II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- ZIZUR NAGUSIA
Jarduera ekonomikoen gaineko zergako karga tasak
Zizur Nagusiko Udalak, 1999ko abenduaren 17an eginiko bilkuran, ondoren datorren eta osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 152. artikuluak ezartzen du jarduera ekonomikoen gaineko zergako kuota, zergako tarifen eta, hala dagokionean, udal bakoitzak erabakitzen duen indizearen ondorioa izango dela, beti ere, zergako tarifak ezartzean aintzat hartuko direlarik Foru Lege horrek eta berori osatzen eta garatzen duten xedapenek ezartzen dutena.
153. artikuluan gutxieneko kuotak finkatzeko irizpideak ezartzen dira, eta 154. artikuluak esaten du udalek ezartzen ahalko dutela indize eskala bat gutxieneko kuota horien gainean. Indize eskala hori ez da sekula 1 baino txikiago izango, ez eta 1,4 baino handiago ere.
Aurrekoa aintzat hartuz, hau erabaki da:
Zizur Nagusiko udal mugapean egiten diren jardunen gainean ezarri den gutxieneko kuota horien gainean 1,1eko indizea ezartzea, 2000 urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarra hartuko duena."
Eta hau guztia argitara ematen da orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9912435