I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA
- Autoridades y Personal
FORU AGINDUA, 1999ko azaroaren 22koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Marta Alvarez Alonso andreari, bitarteko gisa, Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitasuna ematen diona.
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.3 g) artikuluak ezartzen duenez, kontseilariei dagokie indarra duten xedapenek zuzenean euren gain utzitako ahalmen eta eskumenak erabiltzea.
Uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak esku ematen die Departamentuetako kontseilariei Zerbitzuko zuzendari, idazkari tekniko eta erakunde autonomoetako zuzendarien ordezkoei bitarteko gisa gaitasuna emateko, haiek eritasun, opor edo denbora aldetiko beste eragozpenen bat dela medio kanpoan direlarik.
Hori horrela eta aipatu Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Marta Alvarez Alonso andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburua, bitarteko gisa gaitzea Departamentu bereko idazkari teknikoaren ordezko izateko, hura eritasun, opor edo denbora aldetiko beste eragozpenen bat dela medio kanpoan delarik.
2. Indarrik gabe uztea Agustín Oyaga Zalba jauna, bitarteko gisa, Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitzeko 1998ko ekainaren 15ean emandako Foru Agindua.
3. Foru Agindu hau interesatuari eta Departamentuko Idazkaritza Teknikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru Agindu hau BOLETIN OFICIALean argitaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Alfaro Martínez.
Iragarkiaren kodea: A9911723