II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- O R R I O
Enkante publikoa
Kontzejuak, 1999ko urriaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen lokal bat, biltegi modura erabiltzeko, Udalarena baita, 8 urtetan, 2000. urteko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra arte, errentan emateko enkante publikoa egitea. Hasierako prezioa 600.000 pezetakoa izanen da.
Enkante publikoa ahozko posturen bidez eginen da, Orrioko Herriko Etxean iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko 20:00etan.
Espedientea eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude Carlos Elizalde alkatearen etxean, edota Ezkabarteko Udal Idazkaritzan (Telefonoak: 948-33 18 59, 33 03 41).
Orrion, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bian. Alkatea, Carlos Elizalde.
Iragarkiaren kodea: A9912456