164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- L U K I N

2000ko karga-tasak

Udalak, 1999ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren karga-tasak, indizeak eta portzentajeak finkatu ditu 2000. urterako:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,26ko karga-tasa.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,56ko karga-tasa.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean, karga-tasa ehuneko 2.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Espedientea jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunetan, BOLETIN OFICIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta legezko interesatuek hura aztertu eta, kasua bada, egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lukinen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian. Alkatea, César Alcoz San Martín.

Iragarkiaren kodea: A9912439