II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- I T U R M E N D I
Oihan enkantea
Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan probetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra.-1.096 pago, 719 metro kubiko zur egiten dutenak. Tasazioa: 5.015.025 pezeta.
Proposamenak, iragarkiaren bukaeran heldu den ereduaren araberakoak, hasierako prezioaren %2 behin-behineko fidantzako utzi izanaren ordezkagiriarekin batera eta baita enpresaren sailkapen agiriaren jatorrizkoa edo kopia kautotua ere udal idazkaritzan aurkeztuko dira 15 egun balioduneko epean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean agertu eta biharamunetik hasita, azken eguneko ordu bata baino lehen. Gutunazalak jarraian irekiko dira, Herriko Etxean ireki ere.
Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan jarriko dira ikusgai eta ekitaldiaren hasieran irakurriko.
Iturmendin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan. Alkatea, Julián Galarza Ochoa.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena ..............., adinez nagusia, bizilekua .............., Iturmendiko Udalak ..........eko ...... BOLETIN OFICIALean iragarri oihan enkanteko lote bakarraren aldera ......... (letraz eta zenbakiz) .......... pezeta eskaintzen dut, baldintzen pleguak ezagutzen baititut eta horietan zehaztutakoari lotzen.
(Tokia, eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9912572