164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- Z A B A L T Z A

2000ko ekitaldiko karga-tasak

Zabaltzako udalak, 1999ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru legean ezarritakoari jarraikiz, honako karga-tasak onetsi ditu 2000ko ekitaldirako:

a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa, karga-tasa: ehuneko 0,25.

b) Landalurraren gaineko kontribuzioa, karga-tasa: ehuneko 0,23.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, karga-tasa: ehuneko 3.

d) Jarduera ekonomikoak, Toki Ogasunei buruzko Legearen 154. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 1,1 indizea finkatu da, zerga honen tarifetan dauden gutxieneko kostuen gainean.

e) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Legearen 175.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki da ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatzea. Zerga honen karga-tasa ehuneko 8an finkatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, ohartaraziz amaiera ematen diola administrazio bideari eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, egintzaren organo egileari berari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, aldez aurretik errekurtsoa paratzeko asmoaren berri emanez administrazio publikoari, edo aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

Zabaltzan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamaseian. Alkate udalburua, José Ramiro Izcue Serrano.

Iragarkiaren kodea: A9912442