II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- MURILLO EL CUENDE
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabortz egunetan iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Sociedad Cooperativa Agrícola Ganadera de Rada. Jarduera: fitosanitarioak biltzeko tokia legalizatzea. Tokia: Arradako Kontzejuko 11. poligonoko 289. lurzatia, avenida de Navarra, z/g.
Murillo el Cuenden, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamabostean. Alkate udalburua, Juan José Jiménez Caparroso.
Iragarkiaren kodea: A9912528