II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- U L T Z A M A
Behin betiko onespena xehetasun azterlanari
Udal honek, 1999ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
"Aho batez erabaki da:
1. Behin betikoz onestea Auzako (Ultzama) San Martin kaleko 21. zenbakiaren xehetasun azterlana, arkitektoak egin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 1999-08-26an ikusonetsitako proiektuari jarraikiz. Xehetasun azterlana Blas Tornaría Bengoechea jaunak eta beste pertsona batzuek sustatu zuten.
2. Erabaki hau BOLETIN OFICIALean argitaratzea.
3. Onetsitako xehetasun azterlanaren kopia bat bidaltzea Nafarroako Gobernuaren Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.
4. Erabaki hau Auzako Kontzejuari, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta Blas Tornaría Bengoechea jaunari jakinaraztea."
Larraintzarren (Ultzama), mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan. Alkate udalburua, Julio Indaberea Osinaga.
Iragarkiaren kodea: A9912457