164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoen kudeaketa zerbitzuen finantzabidea arautzeko ordenantza

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 1999.eko abenduaren 23an egindako bileran, hiri hondakin solidoen kudeaketa zerbitzuen Finantzabidea arautzeko ordenantzaren behin betiko onespen erabakia hartu zuen, zeinaren testuak honela dion:

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatean integraturik dauden Udalen lurralde barrutietan aplikagarria izanen da, baldin eta zerbitzua burutzen bada.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

Emandako zerbitzuak

2. art. Ematen diren zerbitzuak, Ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

1. Hiri hondakin solidoen nahitaezko harrera, bilketa, garraioa eta ondoko balioztapen edo hustuketa zerbitzuen eskuragarritasuna edota erabilpena, hiri hondakinei buruzko Legearen eta Iruñerriko Mankomunitatearen H.H.S.-en Kudeaketa Arautzeko Ordenantzaren kariaz sortzen direnak.

2. Ondoko zerbitzuen prestazioa:

a) HHS-en balioztapen eta ezabapen instalakuntzetan hondakinen harrera.

b) Hildako etxeko animalien jasoketa, garraioa eta deuseztapena, banakako pisua 100 kg baino handiagoa ez denean. Zerbitzu honek nahitaezko harrera zerbitzu izaera izanen du.

c) Hildako etxeko animalien jasoketa eta deuseztapena, H.H. balioztapen eta deuseztapen instalakuntzetan, banakako pisua 100 kg baino handiagoa ez denean edota haien ardura duenak modalitate hori aukeratzen duenean.

Ordaintzera behartuak

3. art. 1. 2. artilkuluaren 1. atalean definitutako zerbitzuei dagozkien diru-sariak ordaintzera beharturik daude pertsona fisiko zein juridikoak, hala nola egoneko herentziak, ondasun elkargoak eta beste entitateak, izaera juridikoa izan gaberik ere, baldin eta, ezarpengarri diren unitate ekonomiko edo ondaretza berezitua osatzen badute, edozein tituluren kariaz etxebizitza, lokal, establezimendu edo zentrorik erabiltzen badute, eta haien onura edo mesederako zerbitzua modu orokor eta beharrezkoan ematen edo prestatzen bada. Onuraduna ezaguna ez den kasuetan, direlako higiezinen jabeak izanen dira ordaintzera behartuak, haiek kuotak dagokien onuradunengana birrezarri ahal dituztelarik.

2. 2.2 artikuluan ezarritako prestazioak direlakoetan, ordaintzera behartuak izanen dira honakoak:

a) Hondakinak Tratamendu Zentroan jasotzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

b) Abel-kliniken titularrak, hala nola zerbitzua izatea eskatzen duten abelazkuntza ustiategietako jabeak. Ez dira zerbitzu hau ordaintzera beharturik egonen Mankomunitatean integratuta dauden entitate lokalak zein bere lurralde-barrutian bizi diren gizabanakoak, azken honetan bidelagun animaliekiko.

c) Zerbitzua eskatzen duten pertsona fisiko zein juridikoak, aurreko ataleko salbuespen bera ere delarik.

Kuotaren oinarria

4. art. 2. artikuluaren 1. atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, kuota zehazten den oinarria, era orokor batez, I. eranskinean ageri diren tarifa multzoetako ondasun higiezinen katastro-balioen batura izanen da, Nafarroako Hiri Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko datuen arabera.

Ondasun higiezinen bat delako Erregistroan balioztaturik ez dagoen kasuan, 6.1 b) artikuluan ezartzen denari jarraituko zaio.

"Hondakin sortzaile handien" kasuan, halakotzat hartuko baitira bi edukiontzi edo gehiago behar izaten dituzten ordaintzaileak, oinarria edukiontzi kopuruari atxikiko zaio.

Bilketa konpaktazio gabeko kaxa bitartez egiten den kasuetan oinarria biltzeko diren kaxen kopuruarekin bat etorriko da.

2. 2. artikuluaren 2 a) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria isurkinaren pisua izanen da.

3. 2. artikuluaren 2 b) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria animalien pisuaren arabera zehaztuko da, zenbatekoa Eranskinean seinalatzen diren kopuruei egokituz.

Tarifak

5. art. 1. 2.1 artikuluan bildua den zerbitzuaren kasuan, eta jarduerari dagokion koefizienteaz zuzenduriko bere oinarriaren gainean, eranskinean jarduera bakoitzarentzat ezarri den tarifa aldakorra aplikatuko da, kuotaren zati aldakorra izanik. Hau ez zaie aplikagarri "hondakin sortzaile handiei".

2. 2.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuen kasuan, oinarriei I. eranskineko H) eta I) ataletan ageri diren tarifak aplikatuko zaizkie.

Kuota

6. art. 1. A) 2.1 artikuluan aurreikusten den zerbitzurako aterako den kuota osoa, zati aldakorra eta I. eranskinean ageri den kuota finkoaren batura izanen da. Ezin izanen da ezein kasutan ere kuota osoa erabilpen bakoitzeko kuotaren zenbatekoa baino handiagoa izan.

"Hondakin sortzaile handiek" kuota oso bakarra ordainduko dute, zenbatekoak I. eranskinean agertzen baitira.

B) Zergapeko hiri-unitateei Hiriko Lurralde Kontribuzioaren ondorioetarako oinarri zergagarririk atxiki ez zaien kasuan, aterako den kuota tarifa aldaezina eta eranskinean ageri den tarifa aldakorraren batura izanen da.

2. 2.2 artikuluan bilduak diren zerbitzuendako kuota aurreko artikuluan aipatzen diren tarifak aplikatzearen kariaz sortzen dena izanen da.

7. art. Kasu bakoitzean aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

Sortzapena

8. art. 1. 2.1) artikuluan aipatzen diren zerbitzuendako ezarririko diru-sariak lauhilabete natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira.

Zerbitzua jasotzen hasten diren erabiltzaileentzat, zerbitzua jasotzen duteneko hilabete naturalaren lehen egunean gertatuko da sortzapena, nolaz eta ordaintzera beharturik dagoenak bakarrik hilabete horren zati proportzioanalari eta lauhilabete horretako besteei dagokiena ordain dezan.

2. Gainerako beste zerbitzu guztiengatik ezartzen diren diru-sariak, interesdunak eskaera egiten duen momentuan edo zerbitzuaren prestazioa burutzen denean (2.2 b art.).

Ordainarazpena

9. art. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak hilabeteko edo lauhilabeteko alditan ordainaraziko dira.

Diru-bilketa

10. art1. 2.1 artikuluan aurreikusten diren zerbitzuak emateaz sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabekotzat" kontsideratuak izanen dira, zerga-ordaintzaile errolda batetik sortuak direlako.

2. Ordenantza honetan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 9. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, ordaindu behar direneko lauhilabete naturaleko lehen hilabetearen lehenbiziko egunean jakinarazitzat emanen dira. Data horretatik aurrera hilabeteko epea kontatzen hasiko da, ordainketa egiteko.

3. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berandutze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

11. art. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboendako, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe geratu diren kasuetan, I.Z.E.A.-ren kutxan, edota honek kobraketarako gaitu ditzakeen banku edo aurrezki bulegoetan.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek 2000.eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Hiri hondakin solidoen kudeaketa zerbitzua, nahitaezko harrerapekoa

A) Erregimen orokorra. Urteko tarifak:

1 1 0,043 % 3.550 10.250

4. Etxebizitzak (*)

96. Estudioa

92. Landetxea

(*) Koefiziente zuzentzaileak udalerrika aplikatuz (II. eranskina)

2 2 0,085 % 22.130 73.160

9. Lokal komertzialak

elikadura izan ezik

3 4,25 0,085% 22.130 130.850

9. Elikadura lokal

komertzialak

30. Kasinoa

34. Festa aretoa

43. Jatetxea

44. Kafetegia, taberna

41. Hotela

42. Egoitza

45. Gelategia

55. Ospitalea

56. Klinika

59. Kuartelak

60. Kartzelak

4 1 0,085% 22.130 272.595

10. Industri lokalak

12. Industri pabilioia

13. Industri biltegia

14. Aldatoki eta jantokiak

61. Tren geltokia

62. Bodega kooperatiba

87. Garaje egoitza

90. Zerbitzu estazioa

93. Laborategia

94. Autobus geltokia

5 1 0,066% 10.250 92.196

17. Bulegoak

6 1 0,066% 4.140 22.790

7. Lokal erabili gabeak

7 0,25 0,066% 4.140 10.250

18. Bulego publikoa

19. Udaletxea

20. Auzitegia epaitegia

27. Liburutegia

28. Museoa

29. Kultur Etxea

49. Erlijio etxeak

91. Alderdi politikoen egoitzak

8 1 0,066% 17.390 73.160

21. Unibertsitatea

22. Institutua

23. Lanbide eskola

24. OHOko eskola

25. Ikastetxea akademia

26. Haurtzaindegia

31. Antzokia

32. Zinemategia

33. Auditorioa

35. Zezen plaza

36. Estadioak

37. Kiroldegiak

46. Elkarteak

53. Babesetxeak

54. Seroretxeak

57. Anbulatorioa

58. Sorostokia

B) Lanbidearteko gutxieneko soldata edo zenbateko txikiagoko pentsioa jasotzen dutenendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen den edozein diru-sariri dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren % 10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea gizarte segurantzako edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Lanbidearteko Gutxienezko Soldata gainditzen ez duela.

Ezin izanen dira tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua L.G.S. baino handiagoa batzen duten beste diru sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da hiru milioi pezeta baino handiagoa, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1. Eskabidea

2. Jasotako prestazioaren egiaztagiria

3. Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4. Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

Halaber, Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari % 10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorako denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

C) Sortzaile handiak:

Zerbitzuaren erabiltzaileak bere eskura bi edukiontzi edo gehiago baldin badu, ondoko kuotak aplikatuko zaizkio (balio katastrala edozein delarik ere ezarriko direnak):

Bi edukiontzi: 272.595 pezeta.

Bitik gora, edukiontzi bakoitzeko: 201.725 pezeta/unitatea.

Bilketa era ez-jarraian egiten den kasuetan, -hots, H.H.S.-en bilketa astean sei egunez egiten ez bada-, dagokion proportzio-kontua eginen da.

D) Sortzaile handiak. Edukiontzien erabilpena:

EDUKIONTZIA DESKARGA

JARRI/JASOTZEA BAKOITZA

(Pezeta) (Pezeta)

1.000 litroko edukiontzia 2.700 1.285

120 litroko edukiontzia 500 220

240 litroko edukiontzia 900 440

E) Sortzaile handiak. Trinkotu gabeko kaxa hertsien bilketa:

10 metro kubiko arte: 19.320 pezeta/unitatea/bilketa eguna.

5 metro kubiko arte edo zatikia: 9.660 pezeta/unitatea/bilketa eguna.

F) Katastro balioztapenik eza.

Higiezinei balio katastralik atxiki ez zaien kasurako, koadro orokorreko jarduera multzoei dagozkien ondoko kuota aldakorrak ezarriak dira:

Kuota 1: 3.285 pezeta.

Kuota 2: 10.960 pezeta.

Kuota 3: 32.870 pezeta.

Kuota 4: 21.910 pezeta.

Kuota 5: 6.980 pezeta.

Kuota 6: 3.295 pezeta.

Kuota 7: 5.480 pezeta.

Kuota 8: 10.960 pezeta.

G) Tarifa guztiei dagozkien xedapenak:

1. Hondakin unitate sortzaile bakarrean erabilpen mota batzu sar daitezkeen kasuetan, katastro unitate nagusitzat hartu denaren erabilpen kuota finkoa aplikatuko da. Nolanahi dela, Jatetxe, Festa Areto, Kafetegi Taberna, Hotel, Egoitza, Polikiroldegi, Kasino jardueretarako kuota finkoak kasu guztietan aplikatuko dira, hondakin unitate sortzaile bakar batean sarturik egon arren.

2. Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-ko ikuskatzaileek aldez aurretik konprobatutakoan, tarifak, kuotak, erabilpena eta ordaintzaileak aldatu ahal izanen dira, hauek errealitateari egokitu ez edota erabilpen edo balio katastralik atxikirik ez duten kasuetan, konprobaturiko erabilpen erreala faktura dadineko moduan. Higiezinaren erabilpen aldaketa egiaztatuko balitz, moldaketa atzerako ondorioz egin liteke, erabilpen aldaketa ziurtatzen den momentutik alegia.

3. Erregimen orokorreko Gehieneko Kuota (6.1 art. 1 lerroaldea): 272.595 pezetakoa urtean.

H) H.H.S.T.Z.-ko hondakinen tratamendu zerbitzuaren erabilpena:

Lur isurketa: kiloko 0,69 pezeta.

Neumatiko isurketa: kiloko 16,85 pezeta.

Hildako animalien deuseztapena: kiloko 8,40 pezeta.

Paper eta kartoi besterik ez duten hondakinen tratamendua: kiloko 1,00 pezeta.

Plastiko estalkiak besterik ez duten hondakinen tratamendua: kiloko 2,82 pezeta.

I) Hildako animalien jasoketa, garraioa eta deuseztapena:

Animaliak banakako pisua edo osoa 50 kilo baino gutxiago denean: 2.810 pezeta.

Animaliak banakako pisua edo osoa 50 kilo eta 100 kilo artekoa denean: 4.000 pezeta.

II. ERANSKINA

Udalez udaleko koefiziente zuzentzailea 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) aplikagarria

Adios 2,02

Antsoain 1,14

Añorbe 3,92

Anue 2,03

Aranguren 0,95

Atetz 1,90

Barañain 1,24

Basaburua 2,02

Beraskoain 2,27

Beriain 1,76

Berriobeiti 1,04

Berriozar 1,48

Biurrun-Olkotz 2,27

Burlata 1,41

Ziritza 1,93

Zizur 1,19

Etxarri 3,81

Egues 0,91

Elortz 1,58

Eneritz 2,02

Esteribar 2,06

Etxauri 1,88

Ezkabarte 1,44

Galar 1,37

Goñi 2,69

Uharte 1,73

Imotz 1,89

Itza 1,57

Txulapain 2,08

Lantz 3,23

Legarda 3,52

Muruzabal 2,21

Odieta 2,46

Olaibar 2,39

Oltza 1,20

Ollo 2,79

Orkoien 1,23

Iruña 1,00

Tiebas-Muru artederreta 1,85

Tirapu 3,16

Ukar 2,74

Ultzama 1,46

Uterga 2,13

Bidaurreta 2,20

Atarrabia 1,14

Zabaltza 2,53

Zizur Nagusia 0,86

Girgillao 2,41

1 baino koefiziente zuzentzaile altuagorik ez da aplikatuko, baldin eta higiezinaren katastro balioa, 2000.eko urtealdirako, 8.422.145 pezeta baino altuagoa bada.

2000.eko urtealdia bitartean baloratze-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea gutxitu beharko litzateke, katastro balioak gehitu izan litezkeeneko proportzioan.

Iragarkiaren kodea: A9912649