164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- U N A N U

Hasierako onespena herrilurren probetxamenduak arautzen dituen ordenantzari

Unanuko Kontzejuak, 1999ko abenduaren 11n egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen hasiera batez entitateko herrilurren probetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko epea ireki da, 30 egunetan, erabaki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Unanun, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamahiruan. Kontzejuburua, Francisco Javier Mercero Berastegi.

Iragarkiaren kodea: A9912441