II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- L I Z O A I N
Belar enkantea
Udal honek plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, Mendiorozko belarrak errentan emateko 2001. urteko abenduaren 31 arte.
Hasierako prezioa 125.000 pezetakoa da urteko, eta ordaindu beharreko behin-behineko fidantza 10.000 pezetakoa.
Eskaintzak Udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu ondoko hamabosgarren eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.
Enkantea arautuko duten baldintzen plegua, Udaletxeko idazkaritzan dago.
Lizoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkate udalburua, Andrés Vidador Osés.
Iragarkiaren kodea: A9912663