I. COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA
- Autoridades y Personal
593/1999 FORU DEKRETUA, azaroaren 22koa, Marta Alvarez Alonso andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburu izendatzen duena, bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek beteko dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita biko bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz.
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Marta Alvarez Alonso andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburu izendatzea, bitarte baterako.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A9911830