II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- A I E G I
2000. urteko karga-tasak
Udalak, 1999ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, 2000ko ekitaldirako ondorengo karga-tasa, indize eta portzentaje hauek finkatzea erabaki zuen arauzko quoruma izanik:
Hirilurren kontribuzioa: tasa, ehuneko 0,250.
Landalurren kontribuzioa: tasa, ehuneko 0,250.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, 1.
Eraikuntza,instalazio eta obren gaineko zerga: tasa, exekuzio materialerako aurrekontuaren ehuneko 4.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: karga-tasa: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan xedatutako gutxieneko portzentajeak balio errealaren igoerari aplikatuta geratzen den zerga oinarriaren ehuneko 8.
Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Sailean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, edo hala nahi bada, eta aldez aurretik, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta hilabeteko epean.
Aiegin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, Gregorio de Carlos Lander.
Iragarkiaren kodea: A9912569