II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- ZIZUR NAGUSIA
Ordenantza fiskalen aldaketa eta tarifen gaurkotzea
Zizur Nagusiko Udalak, 1999ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hau erabaki zuen:
1.-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzen duen espedientea behin betiko onestea, baita dagokion tarifen gaurkotzea ere, Euskal Herritarrok udal taldeak aurkeztu duen alegazioa ezetsi eta gero.
2.-Ordenantza fiskalen aldaketa eta tarifen gaurkotzeari buruzko espedientea behin betiko onetsi dela jakinaraztea, hasiera batez onetsi eta jendaurreko epea bukatu eta gero erreklamazio, kexa edo oharrik jaso ez dutenen kasuan.
Hau guztia argitara ematen da orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9912433