164. ALDIZKARIA - 1999ko abenduaren 31

II. ADMINISTRACION LOCAL DE NAVARRA

- B E R R I O B E I T I

Bake epaile titular eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 101 eta 102. artikuluetan (uztailaren 2ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") eta Bake Epaileari buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduko 5 eta 6. artikuluetan (uztailaren 13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") xedatutakoa betez, bidezko da Udal honek Berriobeitiko Bake Epaitegiko bake epaile titularra eta ordezkoa hauta ditzan.

Bake epaile titularra nahiz ordezkoa izateko beharkizunak, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 302. artikuluak Karrera Judizialean sartzeko ezarritako berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa zuzenbideko lizentziatua izatea.

Orobat, aipatu 3/1995 Erregelamenduko 13. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen diren gaitasun eta bateraezintasunei buruzko baldintzak bete beharko dituzte.

Interesatuek Berriobeitiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte eskabideak, hilabeteko epean, iragarki hau BOLETIN OFICIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundain.

Iragarkiaren kodea: A9911810