Iragarkia
164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31
II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduera eta emandako zerbitzuengatiko diru-sariak arautzeko ordenantza
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 1999.eko abenduaren 23an egindako bileran, "Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduera eta emandako zerbitzuengatiko diru-sariak arautzeko Ordenantzaren" behin betiko onespen erabakia hartu zuen, zeinaren testuak honela dion:
I. TITULUA
Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.ren diru-sariak, uraren ziklo integralari dagokionean
I. KAPITULUA
Aplikazio eremua
1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan izanen da aplikagarria, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura edota ur- isurpenak egiten diren beste haietan ere.
Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.
II. KAPITULUA
Emandako zerbitzuak
2. art. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:
a) Edateko ur horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.
b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.
c) Edateko ur horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den diru-saria uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.
d) Edateko ur hornidura edota hondar-uren hustuketaren aldi baterako edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.
Ez da ordaintzekoa izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapidaketa eta burutzapena, hala nola Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 77. artikuluak arauturikoarekin bat, beste kontrato baten subrogazioan, beti ere dagokion bajaren ondorengo 30 eguneko epean egiten badira.
e) Edateko uren distribuzio sare edota hondar-ur hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.
f) Horniketa ebentualak egiteko kontratuak.
g) Ikuskapen-lana, enpresaren pertsonalak burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan eta Isurpenei buruzko Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.
3. art. S.C.P.S.A.-ko Administrazio Kontseiluak bidezko diru-sariak erabakiko ditu ur-loturen burutzapenak finantzatzeko, hala edateko uren distribuzio sareetarako, nola hondar-uren hustuketa sareetarako, bai eta prezintaketetan, eta kontadoreen egiaztapen, ezarpen eta ordezkapenetan ere, aipatu Sozietateak burutzen dituen kasuetan.
III. KAPITULUA
Ordaintzera behartuak
4. art. Ordaintzera beharturik daude:
a) Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c), d), eta f) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra.
b) Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean zehazten diren zerbitzuak direnean:
b.1) Etxebizitzetako ur-loturak: Etxebizitzen eragilea izanen da ordaintzera beharturik, halakotzat joko delarik eraikitzen edo eraikuntza kontratatzen duen eraikinaren jabea, nahiz salmenta, alokairu edo berak erabiltzeko xedea izan.
Nolanahi ere, eragileak eraikuntza proiektua burutzea agin lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakotan, zenbatekoa eragilearengana bihur daitekeelarik.
b.2) Bestelako ur-loturak: lanak, ureztatzea, e.a. Ur- lotura eskatu duenak izanen du ordaindu beharra.
c) 2. artikuluaren g) atalean zehazten diren jardueren kasuan, arau-haustea eragin duten pertsona natural edo juridikoak.
Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, beti ere zehaturiko gertakaria dela eta onuradun suertatu izan direnean.
IV. KAPITULUA
Kuotaren oinarria
5. art. 2. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:
a) 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: kontagailuaren diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa aparailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A.-ren jabetzakoak direnetan.
b) 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura kontadorearen diametroaren araberako kuota finkoa. Kuota honi neurketa aparailu edo ekipoen alokairu kostua gehituko zaio, Mankomunitatearen edo I.Z.E.A.-ren jabetzakoak direnetan.
c) 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontadoreak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kubikoen kopurua.
d) 2. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa.
e) 2. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: ur-loturaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen arabera.
f) 2. artikuluaren f) atalean aipatutako zerbitzurako: kontadoreak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kubikoen kopurua.
g) 2. artikuluaren g) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.
V. KAPITULUA
Tarifak
6. art. Kuotaren kalkulurako oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.
VI. KAPITULUA
Kuotak
7. art. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.
8. art. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.
VII. KAPITULUA
Sortzapena
9. art. 1. 2. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren diru-sariak lauhilabete natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.
Zerbitzuari atxikitzen diren erabiltzaileendako ere, diru-sariak -halako kasuan, 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, neurketa ekipoaren alokairua barne izanen dutelarik-, atxikipena egiten den hilabete naturaleko lehenengo egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hilabete horri dagokion proportzio-zatia eta lauhilabete horretako ondorengo hilabeteei dagokiena ordain dezan.
2. 2. artikuluaren c) eta f) ataletan ezartzen diren diru-sariak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.
3. 2. artikuluaren d) atalean ezartzen diren diru- sariak edateko ur hornidura edota hondar-uren hustuketa- kontratua egiten denean sortuko dira.
4. 2. artikuluaren e) atalean ezartzen diren diru-sariak sortuko dira:
a) Eraikinetako ur-loturetan, eraikuntza lanerako hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta ur-loturak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.
b) Bestelako ur-loturetan, delako lotura egiteko baimena ematen den momentuan.
5. 2. artikuluaren g) atalean ezartzen diren diru-sariak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.
VIII. KAPITULUA
Ordainarazpena
10. art. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:
1. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariak honela ordainaraziko dira:
a) 25 mm baino diametro txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lauhilabeteko alditan.
b) 25 mm-ko diametro edo 25 mm baino diametro handiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, hilabeteko alditan, honek sortzapen data aldaraziko ez duelarik, 9. artikuluan ezartzen dena izanen baita.
2. 2. artikuluaren d) eta e) ataletan aurreikusitako diru-sariak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.
3. 2. artikuluaren g) atalean aurreikusitako diru- sariak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.
IX. KAPITULUA
Diru-bilketa
11. art. 1. Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 2. g) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.
2. 2. artikuluaren a), b), c) eta f) ataletan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, I.Z.E.A.-ren iragarki oholean dagokion iragarkia argitara emanez publikoari jakinaraziko zaizkio. Diru-sari horiek sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.
3. 2. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren diru- sariak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurreikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 laneguneko epean ordaindu beharko baitira.
4. 2. artikuluaren e) atalean aurrikusten diren diru- sariak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin lotura egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, obrarako hornidura-kontratua eratzen den momentuan ordaindu beharko dira.
5. 2. artikuluaren g) atalean aurrikusten diren diru- sariak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aintzina kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.
6. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.
Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.
Berandutze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.
12. art. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:
a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan zordunketa bidez.
b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe gera litezkeen kasuetan, I.Z.E.A-ren kutxan, edota horrek kobraketarako gai ditzakeen banku edo aurrezki bulegoetan.
II. TITULUA
Saneamendu kanonari buruz
13. art. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondar-uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean, apirilaren 5ekoa, arauturik dago.
14. art. Kanonaren zenbatekoa, zein 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraiki ezartzen den, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako dagokion Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkaturik geratzen da.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ordenantza honek 2000.eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
1. ERANSKINA
Tarifak
1. 2.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.
1.1. kuota finkoak -hornidura- ezarritako kontadorearen diametroaren arabera:
LAUHILABETEKO
KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA
(Pezeta)
13 mm artekoa 901
15 mm-koa 1.077
20 mm-koa 2.551
HILABETEKO
KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA
(Pezeta)
25 mm-koa 2.325
30 mm-koa 3.321
40 mm-koa 4.963
50 mm-koa 9.964
65 mm-koa 13.283
80 mm-koa 24.934
100 mm-koa 34.906
125 mm-koa 54.853
150 mm-koa 134.639
200 mm-koa 159.404
250 mm-koa 249.067
1.2. Kontadore alokairuaren kuotak
Aplikatuko den tarifa kontadorearen batez besteko diru-sariaren (E.A.O. 230 zk. 84-9-25ekoa) %1,25 hilabeteko. Konponketa eta kontserbazio gastuak barnean sartzen dira.
1.3. Sutetarako iturri mutuengatiko kuotak.
Kuota finkoak, loturaren diametroaren arabera:
LAUHILABETEKO
UR-LOTURAREN DIAMETROA KUOTA
(Pezeta)
30 mm-koa 1.237
40 mm-koa 2.378
50 mm-koa 3.711
65 mm-koa 4.948
80 mm-koa 9.288
100 mm-koa 13.005
125 mm-koa 20.435
150 mm-koa 50.161
200 mm-koa 59.384
250 mm-koa 92.790
Kontadorea ezarririk dagoen kasuetan, ordaindu beharreko tasa atal honetan finkatzen dena izanen da, hala nola 25 mm-tako kontadoreari dagokiona (eranskin honetako 1 eta 2. ataletan ezarririko tasen arabera).
2. 2. b) artikuluan aurreikusitako gertakari zergagarriak.
2.1. Kuota finkoak -estolderia saneamendua-.
Ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera
LAUHILABETEKO
KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA
(Pezeta)
13 mm artekoa 901
15 mm-koa 1.077
20 mm-koa 2.551
HILABETEKO
KONTADOREAREN DIAMETROA KUOTA
(Pezeta)
25 mm-koa 2.325
30 mm-koa 3.321
40 mm-koa 4.963
50 mm-koa 9.964
65 mm-koa 13.283
80 mm-koa 24.934
100 mm-koa 34.906
125 mm-koa 54.853
150 mm-koa 134.639
200 mm-koa 159.404
250 mm-koa 249.067
3. 2. c) artikuluan aurreikusitako zerbitzua. Kontsumoa.
Kuota aldakorra: kontsumitutako m3-ko prezioa.
Tarifa 1. Etxebizitzako erabilpena. Barnean sartzen dira Zentru Ongileak eta ofizialki errekonozituriko eskolaurre, OHO, BBB, DBH eta unibertsitate alorreko Irakaskuntza Zentruak eta Administrazio Publikoak: 32 pezeta.
Tarifa 2. Industriako eta merkataritzako erabilpenak. Tarifa honek industria, merkataritza, bulegoak eta zerbitzuguneak hartzen ditu barnean. Sartzen dira, halaber, erabilera kolektiboko kirol instalakuntzetako erabilpenak, ureztapena izan ezik: 48,60 pezeta.
Tarifa 3. Finka partikularreko ureztapen eta atseden erabilpena: 83,10 pezeta.
Tarifa 4. Erabilpen konbinatuen tarifa.
4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena.
14 metro kubiko arte hilabetean: 32 pezeta.
14 - 25 metro kubiko hilabetean: 48,6 pezeta.
Gainerako kontsumoa: 83,1 pezeta.
4.2. Etxekoa-Merkataritza.
14 metro kubiko arte hilabetean: 32 pezeta.
Gainerako kontsumoa: 48,6 pezeta.
4.3. Etxekoa-Ureztapena.
14 metro kubiko arte hilabetean: 32 pezeta.
Gainerako kontsumoa: 83,1 pezeta.
4.4. Merkataritza-Ureztapena.
12 metro kubiko arte hilabetean: 48,6 pezeta.
Gainerako kontsumoa: 83,1 pezeta.
Tarifa 5.1. Iruñerriko Udal Zerbitzuak, lakuak: 32,0 pezeta.
Tarifa 5.2. Udaleko ureztapen erabilpena eta erabilera publikoko jabego pribatua: 35 pezeta.
Tarifa 6. Mankomunatu gabeko entitateri zisternakako ur hornidura: 84,3 pezeta.
Tarifa 7. Obretarako hornidura: 84,3 pezeta.
Tarifa 8. Izkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak: 32 pezeta.
Tarifa hau aplikatzea ondorengo zirkunstantzia guztiak gertatzen direla egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:
1.-Izkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelako moduan.
2.-Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.
Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehienezko epean egina beharko du.
4. 2. d) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa: 15.030 pezeta.
5. 2. e) artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Ur-lotura eskubidea.
5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur-hartze lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:
(1") 25 mm arte 79.020
(1'1/4) 30 mm 149.530
(1'1/2) 40 mm 299.220
(2") 50 mm 459.270
65 mm 611.800
80 mm 764.410
100 mm 1.070.960
125 mm 2.009.660
150 mm 4.128.760
200 mm 7.340.560
250 mm 11.469.340
Etxebizitza libreak (*) 0,45
B.O.E. eta birregokitutakoak (*) 0,3
Tasaturiko etxebizitza libreak (*) 0,35
Etxekoa/100 m2-tik gorako lurzatiren ureztapena 0,8
Aisia-baratzak 0,8
Industria, merkataritza 1
Zerbitzu edo erabilpen publikoari atxikiriko jabego
publikoko ondasunak 0,2
Ureztapen publiko edo pribatua erabilpen publikorako 0,2
Ureztapen pribatua 2
Aldibaterako erabilpena, behinekoa
-gehienez 2 urteko eperako- 0,2
(*) Ateratzen den zenbatekoa %40 igoko da ur-lotura bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako denean.
5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako ur-lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:
80 mm arte 43.400
100 mm 78.815
125 mm 123.675
150 mm 303.685
Ur-lotura eraikin baten barneko saretik egiten bada tarifa zenbateko txikiena izanen da (80 mm artekoa).
5.3. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko lotura egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakotan 1 koefizientea aplikatuko delarik.
5.4. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.
5.5. Uraren ziklo integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:
a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa globalaren ehuneko 50ari dagokiona izanen da. Kasu honetakotzat hartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.
b) Saneamendu sarera lotura batua (hondar-ur eta euri- urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:
160 mm-koa 40.300
200 mm-koa 112.230
250 mm-koa 178.375
315 mm-koa 276.609
400 mm-koa 448.921
500 mm-koa 701.261
Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.
c) Hondar-ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurreikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.
6. 2. g) artikuluan aurreikusitako jarduerak. Egindako ikuskapen bakoitzarengatik: 6.970 pezeta.
7. Lanbidearteko gutxieneko soldata edo zenbateko txikiagoko pentsioa jasotzen dutenendako kuota berezia:
Ordenantza honetan arautzen den edozein diru-sariri dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea gizarte segurantzako edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa lanbidearteko gutxienezko soldata gainditzen ez duela.
Ezin izanen dira tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua L.G.S. baino handiagoa batzen duten beste diru sarrera gehigarriak jasotzen dituztenak, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da hiru milioi pezeta baino handiagoa, ohizko etxebizitzaren balioa kenduta.
Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:
1) Eskabidea.
2) Jasotako prestazioaren egiaztagiria
3) Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.
4) Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.
Edonola ere, tarifa honen erabiltzailea ur-hornidura eta saneamendu kontratuko titularra edo bere ezkontidea izanen da.
Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.
8. Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia:
Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari %10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.
Iragarkiaren kodea: A9912648
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
