II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- I R U R T Z U N
Ordenantza fiskalen hasierako onespena
Udal honek, 1999ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, ondoko ordenantza fiskalak hasiera batez onestea erabaki zuen:
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
Lizentziak ematea eta hirigintzako jarduketak burutzea.
Kontrol lizentziak ematea jarduera sailkatuetan, kaltegabeetan eta establezimenduak irekitzerakoan.
Hirilurren balioaren igoeraren gaineko zerga.
Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran eta espaloietan edozein aldaketa egitea.
Erabilera partikularra edo eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko probetxamendu bereziak.
Ordezko exekuzioak eta exekuzio aginduak.
Hilerria.
Udal igerilekuak eta kirol instalazioak.
Eskola garraioa.
Udal Musika Eskola.
Udal Ludoteka.
Kultur Etxeko auditorian egindako kultur jardueretara sartzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau BOLETIN OFICIAL ean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina, herritarrek eta interesatu eskubidedunek, epe horren barruan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, enura edo ohartarazpenak egiterik izan dezaten.
Irurtzunen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.
Iragarkiaren kodea: A9912550