II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- I R U Ñ A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunetan iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen direla ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Aurelio Zuza Velasco, "La Sagrada Familia" parrokiaren izenean (9900649). Jarduera: eliza-parrokia. Tokia: Irunlarrea, 14 behea.
Eskatzailea: Javier Toro Arrue, Open Pamplona, S.L.ren izenean (9900650). Jarduera: hizkuntzen ikastegia. Tokia: Lizarra kalea, 8 behea.
Eskatzailea: Miguel Rico Rubio eta Miguel A. Ancizar Eceolaza, Plazaola Gestión Integral, S.L.ren izenean. (9900651). Jarduera: garaje mankomunatua handitzea. Tokia: Arrotxapeko P-2A poligonoko 4.1, 4.2, 4.3 eta 4.4 lurzatiak.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9912617