164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- Z I Z U R N A G U S I A

Lurren balio igoeraren gaineko zergaren karga tasak

Zizur Nagusiko Udalak, 1999ko abenduaren 17an eginiko osoko bilkuran, ondorengo testua duen erabakia hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 175.2 artikuluan, hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren oinarriari dagokionean, udalek ezarri ahalko dituzten urteko gehieneko eta gutxieneko portzentajeak aipatzen dira. Portzentajeak zuzenbidezko populazioaren arabera finkatuko dira, bost urteko epeetan, elkarren segidakoetan, aplikatzeko, gehienez ere hogei urtetarako.

Era berean, Foru Lege horretako 176.2 artikuluak adierazten du Udalak finkatuko duela kargen eskala, eta gutxieneko tasa ez dela ehuneko 8 baino txikiago izanen, eta gehienekoa ehuneko 20 baino handiagoa.

Aurreko guztia aintzat hartuz, erabaki da:

1.-10.001 eta 50.000 bitarteko populazioari dagozkion urteko gutxieneko portzentajeak, Legean aurreikusiak, ezarriko dira: hau da, 2,7; 2,7; 2,5 eta 2,5 elkarren segidako aldietarako: lehen urtetik bosgarrenera; hamargarren urtea bitarte; hamabosgarren urtea bitarte; eta hogeigarren urtea bitarte.

2.-Tasa bakarra ezartzea, ehuneko 11 egiten duena, Legean aurreikusten den bezala."

Hau guztia argitaratzen da orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912434