164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- C I N T R U E N I G O

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako izapideak betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta 15 egunetan, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten:

Eskatzailea: Joaquín García Chivite. Jarduera: alabastroa erakutsi eta saltzeko industri nabea. Tokia: "El Paso" industrialdea, 1. poligonoko 2175. lurzatia.

Cintruenigon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A9912614