164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- U L T Z A M A

Lehiaketa

Kontratuaren xedea: Ultzamako udalaren bulegoak, ondoan dauden gainerako zerbitzuen bulegoak, eta Ikastetxe Publikoa garbitzeko zerbitzua kontratatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekiaren bidez.

Kontraturako aurrekontua: 10.000.000 pezeta (BEZ barne).

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean aurkeztu ere, iragarki hau BOLETIN OFICIALean agertu eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori larunbata balitz, epea hurrengo astelehenera arte luzatuko litzateke.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan agertzen direnak. Agiri horiek, bertzaldetik, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dira.

Proposamen ekonomikoak zabaltzea: eskaintzak aurkezteko azken egunetik kontatzen hasirik hamargarren egun naturaleko 13etan (eguerdiko ordu batean) zabalduko dira proposamenak.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, udal bulegoetan, Larraintzarren (Ultzaman).

Larraintzarren (Ultzama), mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamaseian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A9912571