II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- U L T Z A M A
Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala
Ultzamako Udalak, 1999ko abenduaren 1ean eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ultzamako Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Auzako 14. poligonoko 262. lurzatiaren erabilera aldatu eta UA.4 exekuzio unitatea zehazteko, Juan María Gascue Goñi jaunak sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 110. artikuluan, 115. artikuluaren gainean, xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hilabeteko epean, iragarki hau BOLETIN OFICIAL ean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek alegazioak egin ditzaten.
Ultzaman, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.
Iragarkiaren kodea: A9912458