164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- C A P A R R O S O

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Caparrosoko Udala. Jarduera: obra-hondakindegia egin eta legeztatzeko proiektua Longares bazkatokian, 14. poligonoko 64. lurzatia, Caparroso (Nafarroa). Tokia: Longares bazkatoia, 14. poligonoko 64. lurzatia, Caparroson (Nafarroa).

Caparroson, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian. Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A9912523