II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- A T A R R A B I A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunetan iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Gesproinsa, S.A. Jarduera: garajea, famili bakarreko 35 etxebizitzarako. Tokia: S.U.O.3 unitateko 3. lurzatia.
Atarrabian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: A9912619