II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA
- F U N E S
2000. urteko ekitaldiko ordenantza fiskalen hasierako onespena
Funesko Udalak, 1999ko azaroaren 25ean egin bilkuran eta gehiengo osoaren quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 2000. urteko ekitaldiko ordenantza fiskalak, tarifen eranskinak eta prezio publikoen arauak nahiz eranskinak, hori guztia martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea tasen, prezio publikoen eta enbargaezintasunaren araubidearen gaietan aldatu egiten baititu.
Argitara ematen da 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez, herritarrek edo interesatuek, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, udal idazkaritzan egonen den espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Epe hori erreklamaziorik gabe iragaten bada, behin betikoz onetsitzat joko dira.
Funesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita seian. Alkatea, José Luis Díaz Díaz.
Iragarkiaren kodea: A9911883