164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- A T O N D O

Obren lehiaketa

Atondoko Kontzejuak, 1999ko abenduaren 9ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lehiaketarako deia egin zuen, "Atondoko Kontzejuko etxea eraikitzeko" obrak kontratatzeko, ondorengo baldintza orokorren arabera:

Kontratuaren xedea: Atondoko Kontzejuko etxea eraikitzeko obren exekuzioa.

Adjudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Kontrata bidezko aurrekontua: 25.000.339 pezeta, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 500.007 pezeta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, C kategoria.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Itza Zendeako Udaleko bulegoetan, Eritzebeitin, aurkeztuko dira, iragarki hau BOLETIN OFICIALean agertu ondoko hogeita seigarren eguneko arratsaldeko ordu biak arte. Epea egun naturaletan kontatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, Digitalian, Pío XII.a etorbidea, 10, Iruña.

Proposamenak irekitzea: Eritzebeitin, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabi eta erdietan.

Atondon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamarrean. Kontzejuburua, Iluminado Larumbe Erviti.

Iragarkiaren kodea: A9912519