164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- A Z A G R A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabortz egunetan iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Hormigones Azagra, S.A. Jarduera: aglomeratu asfaltiko berorako planta paratzea. Tokia: La Plana alderdia.

Azagran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A9912522