II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- A Z K O I E N
Azkoiengo "El Raso" errekako ur etorria baretzeko proiektuak ukitutako ondasunak okupatu aitzineko aktak egiteko deia
1999ko abuztuaren 13ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, Azkoiengo "El Raso" errekako ur etorria baretzeko proiektua jendaurrean jarri zen.
Urriaren 8an aipatu proiektua onura publikoko eta gizarte-intereseko deklaratu zen. Aitorpen honek ukituriko ondasunak okupatu beharra ekartzen du berarekin eta bertan eskatu zen ukituriko lurzatien okupazioa presakoa dela deklaratzea. Azken deklarazio hori Nafarroako Gobernuak erabaki zuen azaroaren 15ko 580/1999 Foru Dekretuaren bidez; hortaz, aipatu ondasunen titularrei dei egin beharra dago orain, okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioarenak egiteko.
Aktak eginen dira 2000. urteko urtarrilaren 17an, Azkoiengo Udaletxean.
Interesatu guztiek zein edozein eskubide- eta interes-motaren titular diren pertsonek agertu beharko dute, beraiek edo behar bezala baimendutako ordezkoek, beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Egokitzat jotzen badute, beren kargura, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete.
Aktak egiteko deia zitazio zedula bidez jakinaraziko zaie banan-banan interesatuei, deituriko titularren zerrenda Azkoiengo Udaletxeko ediktuen iragarki oholean egonen delarik.
Halaber, argitaratze hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak xedatzen dituen ondorioetarako ere egin da, titularra ezezaguna edo helbide jakinik gabekoa den kasuetarako.
Azkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.
Iragarkiaren kodea: A9912521