164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- M E L I D A

2000. urteko karga-tasak

Melidako Udalak, 1999ko azaroaren 26an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Urteko tasa hauek aplikatzea ondasun mota bakoitzaren katastroko balioaren gainean:

Hirilurren kontribuzioa: ehuneko 0,24.

Landalurren kontribuzioa: ehuneko 0,60.

2.-Tasa hauek 2000ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

3.-Erabaki hau argitara ematea, eta jakinaraztea kontrako errekurtsoak aurkeztu ahal direla, hauetako bat, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organoari zuzendua hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko epaitegiari edo administrazioarekiko auzietako sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Mélidan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, Apolonio Jaso.

Iragarkiaren kodea: A9912570