164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- I R U Ñ A

Behin betiko onestea, 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina, indarra hartuko duten tributu dirusarreren eta prezio publikoen arautzea

Iruñeko Udalaren Udalbatzak, 1999ko urriaren 21ean eginiko bilkuran, behin-behineko onetsi zituen 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten Ordenantza Fiskalak eta prezio publikoak arautzen dituzten Arauak. Behin jendaurrean egoteko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira. Haien testu osoa jarraian argitaratzen da, pertsona orok ezagun dezan eta behar diren ondorioetarako, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru legearekin bat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

(0. ordenantza)

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea

1. artikulua. Ordenantza Fiskal Orokor honen xedea da udalerri honetako zerga erregimena osatzen duten zerga-baliabideen ordainarazpenari dagozkion arau erkideak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Ezarpenaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea

2. art. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere -halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan-, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen da bestelako hobari fiskalik ezarri, salbu eta Foru Lege batek halaxe aurreikusten badu, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergagaiaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Ezarpen eremua

3. art. Ordenantza Fiskalak Iruñeko udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik bertatik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanen elementuak

Zergagaia

4. art. Zergagaia premisa juridikoa edo ekonomikoa dugu, zeina dagokion ordenantzan finkatzen baita, ordainarazpen bakoitza gauzatzeko; hura gauzatzen denean, ordaintzeko obligazioa sortzen da.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak zehaztuko du zein den zergagai konkretu eta jakina, lokabetasunaren zergatiak aipatuz, bai eta zerga ordaintzeko beharra sorrarazten duten baldintzak ere.

Ordainarazpenek, horien ezaugarriak direla medio, zergagaien jarraitasuna eragiten duten kasuetan, erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira.

5. art. 1) Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legearekin bat zerga-prestazioak betetzeko obligazioa badu, zergadun gisa nahiz horren ordezko bezala.

Zergaduna pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legeak ezartzen badio zergagaiak sorrarazitako tributuaren zama.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasibo oro da, baldin eta, Legeak hala ezarririk eta haren ordez, zerga-obligazioaren prestazio material eta formalak betetzera beharturik badago.

2) Zergagai bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

Tributu-harremanaren aldaezintasuna

6.art. Subjektu pasiboaren eta tributu obligazioaren gainerako elementuak ez dira aldatzen ahal partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

Halako egintza eta hitzarmenek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

Egoitza fiskala

7. art. Pertsona naturalendako helbidea, zergetarako, haien ohiko etxebizitzarena izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, horien elkarte-egoitzarena, beti ere, bertan baldin badituzte zentralizatuak kudeaketa administratiboa eta haien negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza non kokatu eta bertara igorriko dira afera horiek.

Udal Administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, Tributu Administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez; Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga-aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak behar den bezala egiaztatuz aldatzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

8. art. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

9. art. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitzak, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena

10. art. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatu eta horien ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarri zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banatze-irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

Tributu zorra

11. art. Tributu-zorra subjektu pasiboak Udal Administrazioari zor dion dirukopurua da; kopuru horrek tributu-kuota hartzen du, eta, kasuan kasu, ondoko kontzeptuak ere:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutze-korritua, zeinak sortu eta aldi horretan baitu indarra.

c) Tributuen Lege Orokorreko 61. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamendu errekargua.

e) Zerga izaera duten diru-zehapenak

Erantzukizuna, tributu zorra ordaintzean

12. art. Erantzukizunak tributu-zor osoa hartuko du, zehapenak izan ezik. Edonola ere, premiamenduko errekargua bakarrik galdatu ahalko zaio erantzuleari Ordenantza honen 17. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan.

13. art. Tributuei dagokien arau-hauste baten eragile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

14. art. Tributuen Lege Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. art. 1) Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte burutu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, ordaindu gabeko tributu obligazioen erantzule subsidiarioak izanen dira, beti ere, haien jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoen administratzaileak.

2) Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, eskuhartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sortu eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

16. art. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaie horietako edonori.

17. art. 1) Tributu zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratzeak eskatuko du egintza administratibo bat burutzea, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesatuari entzun eta gero. Egintza hori erantzuleei jakinaraziko zaie, likidazioaren oinarrizko elementuak adieraziz, eta une horretatik aitzina zordun nagusiaren eskubideak oro emanen zaizkie.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ezbadu, premiamendu bidezko dirubilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2) Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

Tributu zorraren iraungipena

18. art. 1) Pertsona fisikoek edo juridikoek edo Tributuen Lege Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitateek ustiapen eta jarduera ekonomikoak burutzean eragindako tributu zorrak eta erantzunkizuna haien titular gisa nahiz haietan aritzen edozein kontzeptu dela bide jarraituko dietenei galdatu ahalko zaizkie. Erantzukizun hori ezin zaio galdatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horiek pertsona batek edo gehiagok erosteak ustiapenari edo jarduerari segitzeko aukera ematen badu.

2) Eskuratzailearen erantzukizunak ez dio kentzen transmisioa egiten duenari ordaintzeko betebeharra, biak baitira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna exijitzeko prozedura Ordenantza honen 17.1 artikuluan aurreikusten da.

3) Sozietateak edo entitateak deuseztu edo likidatu direnean, betetzeke dituzten tributu-obligazioak bazkideei edo kapitaleko partaideei transmitituko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzun beharko diete obligazio horiei, esleituko zaien likidazio-kuotaren balioak zenbat jo eta horraino.

19. art. Tributu zorra iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribitu duelako.

c) Ordainezintasuna frogatu delako.

d) Konpentsazioa dela bide.

20. art. 1) Edonola ere, lau urteko epean iraungiko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, non epea sortzapen egunean hasiko baita.

b) Likidaturiko tributu zorrak ordaintzea exijitzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2) Orobat, lau urteko epean iraungiko da beharrik gabe egin duten ordainketen itzulera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egin den egunean.

21. art. 1) Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu eta jasotzeko asmoz.

b) Edonolako erreklamazio edo errekurtsoak jartzeagatik.

c) Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2) Aurreko artikuluaren 2. atalaren kasuan, bidegabezko dirusarrera itzultzeko helburuz subjektu pasiboak egiten duen edozein ekintza fedemailek etenen du preskripzio epea, edo kasuko toki entitateak dirusarreraren existentzia aitortuz egiten duen edozein ekintzak.

22. art. Preskripzioa administrazioaren kabuz aplikatuko da, subjektu pasiboak izendatu edo salbuetsi beharrik gabe.

23. art. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimen gabezia ziurra dela bide burutu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori akiturik, zorra birgaitzen ez bada, behin-betiko iraungirik geratuko da.

Bat-bateko kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez balego, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen kaudimen gabezia deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

III. KAPITULUA

Tributu-hausteak eta ondoriozko zehapenak

Tributu-hausteak

24. art. 1. Tributu-hausteak dira, bai ordenantza honetan, bai toki entitateen ogasuna arautzen duten lege-xedapenetan tipifikatutako eta zehatutako egintzak eta omisioak. Arau-hausteak zehatzen ahal dira, axolagabekeria hutsezkoak izanik ere.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat tipifikatutako egintzak edo ez-egiteak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak izan nahiz ordezkoak.

b) Egintzarako gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa eta laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legeak arau-haustetzat tipifikatzen dituen egintzek edo ez-egiteek, honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan egintzarako gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasua delarik.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabeendako.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo beharturik dauden gainerakoen tributu egoera erregularizatzean behar den berandutze korritua eskatuko da, egoki diren kuota eta errekarguez gain.

5. Toki Administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua eta administrazio prozedura etenen du, epaileek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzuli arte.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik atzematen ez bada, Administrazioak aurrera eragingo dio zehapen espedienteari, epaitegiek frogatutzat juzkatu dituzten gertaerak oinarri harturik.

25. art. Arau-hausteak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. art. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeatzean edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu eginbide edo betekizunak ez kunplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. art. Arau-hauste larriak hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, onura fiskalak edo itzulkinak bidegabe gozatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio prozeduraren bidez exijitzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztu, epez kanpo aurkeztu, edo osatu gabe edo era okerrean aurkeztea.

Zehapenak

28. art. Arau-hausteak zigortzeko, diruzko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala zerga kuotari, ordaindu gabeko kopuruei eta behar ez bezala lorturiko onura edo itzulketen zenbatekoari ezarriko zaie.

29. art. 1) Arau-hauste arin bakoitzak 1.000tik 150.000 pezeta bitarteko zehapena izanen du.

2) Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna ezarriko da.

3) Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren ehuneko 50etik 150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako gutitzea ezertan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutze korrituak eskatzea borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko eperako.

Zehapenen graduazioa

30. art. 1) Tributu zehapenak graduatzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Tributu-hausteak behin eta berriz egin izanak.

b) Toki entitatearen ikerketei kontra, uko edo traba egitea.

c) Arau-hausterako maulazko baliabideak erabiltzea edo hura pertsona bat tartean paratuz burutzea.

d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek tributu zorra gutitzea badakar berekin.

e) Eginbide edo betekizun formalak edo laguntzakoak, nork bere kabuz ez betetzea ala horietan berandu ibiltzea.

f) Eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek izan dezaketen munta, eta, oro har, eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak ere, ez betetzearena.

2) Graduatzeko irizpideak aldi berean aplika daitezke.

3) Tributu arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak, edo, hala bada, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin bat datorrela.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak graduatzeko besterik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak graduatzeko besterik ez da erabiliko.

Prozedura zehatzailea

31. art. Tributu zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta beste bat, eta horretan interesatuari entzunen zaio.

Zehapenak tributuen behin-behinko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berek erabaki edo ezarriko dituzte.

Zehapena gutxitzea

32. art. 1) Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da, preskripzioz.

2) Subjektu arau-hausleak hiltzean, burutu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena galarazi gabe. Zehapenak ezin dira, inolaz ere, eskualdatu.

3) Sozietateak edo entitateak deuseztu eta likidatzen direlarik, horien tributu-obligazio burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei eskualdatuko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzunen diete haiei, halako eran non horretarako muga esleitzen zaien likidazio kuotaren balioa izanen baitute.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Hasierako motak, tributu kudeaketarako

33. art. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren adierazpen edo ekimenaren bidez.

b) Administrazioaren kabuz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena

34. art. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergagai baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du, zergagai bat biltzen edo bere baitan hartzen duen dokumentuaren aurkezte hutsak.

b) Inondik inora ere ez da galdatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian interesatuei emanen zaie aitorpenaren hartu-agiria, aitorpenaren kopiak horretarako ere balio duelarik.

d) Froga agiria aurkeztean, interesatuek atxikitzen ahal diote kopia soil bat edo fotokopiaren bat, hain zuzen ere, Udal Administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaion. Hala ere, horrek ez du itzuli beharrik izanen pribatua izateagatik, edo legezko beste edozein arrazoirengatik, jotzen badu prozedura behin-betikoz ebatzi baino lehenago ezin duela itzuli.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

35. art. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergagaia gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barnean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da eta horren ondoren dagokion zehapena ezarriko.

Aurkezpenaren ondorioak

36. art. a) Aitorpena Udal Administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal Administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta hauek gehitzea ere, bai eta, orobat, nabari diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpena likidatu eta egiaztatzeko beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren eginbeharrei muzin egitea arau-hauste arintzat hartuko da, eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Izapidatzeko epeak

37. art. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza burutzeko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpena ematen den egunera arteko denbora; beti ere, hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira, behintzat. Epe hori bi urtekoa izanen da jarduketa ikuskatzailea izaten denean.

b) Administrazioak epeak ez betetzeak ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesatuei kexatzeko erreklamazioa aurkezteko bidea ematen die.

c) Tramitazioaren akatsen kontra kexatzeko erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, eta bereziki, prozedura etetea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin-betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak ez egitea dakartzatenen aurka. Kexa jasotzen bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako disziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Ikerketa eta ikuskaritza

38. art. Udal Administrazioak ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen dituzten egite, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko karga-oinarriaren balorazioa.

39. art. Ikerketa burutzeko subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo osagarriaren dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide aurrekinen ikuskapena eginen da.

40. art. Subjektu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen den beste dokumentuak egunera eraman eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskaritza lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekinak eskuratuz.

41. art. a) Ikuskaritza jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin-betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

-Eginbidea norena izan eta pertsona horren izen-deiturak, bai eta eginbidean zer gisa edo noren izenean ari den ere.

-Zergagaiaren eta hori subjektu pasiboari atxikitzearen funtsezko elementuak.

-Bidezko jotzen diren tributu egoerak.

-Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena .

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekin ados dagoela adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonak izenpetzen ez badu, dagokion espediente administratiboa irekiko da, non aipatu akta buru gisa jasoko baita; bertan subjektu pasiboari hamabost eguneko epea emanen zaio, alegazioak aurkez ditzan.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa

42. art. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek eman ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioarekin lagun egiteko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Salatzailea ez da interesatutzat hartuko salaketaren ondorioz has daitekeen ikerketan, ezta legitimatutzat ere, errekurso edo erreklamazio hori jartzeko.

c) Salaketak besterik gabe artxibatuko dira, nabarmenki oinarririk gabeak badira.

Ordainarazpenen likidazioa

43. art. a) Zerga oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak segituko du, tributu zorra finkatzeko likidazioa eginez. Likidazioak izanen dira behin-behinekoak edo behin-betikoak.

b) Behin-betikoak honako hauek izanen dira:

-Zergagaiaren administrazio ikerketa egin ondoan eta zerga oinarria egiaztatuz geroz burututakoak, behin-behineko likidaziorik izan bada edo ez.

-Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko idatz-zatian adierazitako kasuetatik aparte, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.

44. art. a) Likidazioak egiterakoan Administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, gehiketa sortarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak konkretuki azalduz, burutzen den likidazioarekin batera.

45. art. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:

-Haien funtsezko elementuak.

-Erabili daitezkeen inpugnazio bideak, hauek jartzeko epeak, bai eta zein erakundetan jarri ere.

-Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunek beren eragina izanen dute subjektu pasiboak haren berri baduela berariaz adierazi, dagokion errekursoa jarri edo tributu zorra ordaintzen duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

46. art. a) Subjektu pasibo baten gain diren ordainarazpenen likidazioa eta bilketa egintza batean birbiltzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:

-Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non birbiltzen diren likidazioak oro zehazturik eta bereizturik geratuko baitira.

-Bilketan berezirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor birbildua.

Zergadunen errolda

47. art. Ordenantza partikularrean bertan zehaztutako kasuetan, Udal Administrazioak, interesatuen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera, eta, orobat, administrazio ikuskaritzaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatzeari ekinen dio. Zergadunen errolda horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, zeinak Udalak paratu nahi duen edonolako tresneria bidez, mekanikoa ere barne dela, jardunen baitu.

48. art. a) Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak erreklamatzen ahal den administrazio egintza baten bidez onetsi beharko dira, eta legeari jarraikiz subjektu pasiboei horien berri emanen zaie.

b) Erroldan zernahi alta, baja edo ganbiorik ekar dezakeen edozein aldaketaren berri eman beharko diote zergadunek Udal Administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

49. art. Zergadunen erroldak dokumentu fiskaltzat hartuko dira, zeina aipatu beharko baita kobratzeko zerrenda, ordainagiri eta beste dokumentuetan, behar den ordainarazpena eskuratu ahal izateko.

V. KAPITULUA

Dirubilketa

Printzipio orokorrak

50. art. Bilketaren kudeatzea deritza toki entitateen Ogasunaren jabetza osatzen duten kreditu eta eskubideak burutzera daraman administrazio eginkizunak egiteari.

51. art. a) Honela egin ahalko da bilketa:

-Borondatezko epean.

-Nahitaezko epean.

b) Borondatezko epean ordaintzera behartuak daudenek hartarako jarri diren epeetan ordainduko dituzte beren zorrak. Nahitaezko epean, indarrez eginen da bilketa, premiamendu bidea erabiliz, indarrean diren legeekin bat, bere bizkar zuen eginbidea borondatezko epean bete ez duen behartuaren ondarearen kontra.

52. art. Udalen baliabideen bilketa, Udal Diruzaintza bitartez edo izendatzen diren bankuen bidez burutuko da, kontuhartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa egin ahal izateko moduan.

Zorren sailkapena dirubilketaren ondorioetarako

53. art. a) Udal agintariek burututako likidazioen ondoriozko tributu zorrak, horrela sailkatzen dira, bilketa kontuetarako: jakinaraziak, jakinarazi gabeak eta autolikidatuak.

b) Jakinarazietan ezinbestekoa da jakinarazia egotea subjektu pasiboak jakin dezan tributu zorraren berri , bestela, eta, beraz, legeak agindu bezala jakinarazi gabe ezin eskatuko da zorra.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira jakinarazpen indibidualik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe errezibo bidez kobratu beahrreko tributuetan, behin errolda, padroi edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez edo aditzera emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Autolikidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordaintzeko tokia

54. art. a) Udal Administrazioaren aldeko zorrak horren Kutxan sartuko dira, baldin eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak dirusarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako Kutxetan sar daitekeela edo sartu behar dela espreski agintzen ez badu.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu zorra, ordaindu behar duenak Ordenantza honen 57. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiltzen badu.

Ordaintzeko epeak

55. art. a) Tributu zorrak honela ordaindu beharko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe errezibo bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epe berean; borondatezko ordainketaren aldiaren lehendabiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira BOLETIN OFICIALean eta Udaletxeko iragarki oholean.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergagaia sortzen den egunetik aitzina.

Goian aipatu epeetan beren zorrak ordaindu ez dituzten zergadunek ordaintzen ahal dituzte, non eta ez diren premiamendu bidez eskatu.

Korrituak eta errekarguak

56. art. Epe exekutiboaren hasierak errekargu bat sortzen du, zeinak sartu ez den zorraren zenbatekoaren %20 joko baitu, bai eta zor hori dagozkion berandutze korrituak ere.

Tartean, eten, geroratze edo zatiketarik ez dagoenean, ordaindu gabeko tributu zorra ordaintzen baldin bada, premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua %10ekoa izanen da, eta ez dira galdatuko epe exekutiboa hastean sorturiko berandutze korrituak.

57. art. 1) Berandutze korritua galdatuko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motako luzapenetan ere.

2) Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien dirusarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, %20ko errekargua ezarriko zaie; horiei beste zenbait kasutan galda zitezkeen zehapenak ez zaizkie galdatuko, baina bai, ordea, berandutze korrituak. Aurrekoa gorabehera, sarrera edo aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondorengo hiru, sei edo hamabi hilabetetan burutzen bada sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, zeina, hurrenez hurren, ehuneko 5, 10 edo 15ekoa izanen baita, eta ez dira galdatuko beste zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze korritua eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatu ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Ordaintzeko modua

58. art. Tributu zorrak eskudirutan ordainduko dira edo, bestela, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, eskudiruz ordainduko da.

59. art. a) Eskudirutan ordaindu beharreko tributu zorrak, ondoko bideak erabiliz ordainduko dira:

-Legezko balioko dirua.

-Posta edo telegrafo bidezko igorpena.

-Bankuko edo Aurrezki Kutxako kontu korronte-taloia.

-Banku txekea.

-Bankuko edo Aurrezki Kutxako abonu edo transferentzia gutuna, Udalaren alde propio irekitako kontuetan.

b) Orain arte adierazitakoa gora behera, errezibo bidez eta epez epe kobratzen diren tributu zorrak direnean, eta horiek banakako jakinarazpenik galdatzen ez badute, ordainketa ondoko moduren batean burutu beharko da:

-Iruñeko Kutxa: Iruñeko Kutxak hiri honetan irekita dituen edozein bulegotan, ordaintzeko epea hastean horretarako zergadun bakoitzari igortzen zaion errezibu-abisua aurkeztu ondoan. Zernahi arrazoi dela eta, bere garaian jasotzen ez badu, udal bulegoetan eskatu beharko du ordaindu aitzin.

Iruñeko Kutxak dirua jaso duelarik, jarraian ordainagiri-abisua zigilatuko du, eta orduan jasoko du, jaso ere, delako dokumentuak bertan ageri diren kuoten ordainketaren egiaztagiri balioa.

-Helbideratzea, gordailu-entitateetan: errezibuen ordainketa helbideratzen bada bulegoak hiri honetan irekirik dituzten banku edo aurrezki kutxetan, horiek subjektu pasiboaren administratzaile modura jokatuko dute eta horrek baimendutako zorrak ordainduko dituzte.

Helbideratzeak baldintza bakarra du: idatziz ohartaraztea Udal Diruzaintzari eta dagokion kreditu eta aurrezki entitateari helbideratze hori zein zerga kontzepturi buruzkoa den, eta hori egin behar da zorra ordaintzeko borondatezko epea hasi eta, gutxienez, bi hilabete lehenago

Helbideratzea balioduna izanen da, epemugarik gabe, baldin eta interesatuak ez badu baliogabetzen, edo kreditu edo aurrezki entitateak atzera egiten, edo, bestela, Udal Administrazioak, justifikatutako arrazoiak direla medio, haiek baliogabetzea berariaz erabakitzen ez duen bitartean.

-Udal Diruzaintza: egoera berezian diren errezibuendako.

c) Mugaegun jakin bateko errezibu baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpekoak direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.

Ordainketa luzatu eta zatika egitea

60. art. Gerokotzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bestelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, Udal Aurrekontuetarako exekuzio oinarrietan jasoko dute.

VI. KAPITULUA

Errekursoak

61. art. Behin ordenantza fiskalak eta horien aldaketak behin betikoz onetsirik, bai eta kudeaketa, ikuskapen eta tribu bilketarako egintzak eta, oro har, zuzenbide publikoko dirusarrerak ere, onespen hori inpugnatu egin ahalko da Nafarroako toki entitateetako egintzak eta erabakien aurka joateko indarrean dagoen errekursoen araubide orokorrari jarraikiz.

62. art. 1) Bidezko diren errekursoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen exijitutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2) Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko inpugnatu den egintzaren exejuzioa, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, korrituen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Aurrekoa gorabehera, interesatuak hala eskatzen badu, inpugnatutako egintzaren exekuzioa eten eginen da, ondoko kasuetan:

a) Ondoko bermeetako bat Udaleko Diruzaintzan aurkezten bada:

-Eskudirua gordailatzea

-Abal edo fiantza solidarioa, bankuetxe, aurrezki-kutxa, kreditu-kooperatiba edo elkarrekiko berme-sozietate batek emana.

-Fiantza pertsonala eta solidarioa, hiriko bi zergadunak emana, zorrek 250.000 pezeta baino gutxiago hartzen badute, soilik; zergadun horiek eguneratuak izan behar dituzte Iruñeko Udalari ordaintzeko betebeharrak.

b) Salbuespen gisa, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarra duten arauekin bat.

3) Emaniko bermea balioduna izanen da bide administratiboan etendura mantentzen den bitartean. Bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, korrituak edo gehitutako beste erantzukizun batzuk direla eta, berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu.

Zorra premiamenduko prozeduraren barne dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, % 25 estali beharko du, premiamenduzko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.

4) Tributu zehapenen exekuzioa berehala etenen da, inolako bermerik aurketu behar gabe,baldin eta haien kontra bidezko den errekursoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin gauzatuko dira bide administratiboan irmoak izan arte.

VII. KAPITULUA

Kaleen sailkapena

63. art. Ondorio fiskalei dagokienez, kontuan hartuko dira katastroko poligono eta industrialdeak oro, eta horiek aplikatuko dira ordenantza edota arau bakoitzak ezarritakoaren arabera.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

(1. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko V. kapituluaren 167.tik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zerga honen zergagaia da udalaren mugapean zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Iruñeko Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Zergari atxikitako zergagaitzat har daitezke hauexek:

1.-Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2.-Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak.

3.-Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4.-Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

5.-Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6.-Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7.-Lur-mugimenduak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8.-Finkak ixtea.

9.-Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10.-Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11.-Bide publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, beti ere lokal itxietan ez badaude.

12.-Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. art. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak

4. art. 1) Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten beste entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2) Iruñeko Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz beste pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabe gisa.

5. art. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatu edo eraikin, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga oinarria

6. art. 1. Zerga oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, sariak eta industri mozkina kenduta.

Kuota

7. art. Zerga honen kuota izanen da zerga oinarriari karga mota ezartzetik heldu dena.

Sortzapena

8. art. Zerga hau, eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

Zergaren kudeaketa

9. art. Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesatuek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura dagokion Elkargo Ofizialak zigilaturik badago.

Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua zigilatzea nahitaezkoa ez bada, zerga oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

10. art. 1) Egitez egin diren eraikin, instalazio, obra eta haien kostu benetakoa ikusirik, Udalak, hala behar bada, behin behineko zerga oinarria aldatuko du, hartarako behin betiko likidazioa eginez, eta dagokion kantitatea eskatu nahiz itzuli egingo dio subjektu pasiboari.

2) Aurreko idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta, horrekin batera, eraikuntza, instalazioa edo obraren kostu erreala eta benetakoa, bai eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria, bidezkoa behar izanez gero, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, zeinetan obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. art. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

12. art. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Iruñeko Udalak, hala behar denean, ordaindutakoa itzuliko dio.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Iruñeko Udalak egindako likidazioa deuseztuko du eta, hala behar denean, itzuliko, titularrak ez badu, behinik behin, lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

E R A N S K I N A

Karga-tasa

Ondoko tasa ezartzen da: %4,3.

ORDENANTZA FISKALA, HIRILURREN BALIOA HANDITZEAREN GAINEKO UDAL ZERGA ARAUTZEN DUENA

(2. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko VI. kapituluko 172tik 178ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergagaia

2. art. 1) Zerga honen gaia izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntza da, gehikuntza hori agertzen delarik nahiz terrenoen jabetza eskualdatzeagatik, nolanahi ere dela, nahiz terreno horien edozein gozatze eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eskualdatzeagatik.

2) Lurralde Kontribuzioaren gaietarako landalurtzat jotzen diren terrenoek izan duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpean egonen.

3. art. Honako egintzengatik agertzen diren balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta bere amankomuneko ondasunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, ordeinuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, beste edonola egiten diren edozein ondasunen eskualdatzea, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten bada.

Hala ere, esan diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen Ordenantza honen 6. artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Morrontza eskubide edozertarikoak eratu eta trasmititzea.

4. art. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio gehikuntzak, zerga hori ordaintzeko eginbidea honakoei tokatzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitateari, Estatuari, autonomi erkidegoei, eta bai haien guztien erakunde autonomo izaera administratibokoei ere.

b) Iruñeko Udala eta udal horrek osagai dituen edo osagai den beste toki entitateei eta haien erakunde autonomo izaera administratibokoei.

c) Ongintzazko edo ongintza-irakaskuntzazkotzat kalifikatzen diren erakundeei.

d) Aseguru Pribatuen gaineko legeek agindu bezala eraturiko Gizarte Segurantzaren eta mutualitate nahiz bahituretxeen entitate kudeatzaileei.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateak.

f) Haiei atxikitako terrenoen alderako itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. art. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak zergadun gisa:

a) Terreno eskualdatzeetan edo irabazi asmoz jabaria mugatzen duten gozatze eskubide errealak eratu edo trasmititzean, terrenoaren erostuna, edo kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Terreno eskualdatzeetan edo ordaindu beharrez jabaria mugatzen duten gozatze eskubide errealak eratu edo trasmititzean, terrenoaren trasmititzaileak edo kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erostunak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erostun hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du beti ere kargaren zenbatekoa transmititzaileari erreperkutitzea.

Zerga oinarria

6. art. Zerga honen oinarria da izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntza erreala, sortzapenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. art. Lur eskualdaketetan, lurrek sortzapenaren unean izaten duten balioa, une horretan Hirilur Kontribuzioaren ondorioetarako finkaturik dutena izanen da.

Izaera urbanoko lurren balioaren gehikuntza erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO = Bc* U* %P, zeinen elementuak ondokoak baitira:

ZO = Zerga oinarria edota lurren balioaren gehikuntza erreala.

Bc = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balioaren gehikuntza zenbat urtetan zehar gertatu den.

% X = Portzentaiak, lurraren balio igoera zenbat denboran sortu den, haren arabera finkatutakoa. Portzentaiak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

8. art. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentaia finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. art. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goratzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentaia, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, hegalduran edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. art. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentaia lurraren balioari dagokion salneurri-justuaren zatiaren gainean aplikatuko da.

Kuota

11. art. Zerga honen kuota zerga oinarriari Ordenantza honen Eranskinean ageri den karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.

Sortzapena

12. art. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostubidez edo dohainik, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Jabaria mugatzen duen gozamenduko eskubide errealen bat eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean, itzul diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesatuek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da ezer itzuliko.

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa

13. art. Subjektu pasiboak edo, hala balitz, haien ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sortzen denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizidunen arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da eta urtebetekoa, subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, nonezarraldia sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren.

14. art. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesatuei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

15. art. 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, halaber beharturik daude subjektu pasiboek dituzten epe eta era berberetan Udalari aditzera ematera zergagaiaren gauzatzea zein izan den, lurren trasmititzaileak edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo trasmititzaileak, beti ere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. art. Zergaren aitorpena aurkezten duenak, aurkezteagatik beragatik, zerga ordainarazi dioten pertsonaren ordez jardunen du, eta tributua kudeatzeko jardunbidean egiten diren jakinarazpen guztiek, bai eta likidazioenek ere, interesatuekin beraiekin egin izan balira bezainbesteko balioa eta ondorio berdinak izanen dituzte.

17. art. Halaber, Notarioak beharturik egonen dira Iruñeko Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergagaia gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako betebehar orokorra.

TARIFEN ERANSKINA

Zerga oinarria

Ezarri beharreko portzentaia, terrenoek duten balioaren gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, sortzapen unearen arabera.

Balioaren gehikuntza sortzeko epea

-Urte 1etik 5 urte arte: % 3,7.

-10 urte arte: % 3,5.

-15 urte arte: % 3,4.

-20 urte arte: % 3,2.

Karga-tasa

Ezarri den tasa % 10,10koa da.

ORDENANTZA FISKALA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA: BINGOA

(3. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen II. tituluko VII. kapituluaren 179tik 183ra bitarteko artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Zergagaia

2. art. Zergagaia da subjektu pasiboak bingoaren jokoan sariak erdiestea; sari horien zenbatekoa tributuaren xedea da.

Subjektu pasiboa

3. art. Zerga honen subjektu pasiboak dira bingoaren jokoan sarituak gertatu direnak, enpresa antolatzaileak behar den tributu zorra jatorrian atxiki eta Ordenantza Fiskal honetan zehaztu diren epeetan atxikipen guztiak Udal Ogasunean sartzeko duen beharra galarazi gabe.

Zerga oinarria

4. art. Zerga oinarria bingoaren jokoan erdietsitako sariaren zenbatekoa izanen da.

Kuota

5. art. Zerga honen kuota zerga-oinarriari eranskinean ageri den karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.

Sortzapena

6. art. Zerga sortzen da bingo jokoan irabaziriko sariak ordaintzen diren unean.

Zergaren kudeaketa

7. art. Jokoa antolatu duen enpresak, tributuaren atxikitzaile gisa, behar den aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko du hilabete bakoitzeko lehen hamar egunetan, Administrazioak emanen dion ereduaren arabera; era berean, horretarako gaitu diren bulegoetan edo Udal Diruzaintzan sartu beharko du zorra.

Behar den epea baino beranduago aitorpena aurkeztu edo tributua ordaintzen bada, horri dagozkion korrituak ordaindu beharko dira.

Aginduzko aitorpen-likidazio hori ez aurkeztea arau-hauste larritzat hartuko da, 2/1995 Foru Legearen 94.2.a artikuluan xedatutakoaren arabera eta Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritakoari jarraikiz zehatuko da.

Administrazioak hilabetero egiaztatuko ditu aurkeztu zaizkion aitorpenak eta behar diren likidazio osagarriak eginen; atxikipena egin duten enpresei jakinarazi edo galdatuko dizkie.

E R A N S K I N A

Karga-tasa

Ezartzen den tasa % 6 da.

ORDENANTZA FISKALA, HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

(4. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko VIII. kapituluko 184tik 191era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia udalerrian kokatzen diren eta "hutsik" jotzen diren etxebizitzak edukitzea da.

3. art. Zergaren ondorioetarako, etxebizitzatzat joko da baldintza arruntetan pertsonek, aldi baterako zein luzaroan, bizi izateko gai den eraikuntza oro.

4. art. "Hutsik" joko dira urtean zehar lau hilabete baino gehiagoz beterik ez dauden etxebizitzak, salbuespen honekin: etxebizitza non, hango biztanle ez den batek urteko sasoi jakin batzutan baino ez eta aisialdirako soilik erabiltzeko dena.

Ondorio horretarako, kontratu eta guztiko etxebizitza alokatuak betetzat joko dira.

5. art. Zergatik jare izango dira etxegintzan edo etxe salmentan diharduten enpresek eraikitako etxebizitzak, horien lehen eskualdaketa egin arte.

Subjektu pasiboak

6. art. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun erkidegoak, eta gainerako entitateak, nortasun juridikorik izan ez arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen dutenak, baldin eta:

a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean gozamenerako bestelako eskubide errealik ez denean.

b) Etxebizitza suhilen gaineko gozamenerako eskubide errealen baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.

Salbuespenak

7. art. Honakoak daude zerga honetatik salbuetsiak:

a) Etxebizitza dagoen herritik kanpo euren zereginak bete behar dituzten funtzionari publikoen titularitatepeko etxebizitzak. Hori guztia, ezar daitekeen legeriarekin bat.

b) Honako hauen titularitatepeko etxebizitzak: ohiko helbidea dagoen herritik kanpo, arrazoi tekniko, antolamenduko zein ekoizpenekoak direla eta, aldi baterako joan behar izan duten langileak, edo bestela enpresari iharduketari buruzko kontratazioengatik alde egin behar izan dutenak, edo toki-mugikortasunaren menpe direnak.

c) Soldadutza edo ordezko prestazio soziala egiten ari direnen titularitatepeko etxebizitzak.

d) Administrazio Publikoen titularitatepeko etxebizitzak.

Edonola ere, etxebizitza bakarra hartuko du salbuespenak, aurreko zenbakiko d) letrakoari dagokionean salbu, denak hartuko baititu.

Zerga oinarria

8. art. Zerga oinarria Hiri Lurraldeko Kontribuzioaren ordainarazpenerako indarrean dagoena izango da.

Kuota

9. art. Zerga honen kuota zerga oinarriari karga tasa aplikatzetik sortuko da.

Karga-tasa

10. art. Karga-tasa izanen da Ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Zergaren sortzapena

11. art. 1. Zerga lehenbiziko aldiz sortuko da 16. artikuluan aipatzen den jakinarazpenetik urte bete igarotakoan, 3. eta 4. artikuluetan horren gainean egin den kalifikazioarekin bat.

2. Gerora, urte bakoitzeko lehenbiziko egunean sortuko da zerga.

Kuotak sehilekoak izango dira, sehileko naturalak, eta horien barruan, zatiezinak eta txikiezinak.

12. art. Subjektu pasiboek zera eskatu ahal izango dute, dagokion espedientearen biderapenaren bitartez: etxebizitza bete denetik aurrerako aldiari dagokion kuotaren heineko zatia itzultzea.

Zergaren kudeaketa

13. art. Hutsik dauden Etxebizitzen Errolda egin beharko du Udalak, zergaren ordainarazpenerako.

14. art. Aurreko artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu beharko dute, Udalak emandako ereduarekin bat eta 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, hutsik jo daitezkeen etxebizitzen berri emateko, zerga ezartzeko erabakia argitaratu eta hilabeteko epearen barruan.

15. art. Aitorpenik aurkeztu ezean, edo aitorpenak akastunak badira, Udalak, bere kabuz edo salaketaren ondorioz, erroldan sartuko ditu aurreko lerroaldean aipatzen diren etxebizitzak, interesdunari entzungo zaion espedientea izapidatu ondoren.

16. art. Erroldan sartu ondoren, Alkateak titularrari jakinaraziko dio zerga sortzeko urte beteko epea has dadin, 11. artikuluak xedatutakoarekin bat.

Alta eta bajen sistema

17. art. Behin Erregistroa eraturik, eta aurreko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, subjektu pasiboek edo horien administratzaileek edo legezko ordezkariek gertatu diren aldakuntzak deklaratu behar dizkiote Udalari, eta horretarako alta, baja eta jabari edo titulartasun deklarazioak aurkeztu behar dituzte, halako gertaerak jazo eta hurrengo hogeitamar egun balioduneko epean.

18. art. Subjektu pasiboek behar diren alta, baja eta aldaketen aitorpenak aurkeztuko dituzte, dokumentu fedemaileekin batera, zeinetan gertatutako aldaketa kreditatuko den; horiek eraginkorrak izanen dira aldaketak zein seihilekotan gertatu eta hurrengo seihilabeteko naturaletik aitzina, eta hari dagokion kuota ukituko du.

Arau-hausteak eta zehapenak

19. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokienean, Ordenantza Fiskal Orokorrean agindutakoari eginen zaio men.

E R A N S K I N A

Karga-tasa

Tributu kuota erdiesteko zerga oinarriari aplikagarri zaion karga-tasa indarrean dagoen hiri kontribuzioaren tasaren % 40 da.

ORDENANTZA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

(5. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 8. saileko 109tik 120ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergagaia

2. art. Kontribuzio berezien zergagaia zera da: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herrilanak burutzearen ondorioz edo beren esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo zabaltzearen ondorioz.

3. art. 1. Honakoak hartuko dira udal mailako obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak burutzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartu dituen zerbitzuak.

c) Udalak dirulaguntza emanik beste entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak dirulaguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. art. Kontribuzio berezien aldera bildutako kopuruek eskatzeko arrazoia izan zuten obra edo zerbitzuko gastuak berdintzea izanen dute helburu zilegi bakarra.

Subjektu pasiboa

5. art. 1) Hauek dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak: Unitate ekonomiko edo ondare berezia osatu eta kontribuzio eginbidea sortzen duten obra burutze edo toki mailako zerbitzuen ezartze edo zabaltzeak onura berezia ekartzen dien pertsona fisiko zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak.

2) Onura bereziaren hartzaileak hauek hartuko dira:

a) Kontribuzio berezia delarik ondasun higiezinak ukitzen dituzten obra burutze edo zerbitzu ezartze edo zabaltze batengatik, ondasun higiezin horien jabeak.

b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen batek behar duen obra burutze edo zerbitzu ezartze nahiz zabaltze batengatik, ustiategiaren jabe den pertsonak edo entitate titularrek.

c) Kontribuzio berezia delarik su itzaltze zerbitzuak zabaldu edo hobetzeagatik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo hartan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, udalerrian.

d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3) Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak Udal Administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen parte hartzearen koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga oinarria

6. art. 1. Gehienez ere, lanak burutzeagatik edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren % 90k osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria. Udalak, antolamendurako erabakia hartzerakoan, kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentaia finkatuko du.

2. Kostu hori honako kontzeptuok osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu idazte eta lan zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko lanen edo zerbitzu ezartze edo zabaltzearen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinak.

d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalteordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo berdinduta ere kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak direlarik 3.1 c) artikuluak aipatzen dituenetakoa, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoa, Udalak dirulaguntza emanda kontzesiodunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez du galarazten beste Administrazio Publikoek lan edo zerbitzu horrexentzat beste laguntzak ematerik. Dena dela, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, % 90 alegia.

5. Zerga oinarria finkatzeko, hauxe adituko da udal administrazioak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak edozein pertsona edo entitate publiko nahiz pribatutatik erdiesten dituen dirulaguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana delarik, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du aurreneko helburua. Dirulaguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, beste subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko erabiliko da.

Kuota

7. art. 1) Kontribuzio berezien zerga oinarria subjektu pasiboen artean partituko da, kontutan harturik obrak eta zerbitzuak zer motakoak ziren, arau hauei men eginez.

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, partitze modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta Lurralde kontribuziorako duten balio katastrala.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri edo zabaldu beharra delarik eta jabeekin batera aseguru entitateak agertzen badira, ezarpena egin beharreko udalerrian arriskua estaltzen dutenak, denak ere subjektu pasibo gisa, orduan zilegi izanen da entitate horiei dagokien kuota zatia haien artean partitzea aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan. Subjektu pasibo bakoitzari eskatzeko zaion kuota baldin bada berak bildutako primen ehuneko bosta baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) idatz-zatian aipatzen dituen obren kasuan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean partituko da, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien osotarako sailarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. art. Lege edo Hitzarmen nazioartekoek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei tokatuko zaizkien kuotak ez dira partituko beste zergadunen artean.

9. art. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Korporazioak zilegi izanen du, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo gerokotu dadin agintzea gehienez bost urtez.

Tributuaren sortzapena

10. art. 1) Kontribuzio bereziak obrak burutu diren unean sortuko dira edo zerbitzua ematen hasi denean. Obrak zatikatzea zilegi balitz, tarte edo zatiki bakoitza burutu denetik izanen da sortzapena subjektu pasibo bakoitzari.

2) Aurreko zenbakian xedatu dena galarazi gabe, ezartze eta antolatze erabaki konkretua hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak hurrengo urterako aurreikusten den kostuaren arabera. Ez da zilegi izanen beste urtealdi bat aurreratzeko eskatzea ez badira burutu aurreratzea eskatu zeneko obrak.

3) Kontribuzio bereziak sortzeko momentua kontutan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko 5. artikuluaren arabera, nahiz eta antolatze erabaki konkretua beste subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2 zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Antolatze erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onestetik hasi eta sortzapena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio Udalari eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, Administrazio horrek zilegi izanen du kobratzeko ekintza espediente horretan subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra zuzentzea.

4) Obrak osorik nahiz partez bururatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi, seinalatuko dira subjektu pasiboak. Oinarria eta kuota indibidualizatu behin betikoak, tokatzen diren likidazioak jiratuz eta konturako entrega gisa konpentsatuz egin diratekeen ordainketa aurreratuak. Udalak eginen du behin betiko seinalamendu hori, tributu hori kasuan kasuko obra edo zerbitzura egokitzeko erabaki konkretuko arauak begiratuz.

5) Ordainketa aurreratuak egin dituztenak tributua sortu zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonak badira, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz gora joaten direnak, Udal Administrazioak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta antolamendua

11. art. 1) Kontribuzio bereziak ordainarazteko aurrez kasu konkretu bakoitzean ezarpen erabakiak hartuta beharko du.

2) Ez da zilegi izanen obra bat burutzeari edo kontribuzio berezien bidez dirutu beharreko zerbitzu bat ezarri nahiz zabaltzeari buruzko erabakia exekutatzea harik eta kontribuzio berezien antolamendu konkretua onetsi ez den arte.

3) Antolamendu erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu estimatua finkatu beharko du, eta bai onuradunen artean partitu beharreko zenbatekoa eta partitze irizpideak ere. Antolamendu erabaki konkretuak Ordenantza honi eginen dio erreferentzia.

4) Behin Kontribuzio bereziak antolatzeko erabaki konkretua hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzei emanen zaizkie aditzera kuota horiek baldin subjektua edo haren helbidea ezaguna bada, eta, bestela, ediktu bidez. Interesatuek zilegi izanen dute helegitea jartzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten duen moduan.

12. art. 1) Udal mailako eskumenen menpeko obrak eta zerbitzuak Udalak beste toki entitate baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra burutzea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen entitatea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten entitate bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea ezartze eta antolatze erabakiei dagokienez.

2) Entitate horietako batek onesten ez badu antolatze erabaki konkretua, ekintza unitatea baliogabetuko da eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Hiritarren parte hartzea

13. art. 1) Lanek ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Elkarte Administratiboa sortzen ahal dute, Udalak lanak egin edo zerbitzuak paratu edo zabaldu ditzan sustatzeko, konpromisoa hartuz, lana edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain, Udalaren finantza egoera larria denean, hari dagokion zatia ere ordaintzekoa.

2) Orobat, Udalak sustatutako lanek edo zerbitzuen paratze edo ezarpenek ukitzen dituzten jabe edo titularrek ere Zergadunen Elkarte Administratiboak sortzen ahal dituzte kontribuzioak antolatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakitakoa medio eginen den lana edo zerbitzua burutzean parte hartuz.

3) Zergadunen Elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuak Udalak onetsi beharko ditu. Nolanahi dela ere, Zergadunen Elkarteak gehiengo absolutuz hartuko dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, gainerakoentzat lotesleak izanen dira. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, Zuzendaritza Batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesatu guztientzat.

14. art. Aurreko artikuluak aipatzen dituen Zergadunen Elkarte Administratiboak sortu ahal izateko, ukitutakoen gehiengo absolutuz hartu beharko da erabakia, beti ere, ordaindu beharreko kuoten bi herenak biltzen baldin badira edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badira.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(6. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Ordainarazpen honen xedea da agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek burutzen duten jarduera administratiboa:

1.-Planoen kopiak.

2.-Ziurtagiriak, salbu eta Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak.

3.-Kopia eginbidetuak.

4.-Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

5.-Fotokopiak.

6.-Arma txartelak.

7.-Eskola garraiorako baimenak.

8.-Lanpostuak betetzeko deialdiak.

9.-Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek egilestean, aldatu edo, tasapean berraztertzean.

10.-Ahalordeen askiespenak.

11.-Aurrekontuak eta Ordenantza Fiskalak.

12.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena

3. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen errezibua eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. art. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. art. Ordaindu beharreko tasak Ordenantza honen eranskinean azaldu direnak dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Dirubilketarako ondoko arau bereziak ezarri dira:

a) Armen lizentziak izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak Hiritar Babespen Alorreko bulegoetan ordaindu beharko dira.

b) Ziurtagiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko tasak Erregistroko arduradunari ordaindu beharko zaizkio eskaera egiten den unean berean,.

c) Agiri eginbidetuak luzatzeagatik ordaindu beharreko tasak dagokien Alorraren bulegoetan ordaindu beharko dira.

d) Txostenak eman edo kontsultei erantzuteagatik ordaindu beharreko tasak Udal Diruzaintzan ordaindu beharko dira. Txostena edo erantzuna ordaindu duela ziurtatzen duen erreziboa aurkeztean emanen zaio eskatzaileari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Planoen kopiak

Plan Orokorraren planoak edo espediente publikoetan daudenak:

-Metro lineala: 730 pezeta.

-DIN A0: 795 pezeta.

-DIN A1: 390 pezeta.

-DIN A2: 220 pezeta.

-DIN A3: 60 pezeta.

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren krokisa: 365 pezeta.

II. epigrafea.-Egiaztagiriak

1.-Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak: 550 pezeta.

2.-Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agiriei buruzko egiaztagiriak: 1.145 pezeta.

3.-Luzatuak izateko, aurretik txosten bat behar duten egiaztagiriak: 2.425 pezeta.

Egiaztagiriarekin batera agiri edota planoak -eginbidez edo gabe- ematen direnean, I., III. edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

III. epigrafea.-Kopia eginbidetuak

1.-Espediente publikoetan jasotako agirien kopia eginbidetua:455 pezeta.

2.-Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua990 pezeta.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio I. eta IV. epigrafeetatik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

3.-Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua3.420 pezeta.

IV. epigrafea.-Agirien konpultsa

1.-Konpultsa bakoitzeko365 pezeta:

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

V. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak

1.-Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko

-DIN A3: 20 pezeta

-DIN A4: 15 pezeta.

2.-Mikroformetatik eginiko fotokopia bakoitzeko:

-DIN A3: 30 pezeta.

-DIN A4: 25 pezeta.

VI. epigrafea.-Arma-txartelak tramitatzea

1.-Txartel bakoitzeko: 705 pezeta.

VII. epigrafea.-Eskola garraiorako baimena

1.-Baimen bakoitzeko 825 pezeta:

VIII. epigrafea.-Lanpostuak betetzeko deialdiak

1.-A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat). Izena emateagatik, 2.165 pezeta.

2.-C mailara sartzeko, izena emateagatik,1.100 pezeta.

3.-D eta E mailetara sartzeko, izena emateagatik,410 pezeta.

Deitu beharreko postuak lan kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxikitu eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

IX. epigrafea.-Lizentziak eta baimenak ziurtatzeko tituluak

1.-Ohiz kanpoko ikuskizun publikoak egiteko baimena: 11.675 pezeta.

2.-Zaldiko-maldikoak, karruselak eta bestelako instalazio mugikorrak: 1.420 pezeta.

3.-Irekitzeko lizentzia, titulartasun aldaketa dela eta: 13.630 pezeta.

4.-Bestelakoak: 945 pezeta.

X. epigrafea.-Ahalordeen askiespenak.

1.-Askiespen bakoitzeko: 830 pezeta.

XI. epigrafea.-Aurrekontu eta ordenantza fiskalak

1.-Ale bakoitzeko: 1.385 pezeta.

XII. epigrafea.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak

1.-Etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko eskaturiko txostena emateagatik: 4.170 pezeta.

2.-Bestelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik1.875 pezeta.

XIII. epigrafea.-Esportaziorako prestaturiko jakiak: ziurtagiriak luzatzea

1. Ziurtagiri bakoitzeko2.500 pezeta.

ORDENANTZA, AUTOTAXI ETA ALOKATZEN DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(7. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen I. tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaiak honako kontzeptu hauek hartzen ditu bere baitan:

1. Lizentziak eman eta luzatzea.

2. Iruñeko Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Arautegiaren 14. artikuluan aurreikusi kasuetan lizentziak eskualdatzeko baimena.

3. Ibilgailuari zerbitzuan jarri baino lehenago aztertze, baimena eman eta urteroko eta aparteko azterketak burutzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga ordaindu beharra ondokoetatik sortzen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzean.

2. Lizentziak eskualdatzean.

3. Ibilgailuak zerbitzuan sartu aurrean azterketa eta baimen zerbitzuak ematean, eta urteroko eta aparteko azterketak egitean.

Subjektu pasiboa

4. art. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaindu behar dute:

1. Lizentziak eman eta luzatzean, lizentzia nori eman eta titular hori.

2. Lizentziak eskualdatzean, eskualdatzea noren alde baimendu eta pertsona hori.

3. Hasierako, urteroko eta aparteko azterketa zerbitzuak ematean, lizentziaren titularra.

Tarifak

5. art. Zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharreko tarifak Ordenantza honen Eranskinean azaltzen dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion pagamendua honelaxe eginen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzea: lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabost egun baliodunen barnean, eta beti ere hura eman baino lehenago.

2. Baimenak, lizentziak eskualdatzeagatik: eskualdatzeko baimena eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabost egun baliodunen barnean. Lizentzia hori indarrik gabe geldituko da, aipatu epean ez badira tasak ordaintzen.

3. Azterketa zerbitzuak: azterketa egin baino lehenago.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. art. Arau-hausteei dagokien orotan eta hauei buruzko zehapenetan, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.

Tarifen eranskina

Ordenantza honetan ezarritakoa kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak hauexek dira:

I.-Autotaxi lizentziak ematea:658.620 pezeta.

II.-Lizentzien eskualdaketa: 457.455 pezeta.

III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 34.205 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, ZAINTZA BEREZIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA: GARRAIOETAKO IBILGAILU HANDIEN ZIRKULAZIOA

(8. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordainarazpenaren xedea

2. art. Ordainarazpen honen xedea da hirian barna Udaltzaingoak ibilgailu handiak gidatu, zaindu eta laguntzeko zerbitzua ematea. Horretarako, garraio astuntzat hartzen dira Ibilgailuei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluan aipatzen duen baimen berezia behar dutenak, haien masak, tamainak edo zoladuran egiten dituzten presioak erregelamenduzkoak gainditzeagatik.

Zerga ordaintzeko beharra

3. art. Zergak ordaintzen hasi beharra dago hirian barna ibiltzeko baimena ematen den unetik beretik.

Subjektu pasiboa

4. art. Tasa hau ordaintzeko betebehar solidarioa dute garraioa egiten duen ibilgailuaren jabe diren pertsona natural edo juridikoek, edo zerbitzu hori eman dadin eskatzen dutenek.

5. art. Ibilgailu handiei zaintza berezia emateko zerbitzuak eragindako kuotak zerbitzu horretan emandako denbora eta erabilitako baliabideen arabera ezartzen dira, halako maneran non Ordenantza honetako Eranskinean azaldutako tarifak aplikatuko baitira.

TARIFEN ERANSKINA

I.-Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko: 4.160 pezeta.

II.-Erabilitako patruila-auto bakoitzeko: 4.135 pezeta.

III.-Moto bakoitzeko: 4.215 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEA ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(9. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea da, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. art. Tasa hauei loturiko udal jarduna hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu Antolamendurako Plan Partzial edo Bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, Antolamendurako Planen aurreproiektuak eta Birzatiketak izapidatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak, 1976ko Zoruari buruzko Legearen testu birbilduaren 178.1 artikuluari loturik.

-Aipatzearren, ondokoak dira:

-Lurzatiketa egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza ttikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

-Lizentziak., eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

-Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu birbilduaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Zergak ordaindu beharra

4. art. 1) Zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2) Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak izapidatzerakoan, haiek ebatzi edo behin-betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaintzeko obligazioa.

Subjektu pasiboa

5. art. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintza-jarduerengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zorua eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Tarifak eta karga tasak

6. art. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak Ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Lizentzien izapidaketa eta horien ondorioak

7. art. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. art. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak

9. art. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioari ekinen dio eta bertan subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasaren kontzeptua, tarifa eta zenbatekoa zehaztuko ditu.

10. art. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.

13. art. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostu osoaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da exekuzio materialerako aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industri mozkina salbu.

Barne Urbanizaziorako Proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesatuek, Barne Urbanizaziorako Proiektuaren aurrekontu eguneratua aurkeztu beharko dute.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko bertze batzuk ere.

12. art. Obra bukatu eta behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak oniritzitakoa, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin-betiko likidazioa eginen da, kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

13. art. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari emanen zaio horren berri, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. art. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. art. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera, hain zuzen ere 9.120 pezeta. 1.000 m2 edo horren zati bakoitzeko.

II. epigrafea.-Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketak izapidatzea.

III.-A) Birzatiketa espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-1000 m2 edo zati bakoitzeko: 9.120 pezeta.

-1000 m3 edo zati bakoitzeko: 27.365 pezeta.

III.-B) Birzatiketak aldatzeko izapidaketa:

Tarifak, III-A) epigrafean aplikatutakoen % 50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileak egindako urbanizazio proiektuak izapidatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa % 1'53 izanen da.

V. epigrafea.-Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak

V.1) Lurzatiketa lizentziak:

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, 1.000 m2 edo zatiki bakoitzeko:5.700 pezeta.

V.2) Obra lizentziak, zaharberritzeko laguntzetarako Udal ordenantzaren babesean daudenak:

Lizentziarako espediente bakoitza tramitatu eta ebazteak sortzen duen tasa: 5.450 pezeta.

V.3) Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Lizentziarako espediente bakoitza tramitatu eta ebazteak sortzen duen tasa: 15.040 pezeta.

V.4) Eraispen lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazioa, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, beti ere aurreko ataletan ez badira.

Tasa honen kuota honela kalkulatuko da: zerga oinarriari (12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztua) ondoko karga tasa aplikatuz: 0,62%

V.5) Lizentziak, edifizioak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Espediente lizentzia bakoitza izapidatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 99.020 pezeta.

VI. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan Partzial edo bereziak izapidatzea: 57.630 pezeta.

-Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea: 28.805 pezeta.

-Birzatiketak: 57.630 pezeta.

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 6.895 pezeta.

-Obra lizentziak (V.4 epigrafea): 15.100 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(10. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia ingurugiroaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduera lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

3. art. Zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte dira pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta nortasun juridikorik izan ez arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen dutenek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu eta berraztertzen bada.

Tarifak

5. art. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Jardun eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkion udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. art. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak ordaindu egin beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamenduzko bidez kobratuko da.

8. art. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. art. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriaren alde luzatzeak dagokion tasa galdatzea eraginen du.

Arau-hausteak

10. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduera lizentzia eta jarduera lizentziaren berrikuspena.

-Emandako lizentzia bakoitzagatik:182.145 pezeta.

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa:

-Emandako lizentzia bakoitzagatik: 97.125 pezeta.

III. epigrafea.-Instalazioak aldizka irekitzea:

-Igerilekuetako ur-tokiak irekitzeko baimenagatik: 33.715 pezeta

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(11. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia Udalak burutzen duen ikuskatze-jarduerak zedarritzen du, zeina udal langileek egiten baitute, Osasungintzari buruzko Ordenantzetan ezarritako arauak zorrotz betetzen diren egiaztatzeko, bai eta eta jarduera sailkatuei dagokienean ere, eta Udalaren gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoan, ustez izan daitezkeen arau-hausteak edo haien betetzerik eza direla medio.

3. art. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Udalaren kabuz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Parte batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. art. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatu ahal izango ditu, jarduera sailkatuen, Osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, horietan ezarritako betekizunei eusten badie.

5. art. Edozein unetan Udal Administrazioak ikuskaldiak egin ahal izango ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena

6. art. Tasa sortzen da kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari atxikitako udal langileek egindako ikuskaldiaren eta egiaztatzeren ondorioz, ondorengo arauek osaturik:

a) Tasa ezartzeko, ikuskalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunezkoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. art. ordaintzeko betebeharra dute:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

f) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten direnean ikuskapenetan.

Tarifak

8. art. Tarifak eta horien karga oinarriak Ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Tasaren kudeaketa

9. art. Ikuskatzaileek bisitaldia egin izanaren berri emango dio behar den Departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin batera, eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, horri, egoki joz gero, zehapena gehituz, eta behar den organoari onesteko proposatuko dio.

Onetsi ondoren, betebeharra duen pertsonari jakinaraziko zaio, eta horrek kuota jakinarazi eta ondorengo hilabetearen barnean ordaindu beharko du. Ordaintzen ez badu, bestelako oharrik gabe premiamendu bidez kobratzeari ekingo zaio.

Arau-hausteak eta zigorrak

10. art. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

Tarifen eranskina

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

I. epigrafea.-Ikuskaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako. Ordenantza eta Erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta Udal Ondarean sortutako kalteengatik ere, egindakoak: ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 17.100 pezeta.

II. epigrafea.-Eraikinen azterketa, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta:

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu: 24.695 pezeta.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 12.505 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK ERRETIRATU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

(12. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia sortzen da udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatean nahiz erretiratzen hastean, eta ondoren, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzean.

Halaber, zergagaia da udal bulegoetan edozein arrazoirengatik gordeta dauden ibilgailuak zaintzea.

3. art. Honakoek ez dute tasa hau ordaindu beharko:

1. Behar den moduko baimena duten kabalgata, desfile, segizio, kirol-saio edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kenduko diren ibilgailuak.

2. Dauden tokian bide publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kenduko diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik bide publikotik kenduko diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sortzapena

4. art. Ibilgailua erretiratzeko tasa ordainaraziko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. art. Ibilgailua altxatzeko tasak izanen du sortzapena ibilgailua erretiratu eta 24 ordu iraganik.

Subjektu pasiboa

6. art. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidaria, titularra, gordailuzaina edo ibilgailuaren erantzulea.

Karga oinarria

7. art. Karga oinarria kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da.

Salbuespenak

8. art. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharrekoak direnez beste salbuespenik ez da onartuko.

Tarifak

9. art. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzeagatik aplikatu beharreko tarifak Ordenantza honetako eranskinean finkatzen direnak dira.

Tributuaren kudeaketa

10. art. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezi moduan, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren bulegoetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek ordainketa frogatzeko behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko ditu.

11. art. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. art. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestalde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek erretiratu gabeko ibilgailuak

13. art. Udalak bere Altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu bide publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965.eko ekainaren 15eko eta 1967.eko martxoaren 8ko Aginduetan bai eta abandonatutako ibilgailuak bide publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974.eko otsailaren 14ko Aginduan ere ezarritakoari jarraikiz.

TARIFEN ERANSKINA

Ibilgailu motak

I. epigrafea.-

Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua udalaren gordelekura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

-3500 kg. bitarteko ibilgailuak: 4.615 pezeta.

-3500 kg.tik gorako ibilgailuak: 8.515 pezeta.

II. epigrafea.-

Zerbitzu osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea udalaren altxatokira eramaten denean:

-3500 kg. bitarteko ibilgailuak: 8.620 pezeta.

-3500 kg.tik gorako ibilgailuak: 17.135 pezeta.

III. epigrafea.-

Bi aldeetan txandakako aparkamendua duten kaleetan ibilgailuak kentzeagatik:

-3500 kg. bitarteko ibilgailuak: 4.380 pezeta.

-3500 kg.tik gorako ibilgailuak: 8.660 pezeta.

IV. epigrafea.-

Ibilgailua gordelekura eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

-3500 kg. bitarteko ibilgailuak: 745 pezeta.

-3500 kg.tik gorako ibilgailuak: 1.510 pezeta.

V. epigrafea.-

Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi % 20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

3.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 3.500 kilo baino gehiagokoak erretiratzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDENANTZA, ORDEZKO EXEKUZIOAK ETA EXEKUZIO AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(13. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailu, zabor eta hondarkiak erretiratzea baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek erretiratzeari uko edo ezetza egiten badiote.

b) Exekuzio aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren Ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko exekuzioen eginbideak.

c) Herritar soilek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.

2. Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.

3. art. Udalak zilegi izanen du, edozein kasutan ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea Ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena

4. art. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua ematen den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. art. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik izaten bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako exekuziozko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga oinarria

6. art. Ordainarazpen honen zerga oinarria honako hauek osatzen dute:

a) Exekuzio agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko exekuzioa: egin den exekuzioaren osotarako kostutik heldu dena.

Kudeaketa arauak

7. art. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza Fiskal Orokorrean agintzen den moduan. Obrak burututakoan, likidatuko dira tasak eta soberakinik edo eskasik izaten bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidaziook arduradunen artean zatitu edo banatzea, asko badira, edo erabiltzaile nahiz alokatzaile gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. art. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Exekuzio aginduak

-Karga-tasa izanen da hirigintzako lizentzien tasetarako ezarritakoa.

I. epigrafea.-Ordezko exekuzioak

-Karga-tasa % 125 izanen da.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(14. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia hilerriko zerbitzuak emateak sortzen du.

Subjektu pasiboa

3. art. Kasuan kasuko tasa ordaintzera behartua dago zerbitzua ematea eskatzen duen pertsona natural edo juridiko oro, hura baita subjektu pasiboa.

Zerga oinarria

4. art. Zerga oinarria, Ordenantza honen tarifei buruzko Eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, ondoren zehaztuko diren kontzeptuei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da:

1. Epigrafea.-Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

2. Epigrafea.-Hobitik ateratzea.

3. Epigrafea.-Hilobiak ixtea eta hornigaiak jartzea.

4. Epigrafea.-Panteoietako hondakinak garbitzea.

5. Epigrafea.-Panteoiak eskualdatzea.

6. Epigrafea.-Hilobiak, nitxoak eta kolunbarioak.

7. Epigrafea.-Hilotzak nahiz gorpuzkiak ehorztea okupaturik dauden nitxo edo kolunbarioetan.

8. Epigrafea.-Errausketak.

Tarifak aplikatzea

5. art. Hilerri honetako beste hilobi batzuetako gorpuzkiak beste nitxo batean ehorztean, tasak ordaindu beharko dira hobitik ateratzeagatik eta ehorzketagatik. Gorpuzkiak beste hilerri batetik badatoz, tasa bakarrik ordaindu beharko da ehorzketagatik.

6. art. Errausketetako errautsak, hilotzenak nola gorpuzkienak, gorpuzkien hobiratzeak bailiran hartuko dira, Ordenantza honen ondorio guztietarako.

7. art. Hilotzak edo gorpuzkiak okupaturik dauden nitxo eta kolunbarioetan sartzeko ematen diren lizentziak baimen berritzat hartuko dira, eta VI. epigrafeko prezioei VII. epigrafean aurreikusitako beherapena aplikatuko zaie, aurreko baimena edo haren luzapena eman zenetik igaro den urte bakoitzeko.

Xedapen gehigarriak

8. art. Ordenantza honetan jasota ez dauden gaietarako, arau osagarri gisa hartuko dira Hilerriko Erregelamendua eta Gorpuen Osasun Poliziari buruzko Xedapenak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ehorzketak, berrehorzketak, eta ehorzteko eskubideak

1.-Panteoi eta kaperetan: 25.000 pezeta.

2.-Nitxoetan: 25.000 pezeta.

3.-Lurpean: 25.000 pezeta.

4.-Gorpuzkiak: 8.000 pezeta.

II. Epigrafea.-Hilobitik ateratzea

1.-Hilotzena: 18.000 pezeta.

2.-Gorpuzkiena: 10.000 pezeta.

III. epigrafea.-Hilobiak ixtea eta hornigaiak jartzea

Hilobiak pilastra, barra eta harlauzekin ixtea eta lapidak, irudiak, gurutzeak eta gainerako hornigaiak jartzea eta, oro har, hilobien gainean, edozein eraikuntza mota jartzea, jartzeko eskubideengatik: 1.700 pezeta.

IV. epigrafea.-Panteoietako gorpuzkiak kentzea

1.-Lehen gorpuzkia: 3.190 pezeta.

2.-Hortik gorako gorpuzki bakoitzeko: 2.130 pezeta.

V. epigrafea.-Panteoiak eskualdatzea

1.-Eskualdatze bakoitzeko: 12.660 pezeta.

VI. epigrafea.-Hilobiak, nitxoak eta kolunbarioak

1.-Lurreko hilobiak:

a) Helduendako lagapena, 10 urtekoa: 35.380 pezeta.

b) Helduendako luzapen bakarra, 10 urteko:- 35.380 pezeta.

c) Haurrendako lagapena, 10 urtekoa: 21.035 pezeta.

d) Haurrendako luzapen bakarra, 10 urtekoa: 21.035 pezeta.

2.-Nitxoak:

a) 10 urtez erabiltzeko eskubidea, mugarik gabeko luzapenekin:

-Luzapen bakoitzeko: 25.700 pezeta.

b) 10 urtez erabiltzeko eskubidea, luzapen bakarrarekin:

-10 urterako lagapena: 25.700 pezeta.

-Luzapen bakarra, beste 10 urterako: 25.700 pezeta.

c) Familiaren ehorzlekuaren konponketa dela eta, egin beharreko behin-behineko okupazioak, gehienez ere sei hilabetekoak:

-Hilabete edo hilabete-zati bakoitzeko: 1.905 pezeta.

-d) Haurrendako nitxoak:

-10 urtez erabiltzeko eskubidea, luzapen bakarrarekin: 23.240 pezeta.

-Luzapen bakarra, beste 10 urterako-23.240 pezeta.

3.-Kolunbarioak:

a) 10 urtez erabiltzeko eskubidea: 13.310 pezeta.

b) Luzapen bakarra, beste 10 urterako: 12.745 pezeta.

VII. epigrafea.-Hilotzak edo gorpuzkiak sartzea, okupaturik dauden nitxo edo kolunbarioetan

Hilotzak edo gorpuzkiak okupaturik dauden nitxo eta kolunbarioetan sartzeko ematen diren lizentziak baimen berritzat hartuko dira, eta VI. Epigrafeko prezioei % 10eko beherapena aplikatuko zaie, aurreko baimena edo haren luzapena bukatzeko falta den urte bakoitzeko.

VIII.-epigrafea.-Errausketak

1.-Hilotzeko: 20.000 pezeta.

2.-Gorpuzki bakoitzeko: 5.000 pezeta.

ORDENANTZA, UDALAREN ZAKURTEGI ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(15. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia zakurtegiko zerbitzuak emateak sortzen du:

-Zakurrak eta bestelako animaliak biltzea

-Zakurtegiko egonaldiak.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga ordaindu beharra sortzen da zerbitzua ematean. Hori egiten bada alde interesatuak eskaturik, kasu bakoitzerako finkatutako eskubideen ordainketa eska daiteke aurretik.

Subjektu pasiboak

4. art. Zerbitzuei dagozkien tasak, kasuan kasukoak, honakook ordaindu behar dituzte: eskatzaileak, edo zuzenean interesatuak izanik zerbitzua mesede egiten dien pertsonak, edo udalaren eskuhartzearen erantzule direnak.

Tarifak

5. art. Kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak Ordenantza honen eranskinean direnak dira.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

6. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak Zakurtegiko dirubilketa zerbitzuetan ordaindu beharko dira, non ordainketa horien frogagiriak emanen baitituzte.

7. art. Udal Zerbitzuek bildutako zakurrak atzera eskuratzeko Zakurtegira jo behar da eta bertan jaso, beti ere tasak ordaindu ondoren.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zakurrak eta bestelako animaliak biltzea

Bildutako animalia bakoitzeko, oro har: 1.550 pezeta.

Harrapatutako animalia abandonatu bakoitzeko: 51.365 pezeta.

II. epigrafea.-Zakurtegiko egonaldiak

-Albaitariaren aginduzko egonaldiak, eguneko: 330 pezeta.

-Bestelako egonaldiak, eguneko:700 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, AUTOBUS GELTOKIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(16. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia erabilera hauetako ondoko zerbitzuak emateak sortzen du:

a) Udalaren baimenez, bidaiariak garraiatzeko enpresek administraziorako lokalak erabiltzea.

b) Udalaren baimenez, bidaiariak garraiatzeko zerbitzurako enpresek nabeak erabiltzea.

c) Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzea.

d) Maleta-gordelekua erabiltzea (kontsigna).

Subjektu pasiboak

3. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak honakook ordaindu beharko dituzte:

a) Bidaiariak garraiatzeko enpresek, lokalak eta nabea erabiltzeagatik.

b) Partikularrek, Geltokiko zerbitzu orokorrak eta maleta-gordelekua (kontsigna) erabiltzeagatik.

Sortzapena

4. art. 1) Enpresek administraziorako lokalak erabiltzeagatiko tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldlia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita, kuota hiru hilabetero hainbanatuz, alegia.

2) Nabea, Geltokiko zerbitzu orokorrak eta maleta-gordelekua (kontsigna) erabiltzearen tasak erabilera bakoitzean sortuko dira.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

5. art. Geltokian bidaiariak hartu edo uzten dituzten garraio enpresek bilduko dituzte Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatiko tasak.

Maleta-gordelekua (kontsigna) zerbitzua ustiatzeko Udalaren baimena duten enpresek bilduko dituzte kontsigna erabiltzeagatiko tasak.

6. art. Nabea, Geltokiko zerbitzu orokorrak eta maleta-gordelekua (kontsigna) erabiltzeak sortutako tasen ordainketa hiruhilean behin eginen da. Horretarako hiruhileko bakoitzeko lehenbiziko hamabost egunetan bidaiariak garraiatzeko enpresa bakoitzak aitorpena aurkeztu beharko du eta bertan adierazi beharko aurreko hiruhilean zerbitzu horietan zenbat zerbitzu sartu eta atera ziren Geltokitik eta zenbat bidaiari sartu edo atera ziren.

Kontsigna zerbitzua ustiatzen duten enpresek aitorpen bakarra aurkeztu beharko dute eta bertan adierazi beharko Kontsignan epe horretan zenbat fardel utzi diren.

7. art. Udalak Autobus Geltokiko lokalak eta instalazioak erabili eta ustiatzeko baimena erretiratzen ahal die, Ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte.

8. art. Udalak zilegi izanen du elkarlanerako hitzarmenak sinatzea enpresa erabiltzaileekin, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 108.2 artikuluan aipatu moduan.

TARIFEN ERANSKINA

Atalondo eta ezkaratzeko zerbitzuak:

1.-Administraziorako lokalak erabiltzeagatik: lokalaren metro karratu bakoitzeko kuota, urtean: 7.345 pezeta.

2.-Kontsigna erabiltzeagatik; egun edo egun zati bakoitzeko; uzten den fardel bakoitzeko, 30 kiloko edo 400 dezimetroko; orduko, eta gehienez ere 600 pezeta eguneko: 50 pezeta.

Bidaiariendako ibilgailuen zerbitzu nabea:

3.-Bidaiariendako ibilgailuen zerbitzu erregularrek nabea erabiltzeagatik, sartzen edo ateratzen den zerbitzu bakoitzeko: 165 pezeta.

Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 kilometro baino ttikiagoko zerbitzua egiten dutenei, beti ere egunean egindako zerbitzuen arabera, eta horretarako, aurreko tarifei ondoko murriztapenak aplikatuko zaizkie:

-Egunean 6 zerbitzu edo gutxiago egiten baditu: %25.

-Egunean 6 baino gehiago egiten baditu: %50

4.-Behin-behineko zerbitzuak, eta bereziak, sartzen edo ateratzen den aldiko: 165 pezeta.

Zerbitzu orokorrak:

5.-Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariaren kargura luzatutako txartel bakoitzeko: 10 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, LABORATEGIKO ZERBITZU MEDIKO, HIGIENIKO ETA SANITARIOAK ETA KOMUNA MUGIKORRAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(17. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia ondokoak sortzen du:

a) Udal Labotategiak analisi fisiko-kimiko eta mikrobiologikoen, eta halako beste batzuen, zerbitzu publikoa ematea.

b) Komuna mugikorren zerbitzu publikoa ematea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga ordaindu beharra sortzen da:

1. 2.a) artikuluan aurreikusitako kasuan, analisietarako eskabidea aurkezten denean. Analisiak egiteko ezinbestekoa izanen da aurretik behar den ordainketa egitea.

2. 2.b) artikuluan aurreikusitako kasuan, komuna mugikorrak erabili aurretik.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten erakundeak, baldin eta Ordenantza honen xede diren zerbitzuak eskatu eta erabiltzen badituzte.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Udal Laborategia

I.1.-Analisi fisiko-kimikoak

-Hezetasuna: 850 pezeta.

-Hezetasuna (errefrakzio indizea): 1.230 pezeta.

-Errautsak: 850 pezeta.

-Azidotasuna: 1.500 pezeta.

-Proteinak: 3.345 pezeta.

-Gantza (Soxtec): 3.170 pezeta.

-Gantza (Gerber): 1.280 pezeta.

-Gantza (hidrolisi azidoarekin): 4.705 pezeta.

-Hondakin finkoa: 1.500 pezeta.

-Alkalinitatea: 1.280 pezeta.

-Gogortasuna, osotara: 1.280 pezeta.

-Kaltzioa: 1.280 pezeta.

-Kloruroak (ura): 1.280 pezeta.

-Kloruroak (elikagaiak, oro har): 1.280 pezeta.

-Sulfatoak: 1.880 pezeta.

-K232, K270, DK: 1.880 pezeta.

-Nitratoak: 1.880 pezeta.

-Silizea: 1.880 pezeta.

-Koloratzaileak (kualitatiboa): 3.595 pezeta.

-Metalak, garretako AA bidez (ura) (1): 4.435 pezeta.

-Metalak, garretako AA bidez (elikagaiak, oro har) (1): 4.435 pezeta.

-Metalak, kamarako AA bidez (ura) (1): 5.915 pezeta.

-Metalak, kamarako AA bidez (elikagaiak oro har)1: 5.915 pezeta.

-Kloroa, librea eta osotara: 4.425 pezeta.

-Azido sorbikoa: 9.000 pezeta.

-Azido benzoikoa: 9.000 pezeta.

-Parabeneak: 9.000 pezeta.

-Sakarina: 9.000 pezeta.

-Edangarritasuna neurtzeko analisi kimikoa: 9.640 pezeta.

-pHa: 1.025 pezeta.

-Uhertasuna: 1.025 pezeta.

-Eroankortasuna: 1.025 pezeta.

-Ustelkortasuna: 850 pezeta.

-Pergamantoarekiko oxidakortasuna: 1.280 pezeta.

-Amonioa: 3.765 pezeta.

-Fosfatoak: 3.290 pezeta.

-Fruktosa, glukosa, sakarosa (1): 7.475 pezeta.

-Peroxidoak: 1.915 pezeta.

-Errefrakzio indizea: 1.220 pezeta.

-Gantz-azidoak (1): 7.460 pezeta.

-Esterolak: 9.640 pezeta.

-Frakzio polarrak: 5.030 pezeta.

-Estraktu lehorra: 1.280 pezeta.

-Laktosa: 3.415 pezeta.

-Fosfatasa: 1.710 pezeta.

-Hidroxipolina: 4.825 pezeta.

-Nitritoak (ura): 4.575 pezeta.

-Nitritoak (haragia): 4.575 pezeta.

-HPCL nitratoak (1): 5.670 pezeta.

-Sulfitoak (kuantitatiboa): 3.415 pezeta.

-Azido borikoa (kualitatiboa): 1.500 pezeta.

-Hidroximetilfurfurala: 1.880 pezeta.

-Diastasa indizea: 3.200 pezeta.

-Lagina prestatzea: 500 pezeta.

-Sulfitoak (kualitatiboa): 1.500 pezeta.

-Espezien determinazioa (ELISA): 5.000 pezeta.

-Formola (kualitatiboa): 1.500 pezeta.

Prezioak banakako analisietarako kalkulatu dira, eta, behar izanez gero, lagina prestatzeko kostua gehitu beharko zaie, hauen barne ez baitago.

(1) Atomo-xurgapen, CG eta HPLCren bidezko analisietan, aldez aurretik ekipoa kalibratu behar denez, patroiak prozesatzea ere kobratuko da.

Lagin beraren gainean analisi bat baino gehiago egin behar denean, hura prestatzeko kostua behin baino ez da kobratuko.

I.2.-Analisi mikrobiologikoak

-Mikroskopioko azterketa: 2.260 pezeta.

-Lagina prestatzea (2): 2.130 pezeta.

-Enterobacteriaceae-en kontaketa: 2.130 pezeta.

-Lizun/legamien kontaketa: 2.130 pezeta.

-Aerobioen kontaketa: 2.130 pezeta.

-Orotariko koliformeen kontaketa: 3.170 pezeta.

-Echerichia coli-ren kontaketa: 3.170 pezeta.

-D taldeko estreptokokoen kontaketa: 3.170 pezeta.

-Pseudomona aeruginosaren kontaketa: 3.170 pezeta.

-Staphylocuccus aureusen kontaketa: 3.170 pezeta.

-Clostridium sulfito-erreduktoreen kontaketa: 3.170 pezeta.

-Clostridium perfringensen kontaketa: 3.165 pezeta.

-Mikroorganismo anaerobioen kontaketa: 3.170 pezeta

-B. cereusaren kultiboa: 3.190 pezeta

-Salmonella/Shigellaren kultiboa, isolamendua eta identifikazioa: 6.400 pezeta.

-Bestelako mikroorganismoen kultiboa, isolamendua eta identifikazioa: 6.400 pezeta.

-Mikroorganismo proteolitikoen kontaketa: 3.170 pezeta.

-Mikroorganismo lipolitikoen kontaketa: 3.170 pezeta.

-Edangarritasuna neurtzeko analisi mikrobiologikoa: 9.725 pezeta.

(2) Prezioak zuzeneko analisietarako ezarri dira. Lagina prestatzea beharreko duten elikagaien kasuan, kontzeptu hori prezioan islatuko da.

II. epigrafe.-Komuna mugikorrak:

-Erabilera bakoitza: 25 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(18. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik Ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, Ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak

Ezkontzagatik kobratuko den tasa da: 10.460 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA BIDE PUBLIKOAN ZORUA EDO ESPALOIAK KENTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(19. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko bide publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta bide publikoan zorua edo espaloiak kentzeagatik ere.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Onarria, tasa eta tarifak

5. art. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko probetxamendua burutu ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako probetxamendu bereziak zein erabilera bereziari dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Oondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. art. Ordaintzeko obligazioa duenak probetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. art. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalteordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8 art. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Gordailu hori indarra duen arauteriak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeen zehapenak ordaintzeko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arauteriak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. art. 1) Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, "Bide publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak" xedatutakoari jarraituko zaio.

2) Ordenantza honen xede diren probetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak probetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, beti ere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Eraikinak zaharberritzeko dirulaguntzei buruzko Ordenantzaren barrenean sartutako zaharberritze obretan, aipatu gordailua onuradunei dagozkien dirulaguntzekin osatuko da.

Kudeaketa arauak

10. art. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako "Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzak eta Urbanizazio Ordenantza" izenekoetan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala egokitzen bada, "Bide publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziari buruzko ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.

11. art. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. art. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honakoak dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1.-Zanga, laginketa edo zuloaren metro bakoitzeko: 2.640 pezeta.

I.2.-Etxebizitzak zaharberritzeko dirulaguntzei buruzko Ordenantzaren barnean sartutako obrak badira, zanga, laginketa edo zulo bakoitza irekitzeagatik (luzera kontutan hartu gabe): 2.425 pezeta.

I.3.-Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edota gune zabal samarra ixten denean, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 igoko dira.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitzea

-Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 2.615 pezeta.

Kalteordainak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik

II.1.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.1.1.-Harrizko zoladura den lekuetan: 6.275 pezeta.

II.1.2.-Zoladura orokorra den lekuetan: 3.140 pezeta.

II.1.3.-Zoladurarik gabeko lekuetan: 525 pezeta.

II.2.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

-II.2.1.-Harrizko zoladura den lekuetan: 9.415 pezeta.

-II.2.2.-Zoladura orokorra den lekuetan: 4.705 pezeta.

-II.2.3.-Zoladurarik gabeko lekuetan: 785 pezeta.

Fidantzak, zangak irekitzeagatik

II.3.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

-II.3.1.-harrizko zoladura den lekuetan: 18.410 pezeta.

-II.3.2.-Zoladura orokorra den lekuetan: 13.825 pezeta.

-II.3.3.-Zoladurarik gabeko lekuetan: 9.210 pezeta.

II.4.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

-II.4.1.-Harrizko zoladura den lekuetan: 20.340 pezeta.

-II.4.2.-Zoladura orokorra den lekuetan: 15.460 pezeta.

-II.4.3.-Zoladurarik gabeko lekuetan: 10.575 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, ESPALOIETAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO TASAK ETA IBILGAILUAK APARKATU EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANAK EGITEKO BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKOAK ARAUTZEN DITUENA

(20. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko bide publikoa erreserbatzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo probetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko probetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatiko tasak dagokien Ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dute.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. 1) Espaloien barnako pasabideko probetxamenduaren kasuan, Ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasu.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarri.

6. art. Aplikatu beharreko tarifak Ordenantza Fiskal honen eranskinean azaldutakoak dira.

Kudeaketa arauak

7. art. Lizentziak emateko onesten den Arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. art. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea burutzeko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta bide publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fiantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Gordailu hori indarra duen arauteriak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeen zehapenak ordaintzeko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. art. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. art. Seinaleztatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek jarri, mantendu, behar izanez gero berriro jartzea, eta erabilera edo probetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. art. Lizentziaren titularrak erabilera edo probetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Era berean, seinaleztatze-diskoak ere kendu beharko dituzte. Bestela bada, ulertuko da probetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengora bueltatu eta diskoak kendu arte.

12. art. Ikuskaritzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe probetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea

I.1.-Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POL.

5 ibilgailu bitarte 8.755 7.815 6.470 5.280 4.255 3.450 2.805 2.425 2.160 2.100 2.050 1.995

6tik 10 ibilgailu bitarte 14.590 13.025 10.760 8.770 7.045 5.685 4.590 3.585 2.865 2.725 2.580 2.435

11tik 25 ibilgailu bitarte 21.565 19.255 15.405 12.015 9.090 6.780 4.930 3.850 3.080 2.925 2.775 2.620

26tik 50 ibilgailu bitarte 24.385 21.775 17.420 13.585 10.275 7.665 5.575 4.355 3.485 3.310 3.135 2.960

51tik 100 ibilgailu bitarte 29.265 26.130 20.905 16.305 12.335 9.195 6.690 5.225 4.180 3.970 3.765 3.555

101etik 150 ibilgailu bitarte 36.350 32.455 25.965 20.255 15.320 11.425 8.310 6.490 5.195 4.935 4.675 4.415

150 ibilgailutik gora 40.320 36.000 34.000 27.585 20.865 15.560 11.315 8.840 7.075 6.720 6.365 6.010

I.2.-Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 8.755 7.295 6.080 4.865 7.815 6.570 5.625 4.690 6.570 5.570 4.815 4.070

6tik 10 ibilgailu bitarte 14.590 12.155 10.130 8.105 13.025 10.925 9.350 7.775 10.925 9.240 7.985 6.725

11tik 25 ibilgailu bitarte 21.565 17.970 14.975 11.980 21.610 18.320 15.855 13.390 18.320 15.690 13.720 11.745

26tik 50 ibilgailu bitarte 32.745 27.830 24.145 20.465 32.565 27.680 24.015 20.355 27.680 23.770 20.845 17.915

50 ibilgailutik gora 36.350 30.295 25.245 20.195 39.075 33.110 28.645 24.175 33.110 28.345 24.770 21.190

3 POLIGONOA 4 POLIGONOA 5 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 5.465 4.685 4.105 3.520 4.520 3.930 3.490 3.045 3.770 3.330 2.995 2.675

6tik 10 ibilgailu bitarte 9.080 7.765 6.785 5.800 7.485 6.490 5.745 5.005 6.220 5.480 4.925 4.370

11tik 25 ibilgailu bitarte 15.430 13.380 11.835 10.300 12.935 11.380 10.215 9.055 10.950 9.800 8.920 7.135

26tik 50 ibilgailu bitarte 23.385 20.340 17.880 14.300 19.475 16.225 13.525 10.820 14.520 12.100 10.085 8.070

50 ibilgailutik gora 27.870 24.145 21.365 18.570 23.340 20.525 18.415 16.305 19.760 17.660 15.870 12.695

6 POLIGONOA 7 POLIGONOA 8 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 3.170 2.850 2.610 2.370 2.820 2.575 2.380 2.195 2.575 2.370 2.220 2.070

6tik 10 ibilgailu bitarte 5.210 4.675 4.275 3.870 4.630 4.200 3.890 3.575 4.200 3.870 3.620 3.020

11tik 25 ibilgailu bitarte 9.340 7.785 6.485 5.190 7.295 6.080 5.070 4.055 5.840 4.865 4.055 3.245

26tik 50 ibilgailu bitarte 10.560 8.800 7.335 5.870 8.250 6.875 5.730 4.585 6.600 5.500 4.585 3.665

50 ibilgailutik gora 16.620 13.850 11.540 9.235 12.985 10.820 9.015 7.215 10.385 8.655 7.215 5.770

9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOAK

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

5 ibilgailu bitarte 2.515 2.335 2.185 2.045 2.470 2.290 2.155 2.025 2.420 2.250 2.125 1.995

6tik 10 ibilgailu bitarte 4.120 3.795 3.560 2.865 4.040 3.735 3.395 2.715 3.950 3.665 3.205 2.565

11tik 25 ibilgailu bitarte 5.545 4.620 3.850 3.080 5.255 4.380 3.650 2.920 4.960 4.135 3.445 2.755

26tik 50 ibilgailu bitarte 6.270 5.225 4.355 3.485 5.940 4.950 4.125 3.300 5.610 4.675 3.895 3.115

50 ibilgailutik gora 9.870 8.225 6.855 5.480 9.350 7.790 6.490 5.195 8.830 7.360 6.130 4.905

Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da, eta kamioi eta atoien kasuan bi tona metriko edo zatiki gisa.

I.3.-Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

25.265 20.925 17.670 14.425 25.130 20.810 17.575 14.345 20.810 17.365 14.775 12.185

3 POLIGONOA 4 POLIGONOA 5 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

17.015 14.320 12.305 10.280 13.740 11.700 10.170 8.650 11.150 9.630 8.490 7.355

6 POLIGONOA 7 POLIGONOA 8 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

9.080 7.970 7.145 5.955 7.870 6.980 5.815 4.655 6.700 5.585 4.655 3.720

9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOAK

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

6.365 5.305 4.420 3.535 6.030 5.025 4.190 3.350 5.695 4.745 3.955 3.165

I.4.-Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 33.900 28.735 24.875 21.005 33.715 28.580 24.740 20.890 28.580 24.075 20.065 16.050

50 ibilgailutik gora 39.030 33.000 28.470 23.940 38.820 32.820 28.315 23.810 32.820 28.015 24.415 20.810

3 POLIGONOA 4 POLIGONOA 5 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 2.535 18.780 15.650 12.520 17.045 14.205 11.835 9.470 12.710 10.595 8.830 7.060

50 ibilgailutik gora 27.535 23.790 20.980 18.170 23.930 20.990 18.770 16.560 20.185 17.980 15.870 12.695

6 POLIGONOA 7 POLIGONOA 8 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 9.245 7.705 6.420 5.135 7.225 6.020 5.015 4.015 5.780 4.815 4.015 3.210

50 ibilgailutik gora 16.620 13.850 11.540 9.235 12.985 10.820 9.015 7.215 10.385 8.655 7.215 5.770

9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOS

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

50 ibilgailu bitarte 5.490 4.575 3.810 3.050 5.200 4.335 3.610 2.890 4.910 4.095 3.410 2.730

50 ibilgailutik gora 9.870 8.225 6.855 5.480 9.350 7.790 6.490 5.195 8.830 7.360 6.130 4.905

1.5-Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak: I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak % 25 ttikiturik aplikatuko dira

I.6.-Pasabidearen parean dagoen espaloi edo leku publikoan aparkatzeko murriztapen edo debekua eskatzen ez duten lizentziak, aipatu mugapenak aurretik jarriak daudelako eta baita hamabostaldi edo bestelako aldietan mugatuak badaude ere. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeetako tarifak % 50 murriztuko dira pasabide iraunkorren kasuan, edo eta I.5 epigrafekoak murriztapen berarekin, ordutegia duten pasabideen kasuan.

II. epigrafea.-Lekua gordetzea

II. 1.-Lekua beti ere gordetzea: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean:

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

14.035 12.010 10.490 8.985 13.960 11.945 10.435 8.935 11.945 10.340 9.125 7.925

3 POLIGONOA 4 POLIGONOA 5 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

10.170 8.920 7.985 7.040 8.650 7.700 6.985 6.275 7.440 6.735 6.205 5.675

6 POLIGONOA 7 POLIGONOA 8 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

6.480 5.960 5.575 4.560 5.915 5.345 4.455 3.565 5.130 4.275 3.565 2.850

9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOAK

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

4.875 4.060 3.385 2.710 4.620 3.850 3.205 2.565 4.360 3.635 3.030 2.425

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago lekua gordetzea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

II.2.-Lekua orduka gordetzea: II.1 epigrafeko tarifak aplikatuko dira, % 25 murriztuak.

III. epigrafea.-Aldi baterako espaloietan barnako pasabideak eta leku erreserbak

III.1.-Aldi baterako espaloietan barnako pasabideak:

Aldi baterako obra edo jarduketa batetarako espaloietan barnako pasabideak behar baldin bada, tasa izanen da ondoko hauen batura:

a) Baimendutako pasabidea: 1.620 pezeta.

b) Pasabideak okupatzen duen metro lineal bakoitza: I.3 edota I.5 epigrafeetako tarifak aplikatuko dira, kasuan kasuan, eta hainbanaketa eginik probetxamendu egunen arabera.

III.2.-Aldi baterako leku erreserbak:

Aldi baterako obra edo jarduketa baterako lekua erreserbatu behar baldin bada, prezio publikoa izanen da ondoko hauen batura:

a) Baimendutako erreserba: 1.620 pezeta.

b) Erreserbak okupatzen duen metro lineal bakoitza: II.1 edota II.2 epigrafeetako tarifak aplikatuko dira, kasuan kasuan, eta hainbanaketa eginik probetxamendu egunen arabera.

IV. epigrafea.-Seinaleztatze-diskoak

IV.1 a) Pasabideak seinaleztatzeko diskoak: 3.410 pezeta.

V. epigrafea.-Gordailuak, espaloietan barna ibilgailuak sartzeko lizentziengatik

Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta bide publikoko lekua erreserbatzeko lizentziengatik honako gordailua ezarri da: 44.580 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(21. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zerga honen gaia dira hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko hiriko edozein bide publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Hiriko edozein eremu publikoko hegaldura ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, bide publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Hiriko bide publiko edo jabari publikoko bestelako eremuetan edo haien hegalduran kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni- barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, kadirak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Bide publikoan kioskoak jartzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, eremu publikoan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Hiriko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo hiriko errepide edo kale publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, hiriko bide publikoetan.

m) Azienda hiriko bide publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga hauek ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo probetxamendua hasten bada, Ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo probetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo probetxamenduak tasaren aldikako sortzea agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Bide publikoan jartzen diren zaborrontzien kasuan, lizentziaren titular edo probetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera edo probetxamenduengatiko tasak horien gaineko Ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. art. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da probetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako bide publikoaren azaleraren arabera.

7. art. Tarifak honako Ordenantza honen eranskinean azaltzen direnak dira.

Kudeaketa arauak

8. art. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak berekin ekar dezaketela udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Bide publikoa zaborrontziekin okupatzen bada, bide publikoan zaborrontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. art. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbait balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalteordain horiek estaliko dituzte.

10. art. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako probetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2) Erabilerak edo probetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion Bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo probetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo probetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo probetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo probetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori bukatu baino gutxienez hilabete bat lehenago.

4) "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruaren erabilera edo probetxamendu bereziak

I.1.-Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA 3 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

6.840 5.910 5.220 4.525 6.840 5.910 5.220 4.525 5.910 5.170 4.620 4.060 5.100 4.525 4.090 3.420

4 POLIGONOA 5 POLIGONOA 6 POLIGONOA 7 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

4.400 3.880 3.235 2.585 3.475 2.895 2.410 1.930 2.525 2.105 1.755 1.405 1.975 1.645 1.370 1.095

8 POLIGONOA 9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOAK

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

1.580 1.315 1.095 875 1.500 1.250 1.040 835 1.420 1.185 985 790 1.340 1.120 930 745

Sanferminetan, baimentzen ahal dira urte osorako baimena duten terrazak handitzea, edo baimenak jaietarako bakarrik eman. Bi kasuetan, behar den baimena eskatu beharko da eta horretarako idazkia aurkeztu beharko da Udalaren Erregistro Orokorrean. Baimena emanen da uztailaren 6tik 14ra bitarteko eperako, bi egunak barne.

Hau izanen da aplikatuko den tarifa:

Katastroko 0 eta 1. Poligono Fiskaletako 1. Eremuan, 6.275 pezeta., baimenduriko metro karratu bakoitzeko.

Gainerakoan, 4.185 pezeta./ baimenduriko m2 bakoitzeko.

I.2.-Azoka txikiak, metro linealeko edo horren zatiki bakoitzeko:

-Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta. Eguneko: 425 pezeta. Denboraldiko: 17.075 pezeta.

-Eskulan, liburu, numismatika eta kulturazkotzat hartzen diren beste gai batzuen salmenta. Eguneko: 145 pezeta. Denboraldiko: 6.315 pezeta.

I.3.-Merkatu ttikiak:

-Eskulan ttikiak, bisuteria eta bestelako produktu baimenduak, toki bakoitzeko: Eguneko: 435 pezeta. Denboraldiko: 6.610 pezeta. Sanferminetan: 3.270 pezeta.

-Denboraldiko tarifaren barrenean ez da sartzen Sanferminetako egunei dagokiena.

Tarifa horiek hasierako preziotzat joko dira enkante bidez egiten bada esleipena.

I.4.-Sanferminetarako udal erakunde eskudunak baimena ematen badu hirian kalez kaleko salmenta egiteko, jarduera horrengatik ordaindu beharreko tasa 2.375 pezetakoa izanen da pertsona bakoitzeko eta uztailaren 6tik 14raino.

Halaber, enkantez beste sistema batez saltoki finkoak baimentzen badira, horiengatik ordaindu beharreko tasa 20.920 pezetakoa izanen da, salmentarako okupatzen den metro lineal bakoitzeko. Esleipena enkante bidez egiten bada aipatutako zenbatekoa hartuko da hasierako preziotzat.

Arestiko tasaz gain, fidantzarako gordailua eskatzen ahal da, hain zuzen ere, 25.000 pezetakoa.

I.5.-Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitzeko:

0. POL. 1. POL. 2. POL. 3. POL. 4. POL. 5. POL. 6. POL. 7. POL. 8. POL.9. POL. 10. POL. 11-12 POL.

Egun edo zati bakoitzeko 235 210 170 130 100 75 40 35 35 30 30 30

I.6.-Taberna-ibilgailuak:

-Tarifa hori kobratuko da tokia enkante bidez esleitzen ez denean: 870 pezeta.

I.7.1.-Jarduera ekonomikoetako bestelako erabilera edo probetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean:

0 POLIGONOA 1 POLIGONOA 2 POLIGONOA 3 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

26 22 18 15 26 22 18 15 21 18 15 12 17 14 11 9

4 POLIGONOA 5 POLIGONOA 6 POLIGONOA 7 POLIGONOA

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

12 10 9 7 9 8 6 5 7 6 5 4 5 4 4 3

8 POLIGONOA 9 POLIGONOA 10 POLIGONOA 11-12 POLIGONOAK

1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA 1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA1 ALDEA 2 ALDEA 3 ALDEA 4 ALDEA

4 4 3 2 4 4 3 2 4 3 3 2 4 3 2 2

I.7.2-Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo probetxamenduak, edukiontziak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den okupazioa, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean:

I.7.2.-Otra utilización o aprovechamiento para actividades no económicas, contenedores, vallados y cualquier ocupación que no constituya una actividad económica: por metro cuadrado o fracción, al día:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POL.

Eguneko 17 15 12 10 7 5 4 3 2 2 2 2

II. epigrafea.-Hegalduraren erabilera edo probetxamendu bereziak

Hegalduraren gainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak "Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo probetxamenduak" izeneko I.7.2. Epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.-Zorupearen probetxamendu bereziak

III.1.-Ezarritako biltontzi bakoitzeko:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POLS.

Urteko 201.005 201.005 191.695 183.505 176.430 170.850 166.375 163.765 161.910 161.535 161.160 160.790

-Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta probetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzeko eta urtean: 915 pezeta.

III.2.-Bestelako aprobetxamenduak, m2, edo zatiki bakoitzeko, egunean:

0 POL. 1 POL. 2 POL. 3 POL. 4 POL. 5 POL. 6 POL. 7 POL. 8 POL.9 POL. 10 POL. 11-12 POL.

Eguneko 15 15 14 13 13 13 12 12 12 12 12 12

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEAREN PROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(22. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zerga honen gaia dira hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak, biztanlegoa edo haren parte handi bat ukitzen duten hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak; salmenta automatikorako tresnak eta zerbitzua ematearekin zerikusia duten hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako antzeko beste batzuk.

Zerga ordaindu beharra

2. art. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia egiten duten enpresak.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. Kuota emanen digun tipoa aplikatzeko oinarria kalkulatuko da enpresek udalerriaren barrenean lortutako urteko fakturaziotik ateratzen den dirusarrera gordinaren arabera.

6. art. Aplikatuko den tipoa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako dirusarrera gordinen % 1,5.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak

7. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziren bat egin behar dutenean hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. art. Erabilera edo probetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. art. Erabilera pribatiboak edo probetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek probetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan probetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. art. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute, udalerrian, erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, Ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

11. art. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

ORDENANTZA FISKALA, APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(23. ordenantza)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia honakoa da:

a) MUG eta MUR eremuetako bizilaguna izatea ziurtatzen duen txartela ematea. Txartel horrek, eskaturiko ibilgailua aparkatzea ahalbidetzen du, dagokion sektorean, urtebetez, eta ordu mugarik gabe.

b) Trakzio mekanikoko ibilgailuak MUG eremuetan aparkatzea, ordutegi mugatua bitartean.

Zerga ordaindu beharra

3. art. a) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.a) artikuluan aurreikusitako zergagaiaren kasuan, aipatu txartela eskuratzeko eskabidea aurkezten denean. Hura izapidatzeko ezinbestekoa izanen da aurretik behar den tasa ordaintzea.

b) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.b) artikuluan aurreikusitako zergagaiaren kasuan, aparkatze mugatuaren erabilera pribatiboa hasten denean.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa, honako hauek ordaindu behar dute:

a) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa, baldin eta helbidea MUG eta MUR eremuetako sektore batean badu, bizilagun dela ziurtatzen duen txartela eskuratzearen truke.

b) MUG eremuetan aparkatzen duten gidariak, aparkatze mugatuak zenbat dirauen, hainbeste, arauturiko ordutegia bitartean, eta horretarako gaitzen duen tiketa erretiratu ondoren.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Bizilagun izaera ziurtatzen duten txartelak

Urte naturaleko eperako ematen den txartel bakoitzeko: 5.230 pezeta.

Txartela galdu, ibilgailua aldatu edo eremuz aldatzeagatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren % 20 ordainaraziko da.

II. epigrafea.-Muga eremuetan aparkatzea

1.-30 minutu bitarte, eremu guztietan: 60 pezeta.

2.-30 minututik aitzina, 5 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez ere 120 minutu bitarte, eremu guztietan: 10 pezeta./5'bak.

3.-10. eremuan: 120 minututik gora, 5 minutuko zatiki bakoitzeko, nahi den denbora guztian: 5 pezeta./5'bak.

4.-Tikeak adierazten duen epea gainditzen duen denboragatik, denbora amaitu eta hurrengo ordubetean: 500 pezeta.

ARAUA, RUNA ARETOA, KONPAINIAKO ARETOA ETA UDALAREN BESTE LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(1. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaintzeko beharra noiz sortu

2. art. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. art. Interesatuak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren % 50 itzuliko zaio.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilpena

5. art. Baimena Udalak bere lokalen erabilpenerako onetsitako Arauen arabera emanen da.

6. art. Jai eguntzat hartuko dira Udal honetako langileek lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

Tarifak

7. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak

-3 orduko edo gutxiagorako uztea, egunean: 7.295 pezeta.

-3tik 6 ordura bitarteko uztea, egunean: 12.475 pezeta.

-6 ordutik gorako uztea, egunean: 18.270 pezeta.

Lokala gutxienez bost egunez segidan erabiltzen bada % 20ko beherapena aplikatuko da.

Gutxienez 7 egun segidan erabiltzen bada, beherapena % 30ekoa izanen da.

Jai egunetan, tarifak % 50 igoko dira.

ARAUA, KIROL INSTALAZIOAK ETA UDALAREN ESKOLETAKO ARETO ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(2. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. art. Ez da prezio publikorik galdatuko, kirol instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeagatik, ondoko kasu hauetan:

a) Eskolako jarduerak, horiek eskola orduetan egiten direnean, eskola erabilerari atxikiriko ikastetxeak eta kirol instalazioak nola erabili arautzen duen arauarekin bat.

b) Gorputz heziketako programak, lehen hezkuntzako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleek, egiten dituztenean, kirol instalazioetan.

c) Iruñeko Udalak, sustatu edo antolatzen dituenean jarduerak, ikastetxe publikoetan eta eskolako orduz kanpo.

Artikulu honetan arautzen dena gauzatzeko, eskola orduak eta eskolaz kanpoko orduak zeintzuk diren hori dagokion udal organoak erabakiko ditu, beti ere, horri buruz indarra duten xedapenak kontuan izanik.

Ordaindu beharra

3. art. Arau honetan erregulatutako prezio publikoak ordaindu beharko dituzte sarrera edo abonoak eskuratzen dituzten pertsonek edo Udalaren baimena jaso dutenek aretoak edo instalazioak erabiltzeko.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

4. art. Kiroleko aretoak eta instalazioak noiz edo noiz erabiliz gero, prezio publikoa ordaindu beharko da -erabili baino lehen-, areto edo instalazioetan beraietan.

Eskolako aretoak eta instalazioak, noiz edo noiz erabiliz gero, prezio publikoa ordaindu beharko da -erabili baino lehen-, Udal Diruzaintzan, zeinak ordainagiria emanen baitu. Ordainagiria dagokion aretoaren arduradunari aurkeztu beharko zaio, halaxe aretoa erabili ahal izateko.

Artikulu honetan arautzen dena gauzatzeko, noiz edo noizko erabileratzat joko dira aretoa hogeita hamar egun jarrai baino gutxiago erabiltzea eskatzen denean.

5. art. Kirol eta eskolako aretoak eta instalazioak hilabeteka erabiltzeko baimenen kasuan, prezio publikoa hilabetero ordaindu beharko da -erabili baino lehen-, Udal Diruzaintzan, zeinak ordainagiria emanen baitu.

6. art. Instalazioetan dauden bitartean, instalazioak edo lokalak erabiltzeko txartel edo baimenak gorde beharko dituzte erabiltzaileek, eta, instalazioen zaintzaileen esku jarri beharko, horiek eskatuz gero.

7. art. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko baimena dutenek, baldin eta ikusleak ekartzen dituzten jarduerak burutzeko baimena badute, horiek kirol arlokoak izan ala ez, sarreren prezioak arautu ahalko dituzte.

Tarifak

8. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Kirol instalazioak

I.1.-Kirol pabilioia:

I.1.1.-Erabilera, lehenbiziko ordua, aldagelak barne: 2.555 pezeta.

I.1.2.-Pabilioia erabiltzea, bigarren ordua eta hurrengoak: 705 pezeta.

Baldin eta pabilioia bi talde edo gehiagoren artean erabiltzen bada, horren tarifa denen artean ordainduko da.

I.1.3.-Epigrafe honetako 1.1.1. eta 1.1.2. kontzeptuak direla-eta aplikagarri diren tarifak kontuan hartu gabe, kirol pabilioia, kirol denboraldi osoan zehar erabiltzen duten klubek edo soziedadeek, ikusleak ekartzen dituzten txapelketetako partiduak jokatzeko, horiek doan izanik ere, honako hau ordainduko dute, aldi bakar batez, eta pabiloia denboraldi bakoitzeko erabiltzeagatik, kuota berezi gisara: 26.150 pezeta.

I.1.4.-Ikusleak ekartzen dituzten noizbehinkako kirol jarduera eta ikuskizunak, horiek doan izanik ere, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko: 41.840 pezeta.

I.1.5.-Kirol ez diren erabilerak:

-Ikusleak ekartzen dituzten jarduera eta ikuskizunak, horiek doan izanik ere, ekitaldi edo emanaldi bakoitzeko: 104.600 pezeta.

-Jartzea/kentzea, eguneko: 26.150 pezeta.

I.2.-Kirol askotarako aretoa

I.2.1.-Aretoa erabiltzea, lehenbiziko ordua, aldagelak barne: 2.555 pezeta.

I.2.2.-Bigarren ordua eta hurrengoak, edo lehenbiziko ordua aldagelarik gabe: 685 pezeta.

I.3.-Muskulazio gela

-Banan-banako erabilera, aldagela izateko eskubidearekin:

I.3.1.-Pertsona eta orduko: 350 pezeta.

I.3.2.-20 aldiz erabiltzeko abonua, pertsona eta orduko: 2.905 pezeta.

I.4.-kanpoko kirol pista

I.4.1.-Lehenbiziko ordua erabiltzea, aldagelak barne: 1.740 pezeta.

I.4.2.-Bigarren ordua eta hurrengoak, edo lehenbiziko ordua aldagelarik gabe: 330 pezeta.

II. epigrafea.-"Arantzadi" kiroldegia

II.1.-Igerilekuak. udako denboraldia

(ekainak 15-irailak 15)

II.1.1.-Egun bateko sarrera. Lan egunetan:

-14 urte bitartekoak: 255 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 360 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 360 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 255 pezeta.

II.1.2.-Egun bateko sarrera. Sanferminetan:

-14 urte bitartekoak: 255 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 565 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 565 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 255 pezeta.

II.1.3.-Egun bateko sarrera. Jai egunetan:

-14 urte bitartekoak: 255 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 565 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 565 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 255 pezeta.

II.1.4.-Denboraldirako abonuak:

-14 urte bitartekoak: 2.615 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 3.925 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 5.230 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 2.615 pezeta.

-5 edo kide gehiagoko familientzat, denboraldirako abonuak zenbateko osoaren %40 murriztuko dira.

II.2.-Igerileku estalia. Neguko denboraldia

(urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, udako denboraldia izan ezik)

II.2.1.-Egun bateko sarrera:

-14 urte bitartekoak: 305 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 425 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 425 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 305 pezeta.

II.2.2.-Hilabeterako abonuak (hilabete naturalak):

-14 urte bitartekoak: 2.500 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 3.570 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 5.000 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 2.500 pezeta.

II.2.3.-Hiruhilekorako abonuak:

-14 urte bitartekoak: 5.000 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 7.180 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 10.000 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 5.000 pezeta.

II.2.4.-Denboraldirako abonuak:

-14 urte bitartekoak: 10.000 pezeta.

-14tik 25 urtera bitartekoak: 16.000 pezeta.

-25etik 65 urtera bitartekoak: 20.000 pezeta.

-65 urtetik gorakoak: 10.000 pezeta.

-5 edo kide gehiagoko familientzat, denboraldirako abonuak zenbateko osoaren %40 murriztuo dira.

II.2.5.-Beste hainbat zerbitzu:

-Igerilekuko kale bat ordu batez alokatzea: 3.660 pezeta.

-Iruñeko Udalak udal interesekoak jotako hiritar taldeek %20ko murrizketa izanen dute. Murrizketa hori %10 gehitzen ahalko da, instalazioa erabiltzeko epea, gutxienez, hilabete batekoa bada, eta %20 urte betekoa izanez gero.

II.3.-Parkea:

-Eguneko: 100.000 pezeta.

III. epigrafea.-Eskoletako aretoak eta instalazioak.

III.1.-Ikasgela edo antzeko lokala eta gimnasilekua, aldagelarik gabe (salbu eta Iturrama, Mendillorri, Nicasio Landa eta Vázquez de Mella eta Amaiur ikastola ikastetxe publikoetan), dirua irabazteko asmorik gabeko pertsona edo entitateentzat:

-Orduko erabilera: 350 pezeta.

-Jarraian erabiltzeko eskaerengatik, honako hobari hauek aplikatuko dira:

-Eskaera bakoitzeko gutxienez bost egun erabiltzeagatik, beherapena: %20

-Eskaera bakoitzeko gutxienez hamabost egun erabiltzeagatik, beherapena: %30

-Eskaera bakoitzeko gutxienez hogeita hamar egun erabiltzeagatik, beherapena: %50

-Ikasturte osoan zehar eta gutxienez hogeita hamaika egun erabiltzeagatik, beherapena: %60

III.2.-Areto Nagusia:

-Erabilera, orduko: 1.740 pezeta.

III.3.-Eskoletako Kirol Instalazioak:

III.3.1.-Kanpoko kirol pista:

-Lehenbiziko ordua, aldagelak barne: 1.690 pezeta.

-Bigarren ordua eta hurrengoak, edo lehenbiziko ordua aldagelarik gabe: 360 pezeta.

III.3.2.-Gimnasilekua:

-Ikastetxe guztietan, lehenbiziko ordua, aldagelak barne: 2.460 pezeta.

-Ikastetxe guztietan, bigarren ordua eta hurrengoak, aldalgelak barne, edo lehenbiziko ordua, aldagelarik gabe, ondoko ikastetxeetan: Iturrama, Nicasio Landa, Vázquez de Mella eta Amaiur Ikastola: 665 pezeta.

ARAUA, ZAHARRENDAKO UDAL ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(3. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Tarifak aplikatzea

2. art. Aplikatu beharreko tarifak ezarriko dira Arau honen eranskinean aurreikusitakoaren arabera, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

3. art. Tarifa murriztua aplikatuko da etxebizitza komunitarioak erabiltzen dituztenei, tarifen 2. epigrafean azaltzen baitira, baldin eta dirusarrera gordinak eta potentzialak, hilabetetan hainbanatuak, tarifa nagusiaren % 120tik goiti ez daudenean.

Tarifa murriztuaren dirusarrera gordinaren oinarria dirusarrera errealei potentzialak gehituz kalkulatuko da. Dirusarrera potentzialak errenta edo likidazioa izan dezaketen jabetzen edo eskubideen titulartasunaren etekin kopuruaren arabera kalkulatuko da.

Konputuan sartuko dira dirusarrera guztiak, edozein kontzeptutakoak: aurreko urteko pentsioak, kapital higigarri nahiz higiezinen errentak, etab. Pentsioak banatuko dira 14 hilabetetan, eta errentenak 12 hilabetetan.

Arau honetan arautzen diren udal zerbitzuen erabiltzaileak senar-emazteak badira, tarifa zein den jakiteko, bi ezkontideen dirusarrera "per capita" batu ondoko kopurua hartuko da oinarritzat.

4. art. Tarifa murriztua aplika daitekeenean, 2. Arauan erraten denez, tarifa honen eta tarifa orokorraren arteko aldea udalaren aurrerakintzat hartuko da. Onuraduna edo kausadunak itzuli beharko du diru kopuru hori baldintza ekonomikoak aldatzen badira, ondasun likidazio edo trasmisiorik baldin badago, baita "mortis causa"rengatik ere.

Horretarako, urtero, aurrerakintzat emandako diruaren gaineko zorraren aitorpena sinatu beharko da. Halaber, baldintza ekonomiko edo, hala balitz, patrimonialak lehengo berak diren edo aldatu diren adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko du.

Dirubilketa eta kudeaketa arauak

5. art. Jantoki zerbitzuetan, prezioa ordaindu beharko da horiek erabiltzen diren unean.

Gainerako zerbitzuetan (etxebizitza komunitarioak eta apartamentuak), prezio publikoa ordaindu beharko da hilabete natura osoen arabera, erabiltzaileak baja ematen ez duen bitartean.

Hilabetearen hasieran edo bukaeran bada, tarifaren hainbanaketa eginen da erabilitako egun naturalen arabera.

6. art. Udalak, dirusarreren arabera tarifa murriztuaren onuradun izan nahi duten erabiltzaileei likidazioa egiteko, eskatzen ahal die Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergei buruzko azkeneko aitorpena (egin behar badute), baita ondarea edo eduki ekonomikoa duten ondasun eta eskubideei buruzkoa ere.

7. art. Zerbitzu horiek emateko diren dirusarreren kudeaketa haien Kudeaketa Departamentuari dagokio eta , hilabetekako likidazioen kasuan, horiek egin beharko dira zerbitzua noiz ematen den, hurrengo hilabeteko lehenbiziko bost egunetan.

8. art. Erabiltzaileek Udala ez den entitate baten zerbitzuak erabiltzeko dirulaguntzarik baldin badute, prezio publikoa pagatzeko sistemak ezarriko dira, aipatutakoek dirua aurreratu beharrik izan ez dezaten.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Udal jantokien zerbitzuak:

ERABILTZAILEAREN DIRUSARRERAK TARIFA, OTORDU ETA PERTSONAKO

46.053 pezetatik beheiti 125 pezeta

46.054tik 53.550 pezeta bitartean 215 pezeta

53.551tik 58.930 pezeta bitartean 290 pezeta

58.931tik 64.260 pezeta bitartean 365 pezeta

64.261etik 69.615 pezeta bitartean 435 pezeta

69.616tik 74.970 pezeta bitartean 515 pezeta

74.971tik 80.325 pezeta bitartean 665 pezeta

80.326 pezetatik goiti 760 pezeta

II. epigrafea.-Etxebizitza komunitarioak

Tarifa orokorra, plaza eta hilabeteko: 100.060 pezeta.

Tarifa subsidiarioa, plaza eta hilabeteko: Hileko dirusarreren % 80, 2. artikuluaren arabera kontatuak

III. epigrafea.-Apartamentu babestuak

ERABILTZAILEAREN SARRERAK KUOTA (% DIRUSARREREN GAINEAN)

41.500 petatik beheiti 10,00

41.501etik 42.600 pezeta bitartean 11,35

42.601etik 43.700 pezeta bitartean 12,21

43.701etik 44.900 pezeta bitartean 13,07

44.901etik 46.000 pezeta bitartean 13,93

46.001etik 47.100 pezeta bitartean 14,79

47.101etik 48.200 pezeta bitartean 15,65

48.201etik 49.400 pezeta bitartean 16,51

49.401etik 50.400 pezeta bitartean 17,36

50.401etik 51.600 pezeta bitartean 18,22

51.601etik 52.700 pezeta bitartean 19,08

52.701etik 53.800 pezeta bitartean 19,94

53.801etik 54.900 pezeta bitartean 20,79

54.901etik 56.100 pezeta bitartean 21,66

56.101etik 57.300 pezeta bitartean 22,52

57.301etik 58.300 pezeta bitartean 23,38

58.301etik 59.500 pezeta bitartean 24,23

59.501etik 60.600 pezeta bitartean 25,09

60.601etik 61.800 pezeta bitartean 25,95

61.801etik 62.800 pezeta bitartean 26,81

62.801etik 64.000 pezeta bitartean 27,67

64.001etik 65.000 pezeta bitartean 28,52

65.001etik 66.200 pezeta bitartean 29,39

66.201etik 67.300 pezeta bitartean 30,25

67.301etik 68.500 pezeta bitartean 31,11

68.501etik 69.600 pezeta bitartean 31,96

66.901etik 70.700 pezeta bitartean 32,82

70.701etik 71.700 pezeta bitartean 33,68

71.701etik 73.000 pezeta bitartean 34,54

73.001etik 74.000 pezeta bitartean 35,40

74.001etik 75.200 pezeta bitartean 36,26

75.200 baino gehiago Gehieneko tarifa

Gehieneko tarifa izanen da:

Gehieneko tarifa izanen da 27.005 pezeta.

Apartamentu bikoitza: (pta/hilabetea) 34.625 pezeta.

Senar-emazteak badira, prezio publiko hauek izanen dituzte:

-Apartamentu bakuna: "per capita" errentari baremo orokorra lotuko zaio, eta emaitzari % 25 gehituko.

-Apartamentu bikoitza: "per capita" errentari baremo orokorra lotuko zaio, eta emaitzari % 40 gehituko.

-Errenta bat jasotzen denean baremo orokorrari lotuko zaio, eta emaitzari % 20 gehituko.

Egoera bereziak direla medio, pertsona bakar batek apartamentu bikoitza okupatzen badu, behin ezarrita erabiltzailearen dirusarrerak eta ordaindu behar duen prezioa lotzen dituen baremo orokorra, emaitzari %20 gehituko zaio.

ARAUA, UDALAREN APARTAMENTUETAN PREMIAZKO OSTATU-ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(4. araua)

Oinarrria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. art. Prezio publiko hauek ezarri dira B motako lizentziei dagokien Erregelamenduan zehazten den zerbitzurako. Zerbitzu honek hartzen ditu lizentzian aipatutako apartamentuaren erabilera, haren altzari eta tresnena, eta baita etxeko gainontzeko zerbitzuen erabilera ere.

Tarifak aplikatzea

3. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

4. art. Oinarrizko modulutzat hartuko da egongela, sukalde, komuna eta logela bakarreko apartamentua. Haren azalera 30 metro karratu ingurukoa izanen da.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

5. art. Zerbitzu hori erabiltzeko prezio publikoa hilabete natural osoen arabera ordainduko da, hilabetea hasi baino lehen.

Hasierako edo amaierako ordainketak, hilabete naturalekin bat egiten ez dutenean, egun naturalak hainbanatuz eginen dira.

6. art. Eskabidearekin batera Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako aurkezturiko aitorpenaren kopia (bidezkoa den kasuetan) edo, hala egokitzen bada, jasotako urteko dirusarrera gordinak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

7. art. Tarifen oinarritzat hartuko diren dirusarrera gordinak izanen dira tarifak aplikatu aurreko urtean jasotakoak. Goian aipatu dokumentazioa aurkezten ez dutenei tarifa altuena ezarriko zaie.

8. art. Zerbitzua erabiltzeko lizentzia eskuratu ondoren, hari uko egiten bazaio, hilabete bati dagokionaren % 50 ordaindu beharko da. Lizentzia epe laburragorako ematen bada, berriz, ezarritako prezio publikoaren % 50 ordaindu beharko da.

9. art. Eranskinean ageri moduan, hilabeteko gutxieneko kuota bat ezarri da, apartamentuak erabiltzeko lizentziei aplikatzeko, kontsumitutako ur eta argi indarrarengatik.

TARIFEN ERANSKINA

FAMILIAREN URTEKO ERRENTA OINARRIZKO MODULUAREN ZENB., HILEAN

750.000 pezeta baino gutxiago 2.745 pezeta

750.001etik 900.000 pezeta bitarte 6.875 pezeta

900.001etik 1.050.000 pezeta bitarte 10.305 pezeta

1.050.001etik 1.200.000 pezeta bitarte 13.735 pezeta

1.200.001etik 1.350.000 pezeta bitarte 17.175 pezeta

1.350.001etik 1.500.000 pezeta bitarte 20.610 pezeta

1.500.000 pezetatik gora 23.700 pezeta

Zenbateko hauei % 20 gehituko zaie oinarrizko modulukoarenaz gain erabiltzen den gela bakoitzeko.

Tarifak aplikatzeko, urteko per capita errentatzat hartuko da familia unitateak eskabidea aurkeztu aurreko urtean izandako dirusarrera gordinen batura, familia unitate horren kideen kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa.

Gutxieneko kuota, hilean, ur eta argi indarraren gastuak ordaintzeko: 2.685 pezeta.

ARAUA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(5. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. art. Prezio publiko hauek dagokion Erregelamenduan zehazten diren zerbitzuetarako ezarri dira.

3. art. Prezio publikoa hilabeteka ordainduko da, zerbitzuak eman eta hurrengo hilabetean, lehenbiziko hamabost egunen barruan.

Tarifak aplikatzea

4. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

5. art. Prezio publikoa zehazteko Arau honetan adierazitako tarifetan oinarriturik, erabiltzaileek dirusarreren eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, bai eta P.F.E.Z.ren eta Ondarearen gaineko azken aitorpenak, edo horiek egitera beharturik ez badaude,aurreko urtean, kontzeptu guztietan familia unitateak izandako dirusarrerak justifikatzen duen aitorpena eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena. Era berean, aurreko 10 urtetan beren ondarea osatu duten ondasunen gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

6. art. Tarifak aplikatzeko, hileko per capita errentatzat hartuko da, eskabidea egin aurreko urtean, familia unitateak izandako dirusarrera gordinen batura, hamabi hilabetez, eta familia unitate horren kideen kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa. Zenbateko horri, familia unitateak bi kide edo gehiago baditu, 1,x baremo zuzentzailea aplikatuko zaio (dezimalak, familia unitatean dirusarrerak eskuratzen dituzten kideen kopuruari dagozkio).

Familia unitatetzat hartuko da, tarifak aplikatzeko, etxebizitza berean bizi direnek osatutakoa, baldin eta beren artean dauden lotura familiarrek mantenua emateko beharra ekartzen badute: ezkontideak edo haien artean ezkon- harremanaren parekoa dutenak, ondorengoak, arbasoak eta anai-arrebak. Zenbaketa honetatik kanpo gelditzen dira familiako beste kide batzuengandik jasotako dirusarrerak, haien aldeko "ondare eskualdaketa"egin ez bada.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zerbitzu pertsonalak: laguntza pertsonala, higienea, etxeko lanak egiteko laguntza, arropa garbitu eta lisatzea

I.1.-Tarifa orokorra: laguntza eskaintzeko gehienez 3 ordu astean

HILEKO PER CAPITA ERRENTA TARIFA

LGSren % 75tik beherako dirusarrerak 105 pezeta/hileko

LGSren % 75etik % 89ra 520 pezeta/hileko

LGSren %90etik %104ra 1.575 pezeta/hileko

LGSren %105etik %119ra 2.100 pezeta/hileko

LGSren %120tik %134ra 2.620 pezeta/hileko

LGSren %135etik %149ra 3.145 pezeta/hileko

LGSren %150etik %164ra 3.670 pezeta/hileko

LGSren %164tik baino gehiago 4.195 pezeta/hileko

I.2.-Tarifa osagarria: astean 3 ordu baino gehiagoko zerbitzua:

Tarifa orokorrari gehituko zaio,gehitutako zerbitzu pertsonalen orduei dagokien zenbatekoa, kontuan hartuz orduko kostua 1.760 pezetakoa izanen dela.

HILEKO PER CAPITA ERRENTA ORDUKO IGOERA

LGSren % 119tik beherako dirusarrerak % 0

LGSren % 120tik % 134ra % 10

LGSren % 135etik % 149ra % 20

LGSren % 150etik % 164ra % 40

LGSren % 165etik % 179ra % 60

LGSren % 180tik % 194ra % 80

LGSren % 194tik gora % 100

II. epigrafea.-Janari prestatuaren zerbitzuak

HILEKO PER CAPITA ERRENTA BAZKARIA AFARIA

LGSren % 75etik beherako dirusarrerak 170 pezeta 90 pezeta

LGSren % 75etik % 89ra 340 pezeta 185 pezeta

LGSren % 90etik % 104ra 440 pezeta 240 pezeta

LGSren % 105etik % 119ra 510 pezeta 275 pezeta

LGSren % 120tik % 134ra 610 pezeta 335 pezeta

LGSren % 135etik % 145ra 675 pezeta 370 pezeta

LGSren % 145etik gora 675 pezeta 370 pezeta

ARAUA, IRUÑEKO ARTE ETA LANBIDETAKO ESKOLA OFIZIALAK ("IRUÑEKO ARTE ESKOLA") EMATEN DITUEN IKASKETA OSAGARRIEN GAINEKO IKASTARO MONOGRAFIKOETAKO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(6. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Sortzapena

2. art. Ordaindu beharra inskripzioa egitean sortzen da, eta horietara doazenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Prezio publikoak Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoetako Eskolaren egoitzetan ordaindu behar dira.

Tarifak aplikatzea

4. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

5. art. Arau honetako eranskinaren II. epigrafean agertzen diren murrizketak lortu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute, kontzeptu guztiengatik jasotzen dituzten urteko dirusarrera gordinen aitorpen justifikatua, bai eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako aurkezturiko aitorpenaren kopia ofiziala.

6. art. Tarifak aplikatzeko, familiaren "per capita" dirusarrera garbitzat hartuko da aurreko urteko P.F.E.Z.ko likidazio oinarria familia unitateko kide kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa.

7. art. II.1. eta II.2. epigrafeetako murrizketak metatzen ahalko dira, baina ezin izanen dute, inolaz ere, % 100eko murrizketa gainditu.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak

Ikastaro bakoitzeko matrikula: 16.192 pezeta.

II. epigrafea.-Murrizketak, familia handiagatik

II.1.-Familia handiagatik:

-3-6 haur dituen familia: %50

-7-9 haur dituen familia: %100

-Ohorezko familia: %100

II.2.-Dirusarrerengatik:

-Familiako "per capita" dirusarrera garbiak hileko 76.000 pezetatik 84.000ra dituzten familiak: %25

-Familiako "per capita" dirusarrera garbiak hileko 48.000 pezetatik 76.000ra dituzten familiak: %50

-Familiako "per capita" dirusarrera garbiak hileko 48.000 pezeta baino gutxiagokoak dituzten familiak: %100

ARAUA, "JOAQUIN MAYA" UDALAREN MUSIKA ESKOLA BEREZIAK EMATEN DITUEN IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(7. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Sortzapena

2. art. Ordaindu beharra ikastaroetako inskripzioa egitean sortzen da, eta horietara doazenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Prezio publikoak Udalaren egoitzetan ordaindu beharko dira.

Tarifak aplikatzea

4. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

5. art. Arau honetako eranskinaren II. epigrafean agertzen diren murrizketak lortu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute, kontzeptu guztiengatik jasotzen dituzten urteko dirusarrera gordinen aitorpen justifikatua, bai eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako aurkezturiko aitorpenaren kopia ofiziala.

6. art. Tarifak aplikatzeko, familiaren "per capita" dirusarrera garbitzat hartuko da aurreko urteko P.F.E.Z.ko likidazio oinarria familia unitateko kide kopuruaz zatituta ateratzen den zenbatekoa.

7. art. II.1. eta II.2. epigrafetako murrizketak metatzen ahalko dira, baina ezin izanen dute, inolaz ere, % 100eko murrizketa gainditu.

8. art. Aurreko ikasturtean ikasgairen batean Ohorezko Matrikula lortua zutenek eskubidea izanen dute ikasturte berriko irakasgai bereko matrikula dohainik izateko. Irakasgai hori izan ezean, beste batean erabil dezakete aipatu eskubidea.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak.

I.1.-Ikasle ofizialak:

-Inskribatzeko eskubidea: 5.605 pezeta.

-Irakasgai bakoitzeko: 9.340 pezeta.

I.2.-Ikasle libreak:

-Inskribatzeko eskubidea: 5.605 pezeta.

-Irakasgai bakoitzeko: 5.780 pezeta.

I.3.-Ikastaro monografikoak: 7.630 pezeta.

II. epigrafea.-Murrizketak familia ugariendako

II.1.-Familia ugaria izateagatik:

-3-6 haur bitarteko familia: %50

-7-9 haur bitarteko familia: %100

-Ohorezko familia: %100

II.2.-Dirusarrerengatik:

-Familiaren "per capita" dirusarrera garbiak hileko 76.000 pezetatik 84.000 pezetara bitartekoak direnean: %25.

-Familiaren "per capita" dirusarrera garbiak hileko 48.000 pezetatik 76.000 pezetara bitartekoak direnean: %50.

-Familiaren "per capita" dirusarrera garbiak hileko 48.000 pezeta baino gutxiagokoak direnean: %100.

ARAUA, HAUR ESKOLETAKO ARRETA ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(8. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. art. Prezio publikoa ordaintzera behartuak daude Haur Eskoletara joaten diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Prezio publikoa ordaindu beharko da hilabeteka, aurretik eta osorik ordaindu ere, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak aplikatzea

4. art. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen eranskinean aurreikusitakoaren arabera zehaztuko dira.

5. art. Tarifak zehazteko familiaren dirusarrerak hartuko dira oinarritako, Haur Eskoletako zerbitzuaren onuradunak diren haurren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren etekin erregularrak eta irregularrak hain zuzen, gehi jabetzen etekinen estimaziotik edo errenta edo likidazioaren xede izan daitezkeen eskubideen titulartasunetik sor litezkeenak.

Horretarako, Haur Eskoletako zerbitzuaren onuradunak diren haurren gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek beren dirusarreren eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera ziurtagiri guztiak, besteak beste, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak, ikasturtea hasi aurreko urtekoak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko obligaziorik ez dutenentzat, honako hau aurkeztu beharko da:

-Nafarroako Gobernuak luzatutako frogagiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu dela adierazten duena.

-Nafarroako Gobernuan aurkeztutako agiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena ez aurkezteko arrazoia zerga horren subjektu pasibo izateko adina dirusarrerarik ez izatea dela dioena.

6. art. Tarifen kalkulua abuztuan eginen da, ikasturtea hasi baino lehen, eta haren iraupen osoan zehar aplikatuko dira.

7. art. Errentaren azkeneko aitorpena edo 3. Arauko bigarren lerroaldean zehaztutako dirusarreren frogagiriak, "Iruñeko Udaleko Haur Eskolak" Erakunde Autonomoak nahikotzat dauzkanak, aurkezten ez dituztenei, Haur Eskoletako gehienekoa aplikatuko zaie.

TARIFEN ERANSKINA

1.-Tarifa kalkulatuko da 3. Arauan zehaztutako "per capita" oinarriari % 20ko tipoa aplikatuz, eta hori ordainduko da hilabeteka, hamaika ordainketetan.

2.-Edozein kasutan, hilero ordaindu beharreko gutxieneko kuota 10.670 pezetakoa izanen da, eta gehienekoa 47.800 pezetakoa.

3.-Haurrek 24 hilabete bete arte (azkeneko hori barne) tarifa % 10 igoko da.

ARAUA, UDALAK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, INSKRIPZIO EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(9. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. art. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean zehar antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera,matrikula edo beste edozein antzeko kontzeptua dela eta, prezio publikoen beste aplikazio arau batzuetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo inskripzioa edo matrikula egitean.

4. art. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. art. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuli eginen zaio.

Tarifak

6. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan kasu ezartzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

.Matrikula, euskarazko ikastaroetarako

-Ikasturte osoa (urritik maiatzera):

Astean 3 ordu, gehienez: 6.550 pezeta.

Astean 6 ordu, gehienez: 10.900 pezeta.

.Matrikula, kultur zentroetako ikastaroetarako

-10 ordutik 15era: 1.100 pezetatik 3.275 bitarte.

-15 ordutik 30era: 3.275 pezetatik 4.375 bitarte.

-30 ordutik gora: 5.450 pezeta.

ARAUA, MEDIKUNTZAKO, ALBAITARITZAKO, DESINFEKZIO PARKEKO ETA BAINUETXEKO ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(10. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

2. art. Arau honetan ezarritako prezio publikoak zerbitzua ematen den toki berean kokatutako dirubilketa zerbitzuetan ordainduko dira.

Tarifak

3. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Desinfekzio parkea

Desinfekzio parkeko aretoetatik kanpo egindako lan guztiek gutxieneko tarifa bat izanen dute, eta horretaz gainera, egiten den lanaren izaerari dagokiona.

Kanpoan egin beharrezko zerbitzuen gutxieneko tarifa: 2.645 pezeta.

II.1.-Desinfekzioak:

Aretoak oro har (m2ko): 8 pezeta.

Eritetxeetako gelak (2. eta hurrengoak): 1.710 pezeta.

Komisaldegiko presondegiak (2. eta hurrengoak): 1.710 pezeta.

Ibilgailuak: 1.525 pezeta.

Formol ganbara: 1.710 pezeta.

Etxe partikularrak: 4.270 pezeta.

Autoklabea: 1.710 pezeta.

Jantzi eta objetuak aurreneurriz desinfektatzea (pezeta/karga): 1.710 pezeta.

II.2.-Desinsektazioak:

Diluzio gabeko produktuarekin (pta/litroa): 2.645 pezeta.

Diluitutako produktuarekin (pta/litroa): 530 pezeta.

Zineak (eserlekuko): 8 pezeta.

II. epigrafea.-Bainuetxea

Bainua bainontzian: 260 pezeta.

Dutxa: 120 pezeta.

Eskuoihala: 45 Ppezeta.

Xaboia: 45 pezeta.

Arropa garbitzea (5 Kg.): 560 pezeta.

Arropa lehortzea: 535 pezeta.

III. epigrafea.-Albaitaritza zerbitzuak:

III.1.-Amorruaren kontrako txertoa eta identifikazioa (txipa)

Kanpainako epearen barrenean-Nafarroako Gobernua.

Kanpainako epetik kanpo: % 30eko errekargua.

III.2.-Osasun txartela berriro egitea: 630 pezeta.

III.3.-Animaliak hiltzea: 470 pezeta.

ARAUA, AITA MORET UDALAREN APARKALEKUAN IBILGAILUAK APARKATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(11. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. art. Ordaintzera beharturik dago tiketa edo abonoa hartzen duen ibilgailuaren gidatzailea edo erabiltzailea, eta subsidiarioki, jabea, eta ondorio horietarako, jabea izanen da Trafikoko Buruzagitzaren Ibilgailuen Erregistroan ibilgailuaren titular agertzen dena.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Zaindutako aparkamentuaren gaineko prezio publikoaren kuota zona bakoitzeko begiraleari ordaindu beharko zaio.

4. art. Zerbitzuaren izaera dela eta, ez da sekulan itzuliko kuotaren dirua, eta ez da onartuko erabiltzaile batek beste bati uztea pagamendua egiaztatzen duen biletea.

Tarifak

5. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

6. art. Kasu guztietan, txartela galduz gero, egun betekoa ordainduko da.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Autoak eta motorrak

-Lehendabiziko ordua: 85 pezeta.

-Ordu bat baino gehiago eta 2 ordu arte: 165 pezeta.

-2 ordu baino gehiago eta 3 ordu arte: 230 pezeta.

-3 ordu baino gehiago eta 5 ordu arte: 390 pezeta.

-5 ordu baino gehiago eta 7 ordu arte: 525 pezeta.

-7 ordu baino gehiago eta 12 ordu arte: 680 pezeta.

-12 ordu baino gehiago eta 18 ordu arte: 915 pezeta.

-18 ordu baino gehiago eta 24 ordu arte: 1.150 pezeta.

-Hilabeteko abonua: 6.840 pezeta.

II. epigrafea.-Autobusak

Tarifak izanen dira I. epigrafean auto eta motorrentzat ezarritakoen hirukoitza.

III. epigrafea.-Karabanak eta ardatz bikoitzeko atzeko lau gurpil dituzten ibilgailuak

Tarifak izanen dira I. epigrafean auto eta motorrentzat ezarritakoen bikoitza.

ARAUA, UDALAREN GARABI ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(12. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. art. Ibilgailuak eraman edo tokiz mugitzeko Udalak kontratatutako garabi zerbitzua erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu beharko dituzte prezio publikoak.

Sortzapena

3. art. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da zerbitzua ematen hasten den une berean.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

4. art. Zerbitzuaren erabilera Hiritar Babespen Alorreko bulegoetan aurkeztutako eskabidearen bitartez eskatu beharko da, eta zerbitzua emanen da ahal den guztietan.

5. art. Prezio publikoa Hiritar Babespen Alorreko bulegoetan ordainduko da, eranskineko tarifak aplikatuz eginen den eta ordaintzeko unean jakinaraziko den likidazioari jarraikiz.

Tarifak

6. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira Arau honen eranskinean azaltzen direnak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFEN ERANSKINA

-Garabi bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 7.630 pezeta.

ARAUA, SANFERMINETAN, MALETA-GORDELEKUAREN ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

(13. araua)

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. art. Prezio publiko hori ordaindu beharko dute maleta-gordelekuaren zerbitzua erabiltzen duten partikularrek.

3. art. Ordaindu beharra sortzen da fardela gordetzeko uzten denean, eta ezin izanen da berriro jaso, sortutako zenbatekoa ordaindu arte.

Tarifak

4. art. Aplikatu beharreko tarifak izanen dira, urtero, Udalbatzak onesten dituenak, eta hala behar izanez gero, barne hartuko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

5. art. Prezio publikoak bilduko ditu Udalak zerbitzuaren ustiapena esleitu dion enpresak.

6. art. Enpresa hartzaileak apuntatu beharko ditu, banan banan, eta talonarioen bidez, maleta-gordelekuan egiten diren gordailu eta kobratze eragiketak, eta erabiltzaileei emanen zaie behar den ordezkagiria.

Gordailuen talonarioko ondoak Kultur Aferetako Alorrera eramanen dira, kobratutakoaren egiaztagiri modura, bildutako dirua Udalaren Diruzaintzan sartu dela egiaztatzen duten agiriekin batera, kontratua bukatutakoan.

7. art. Enpresa hartzaileak burututako jardueraren gaineko txostena aurkeztu beharko du, kontratua amaitu eta 30 eguneko epean. Halaber, behin txostena onetsirik, behar den faktura ere eman beharko du.

TARIFEN ERANSKINA

-Fardel eta eguneko: urtero Udalbatzak finkatuko duen tarifa.

Iragarkiaren kodea: A9912650