164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- A L T S A S U

Herrilurraren desafektazioa

Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita bederatzian egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen den herrilur hau hasiera batez desafektatzea erabaki zuen:

1912. herrilurra, 3. poligonoa, 244 metro karratukoa, Uzkulu dermioan; mugak: iparraldean, bidea; hegoaldean, 113. lurzatia; ekialdean, 1847. lurzatia, eta mendebaldean, bidea.

Herrilurrei buruzko 6/86 Foru Legearen 6.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, desafektazioaren xedea da Camino Mendiluce Iriarte andrearen 2.033 metro karratuko lur batekin trukatzea, hau da, 3. poligonoko 1664. lurzatiarekin.

Altsasun, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita lauan. Alkatea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A9911881