164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- A R T Z I

2000rako karga-tasak, zabor-tasak eta epaitzen saria

Artziko Udalak, 1999ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzearren, erabaki du:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,24 izanen da.

2.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezarriko da, zergaren kuota txikienaren gainean.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko tasa ehuneko 8koa izanen da, urteko portzentaia hauen gainean:

1) 1etik 5era bitarteko urte tarteak: ehuneko 2,2.

2) 10era bitarteko urte tarteak: ehuneko 2,1.

3) 15era bitarteko urte tarteak: ehuneko 2,0.

4) 20ra bitarteko urte tarteak: ehuneko 2,0.

5) Zaborra biltzeko tarifak ehuneko 2 igotzea.

6) Epaitz bakoitzeko saria 1.100 pezeta izanen da.

Erabaki honek 2000ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Artzin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian. Alkatea, Alberto Chourraut Salón.

Iragarkiaren kodea: A9912438