.
.Helduak (22-64 urte): 5.280 pezeta.
.Adinekoak (65 urtetik gora): 3.080 pezeta.
-Hileko abonu-tasa
.Haurrak (4-13 urte), bi gurasoak bazkide badira: 0 pezeta.
.Haurrak, guraso bat bazkide bada: 770 pezeta.
.Haurrak: 1.540 pezeta.
.Gazteak (14-17 urte), bi gurasoak bazkide badira: 1.340 pezeta.
.Gazteak, guraso bat bazkide bada: 1.640 pezeta.
.Gazteak: 1.840 pezeta.
.Helduak, 18 urtetik 21 era, bi gurasoak bazkide badira: 2.140 pezeta.
.Helduak, 18 urtetik 21 era, guraso bat bazkide bada: 2.440 pezeta.
.Helduak, 18 urtetik 21era: 2.640 pezeta.
.Helduak (22-64 urte): 2.640 pezeta.
.Adinekoak (65 urtetik gora): 1.540 pezeta.
-15 eguneko abonuen tasak
.Haurrak (4-13 urte): 1.400 pezeta.
.Gazteak (14-17 urte): 1.650 pezeta.
.Helduak (18-64 urte): 2.400 pezeta.
.Adinekoak (65 urtetik gora): 1.380 pezeta.
-Hilabete bateko abonuen tasak
.Haurrak (4-13 urte): 1.900 pezeta.
.Gazteak (14-17 urte): 2.200 pezeta.
.Helduak (18-64 urte): 3.200 pezeta.
.Adinekoak (65 urtetik gora): 1.900 pezeta.
-Eguneko sarrerak:
.Haurrak (4-13 urte): 500 pezeta.
.Gazteak (14-17 urte): 600 pezeta.
.Helduak (18-64 urte): 700 pezeta.
.Adinekoak (65 urtetik gora): 500 pezeta.
6. epigrafea.-Lokalen errenta.
1999 2000
-Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzea, eguneko5.570 5.681
-Kontserbatorioko bilkura aretoa erabiltzea, eguneko11.250 11.475
-Kontserbatorioko ikasgelak erabiltzea, eguneko1.122 1.144
-Erabilera anitzeko gelak, Foruen plazakoak, eguneko11.250 11.475
-Gazteendako aterpetxeko aretoa erabiltzea, orduko 4.000
-Gazteendako aterpetxeko prestakuntzako gelak erabiltzea, orduko 2.000
1.2. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoak.
Zenbakia aldatzen da, 6.2 izatetik 1.2 izatera igaro delarik. Gainerako 1999an bezala gelditzen da a) eranskina salbu, non dirusarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata gisa onartzen direnak izanen baitira.
1.3. Almudi K.E.aren ikastaroetako inskripzioa eta matrikulazioa egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.
6.3 izatetik 1.3 izatera pasa da eta aplikazio arauetan 3 eta 4. artikuluak gehitu dira. Kultura Batzordeak proposatuta, eranskineko margolaritzako tarifak aldatu egin dira eta bi atal gehiago sartu dira. Hori horrela, honela gelditu da:
Aplikazio arauak
3. Udal honetako Kultura Batzordeak programaturiko ikastaro edo jarduerak antolatu ahal izanen dira, beti ere nahitaezko baldintza izanen da autofinantziazioa.
4. Kontzertu, antzezlan edo ikuskizunetarako sarrerak bakoitzak duen kostuaren arabera ezarriko dira.
TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.-Tarifak.
1999 2000
1.1.-Buztingintza, haurrentzat
-Izena ematea1.575
-Urteko kuota29.700
1.2.-Buztingintza helduentzat
-Izena ematea2.600
-Urteko kuota40.500
1.3.-Margolaritza, haurrentzat
-Izena ematea1.575 1.600
-Urteko kuota24.300 25.020
1.4.-Margolaritza helduentzat
-Izena ematea2.666 2.670
-Urteko kuota32.130 45.000
1.5.-Antzerki jardunaldiak
-Sarrera helduentzat 500
1.6.-Haurrentzako jarduera eta tailerrak
-Sarrera 200
1.4. "Julián Romano Ugarte" Musika Kontserbatoriorako inskripzioa eta matrikulazioa egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.
Lehen 6.4 araua zen eta orain, berriz, 1.4. Musika Patronatuak proposaturik, tarifak aldatu egin dira eta honela gelditu dira:
TARIFEN ERANSKINA 1999-2000 IKASTURTERAKO
I. epigrafea.-Kontserbatorioko ikasleak:
-Ikasle ofizialendako tasak, irakasgai bakoitzeko: 45.363 pezeta.
-Matrikulatzeko eskubideak: 3.300 pezeta.
-Klaseak hartzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 7.000 pezeta.
-Eraikina okupatzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 35.063 pezeta.
II. epigrafea.-Kontserbatorioko ikasleak, familia ugariaren txartelarekin:
-Matrikulatzeko eskubideak: 3.300 pezeta.
-Klasea hartzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 3.500 pezeta.
-Eraikina okupatzeko eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 26.139 pezeta.
III. epigrafea.-INABADeko ikasleak:
INABADen matrikulatzeko eskubideak, hilabetean: 1.700 pezeta.
TARIFEN ERANSKINA 2000-2001 IKASTURTERAKO
I. epigrafea.-Kontserbatorioko ikasleak:
-Matrikula eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 25.000 pezeta.
-Izena emateko eskubideak: 4.500 pezeta.
II. epigrafea.-Kontserbatorioko ikasleak, familia ugariaren txartelarekin:
-Matrikula eskubideak, irakasgai bakoitzeko: 12.500 pezeta.
-Izena emateko eskubideak: 4.500 pezeta.
III. epigrafea.-INABADeko ikasleak:
INABADen matrikulatzeko eskubideak, ikasturtean: 15.570 pezeta.
1.5.-Gazteendako jarduerak egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.
6.5 araua 1.5 araua izanen da aurrerantzean eta Gazteriaren Batzordeak eskaturik, aldatu egin da eta honela gelditu da:
Aplikazio arauak:
1. Zerbitzuaren erabiltzailea dago behartua ordaintzera.
2. Prezio publikoak Gazteriarendako bulegoan ordainduko dira.
3. Udal honen Gazteri Batzordeak programaturiko jarduera ikastaroak antola daitezke, baina beti ere nahitaezko baldintza izanik autofinantzazioa.
4. Gazteek eta Gazteri Batzordeak antolaturiko ikastaroetan, kanpaldietan, txangoetan eta bestelako jardueretan, guttienez %25eko murrizketa izanen dute "Gazte txartela" dutenek eta "Langabetu txartela" dutenek, 30 urtetik beheitikoak badira. Kasu berezietan murrizketa hau %50ekoa izatera irits daiteke, Gazteri Batzordeak hala erabakitzen badu.
5. Jarduera horrek batez ere helburu soziala baldin badu, bidezko juzkatzen diren dirulaguntzak emanen dira, eta horretarako onuradunei behar diren txartela emanen zaizkie.
6. Zerbitzu hori norberarentzat ez beste inorentzat izanen da eta matrikulatua dagoen harexek bakarrik erabil dezake.
7. Gazteri Batzordeak barne antolamendurako arauak eman ditzake bere jardueretan.
8. Kontzertuetarako sarrerak dagokion gastuaren arabera ezarriko dira.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Haurrendako jardueretako sarrerak.
-Haurrentzako jardueren eguna (3ordu): 200 pezeta.
1.6. Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak.
6.6 araua 1.6 araua izanen da aurrerantzean. Artikulu bat gehitu zaio eta tarifak aldatu dira Kirol Batzordeak hala proposaturik.
Aplikazio arauak:
3. Udal honen Kirol Batzordeak programaturiko jarduera ikastaroak antola daitezke, baina beti ere nahitaezko baldintza izanik autofinantzazioa.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.-Izena ematea jardueretan eta ikastea.
1999 2000
-Xake Eskola2.650 2.700
-Badminton Eskola2.650 2.700
-Pilota Eskola2.650 2.700
-Gerontogimnasia2.550 2.600
II. epigrafea.-Taldekako txapelketetan izena ematea.
1999 2000
-Aretoko Futbol txapelketa50.000 51.000
-Saskibaloi txapelketa10.000 10.200
-Eskubaloi txapelketa10.000 10.200
-Badminton txapelketa1.650 1.700
1.7. Udaleko langileak, makineria, ibilgailuak, telealarma bidezko zainketa, lanabesak eta elementuak emateko prezio pribatuak.
6.7 araua zena aurrerantzean 1.7 araua izanen da. 2. artikulua aldatu egin da eta tarifak %2 igo dira. Hona hemen:
Aplikazio arauak
2. Ez da prezio publiko hau ordaindu beharko langileak edo elementuak uzten direnean zenbait ekintza kulturaletarako, horien antolatzaileei Udalak lagundu nahi badie.
TARIFEN ERANSKINA
III. epigrafea.-Makineria.
1999 2000
-Kamioi garabiduna, orduko4.015 4.095
IV. epigrafea.-Beste elementuak.
1999 2000
-Tribuna edo oholtza, (gehienez 150 m2) eguneko eta m2ko248 253
-Hesi metalikoak, unitateko eta eguneko53 54
-Kadirak edo eserlekuak, unitateko eta eguneko53 54
-Mahaiak, unitateko eta eguneko53 54
V. epigrafea.-Telealarma bidezko zainketa.
1999 2000
-Telealarma sareari lotzeko kuota2.050 2090
-Urteko mantenimenduko kuota1.530 1560
Gobernuaren 4. ordenantza: ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoan tokia erreserbatzeko eta zirkulazioa murrizteko lizentziak arautzen dituena.
4. eta 8. artikulua eta Bigarren Xedapen Gehigarria aldatu dira. Hona nola gelditu diren:
4. art. Jende edo entitate publiko nahiz pribatu mota guztiek behar dituzte arestiko lizentziak, eta behar diren tasa eskubide eta betebeharren menpe geldituko dira.
Lizentzia emateko eskumena Alkatetzarena da, Informazio Batzordeen proposamena jaso ondoren.
8. art. Pasatzeko lizentziak eman, indarra izan eta haietaz baliatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
A.-Ibilgailuak gordetzeko lokalak.
1. Lokal edo tokiaren benetako ahalmen eta erabilera, gutxienez, bi turismorentzat izatea, edo bi mila kilotik goitiko ahalmena daukan garraio ibilgailu batentzat.
2. Horietarako leku propioa behar dute izan, gutxienez ibilgailu bakoitzeko 20 metro karratukoa, eta gainera ibilgailuendako eta horiek bertan ibiltzeko lekua nahikoa utziz, beti ere ibilgailuak aparkatzeko maniobrak eta aparkalekuan sartu eta ateratzekoetan batak bestea oztopatu gabe eta maniobra horietan batak bestearendako lekua batere zapaldu gabe egiteko gisan.
Hala ere, oinezkoendako kaleetan (Egaibar, Julio Ruiz de Alda, Chapitel, Nabarreria, Carpinteria, Puy, Tecenderia, Zezenen kalexka, Rua, Juan de Labrit, Santiago Plaza (Entrañasen aldapa) eta Herreros kalexkan, aski izanen da lokalaren benetako ahalmen eta erabilera ibilgailu batendako adinakoa izatea, beti ere ibilgailuarendako soilik eta gutxienez 20 metro karratukoa bada.
Horretarako zolan markatuko da ibilgailu bakoitzak izanen duen tokia (garaje-aparkalekua), beti ere 7. artikuluan ezarritako neurrien eta eskabidearen arabera.
3. Lokalak 5 ibilgailu baino gehiago hartzen ahal baditu edo azalera erabilgarria 150 metro karratutik goitikoa bada, behar den jarduera sailkatuaren espedientea tramitatuko da, edozein lizentzia eman aurretik.
4. Jarduera sailkatuen espedientea beharrezkoa ez bada, suteen aurkako babes neurriak honakoak izanen dira:
a) Egiturazko elementuak eta beste lokal edo etxebizitzekiko mugako elementuak eginen dira CPI-96koan ezarritakoari jarraikiz.
b) Segurtasuneko gutxieneko neurriak izanen dira:
Suteen aurkako babes neurriak:
-CO2ko itzalgailu bat, 3,5 kg-koa eta elekrizitateko kajan kokatua.
-Erabilera anitzeko itzalgailu bat, 13A 89B, 6 kg-koa eta estandarra eta aplikagarria, erabilera anitzeko itzalgailuetan, lokalaren 10 metro karratuko 1,2 kg itzalgai duena.
Erabilera anitzeko itzalgailu bakarra baldin bada, sarreraren ondoan paratuko da eta gainerako kasuetan modu egokian sakabanatuko dira, batetik bestera gehienez ere 15 metro utzita.
Itzalgailu guztiak kokatzeko, goiko muturra gehienez ere izanen da lurretik 1,70 metrotara.
Seinalizazioa:
Seinalizaio eta larrialdietarako aparatu argiduna paratuko da, parametro berean ezarrita eta ateratzeko ateen gainean, gehi beste bat erabilerako anitzeko itzalgailu bakoitzeko eta haren gainean.
Behegaina baldin bada edo lokala gelaka zatitua baldin badago, CPI-96an agindutakoari jarraikiko zaio.
5. Horietaz gain, lokalak, hauek ere beharko ditu:
a) Material erre ezinaz eginiko ontzia, bertara algodoi, trapu eta beste gai erregarriak bota ahal izateko.
b) Harea edukitzeko kajoi edo ontzia, ixur daitezkeen gaiak garbitu ahal izateko.
B.-Merkataritza eta industri erabilerako lokalak, adiera zabalean harturik.
1. Jardueraren ezaugarri orokorrengatik, ibilgailuen ohiko sartu-ateratzea nahitaezkoa izatea.
2. Gutxienez 40 metro karratuko tokia izatea, libre eta orduoro ibilgailu horientzat edo horiek kargatu eta hustutzeko erabiltzen dena.
3. Ibilgailuak konpontzeko tailerrak direnean, ibilgailuentzat eskatzen den azalera librea 25 metro karratukoa da.
Pasatzeko lizentzia hauek ematearen xedea publikoa denez, eman ondotik erabakia atzera ekarriko da, baldin eta egiaztatzen bada zamalanik egiten dela dagokion lokaletik at eta erabilera publikoko bide edo gunean, lizentziaren onuraduna den jarduera edo titularraren mesedetan.
C.-Familia bakarreko etxebizitzak, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak araututako aldeetan.
1. Aldeak familia bakarreko etxebizitzetarako antolamendua izatea eta horrela eraikia izatea.
2. Eremu publikoan araututako jarduerei mugapen nabarmenik ez ekartzea.
3. Familia bakarreko etxebizitzen eremu pribatiboaren barnean aparkatzeko tokia izatea.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehena.-Alkatetzaren bandoaren bidez zehaztuko da, une bakoitzean ibilgailu motordunen zirkulazioa eta aparkalekua zein aldetan mugatu den.
Bigarrena.-Era berean, Alkatetzaren bandoaren bidez zehaztuko dira goian aipatutako murrizketaren menpe egonen ez diren pertsonek bete beharreko baldintzak, bai eta zirkulazioaren eta gehieneko aparkaldiaren baldintzak eta mugak ere.
Eskubide hori erabili ahal izateko, dagokien txartela edo gai egiten dituen txartela emanen zaie. Txartel hori eskuratzeko dagokion tasa ordaindu beharko da hartzerakoan. Tasa hori aplikauko zaie bai aurrerantzean luzatuko diren txartel berriei, bai eta emanda daudenei ere, eta onuradunek hilabeteko epea izanen dute tasa ordaintzeko, jakinarazpena hartzen duten egunetik aitzina.
Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hemeretzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.
Iragarkiaren kodea: A9911714
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
